Irakasleak
2018/11/15 - 11:53
Juan Cuatrecasas: 'Urte hauen guztien borrokak merezi izan du'
Auzitegiak 11 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Gaztelueta ikastetxeko irakasle ohiari, sexu-abusuen delitu jarraituagatik. Aita pozik agertu da, baina "barkamena eska dezatela" espero du.
2018/11/15 - 11:16
Abusuengatik 11 urteko kartzelaldia ezarri diote Gazteluetako irakasle ohiari
Zigorra akusazio partikularrak egindako eskaeraren ildotik doa, nabarmen handitu baitu Fiskaltzak egindako eskakizuna. 11 urteko inhabilitazioa eta 15 urterako urruntze-agindua ere ezarri dizkiote.
2018/11/14 - 10:47
EHUk irakasle bat postutik kenduko du hilabetez bi ikasle jo izanagatik
Irakasleak bi ikasle emakume jo zituen Martxoaren 8an, Medikuntza Fakultatean, ikasleak greba feministara batzeko deia zabaltzen ari zirela. Unibertsitateak arau hauste larria egin zuela ebatzi du.
2018/10/11 - 13:29
Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordezko zigor eskaera egin du fiskalak
Sexu abusuak izan zirela frogatutzat jo badu ere, larrienak egiaztatu ezin izan direla argudiatu du. Ordezko zigor hori ezarriz gero, irakaslea ez litzateke espetxean sartuko.
2018/10/08 - 22:56
Gazteluetako irakasleek diote 'ezinezkoa' dela esandako bulegoan sexu-abusurik egitea
Astelehen honetako saioan lau irakaslek eta hiru ikaskidek deklaratu dute. Akusatuaren lankideek ziurtatu dutenez, "ezinezkoa" da bulego horretan deliturik egin izana, "jende asko pasatzen delako".
2018/10/08 - 19:51
Gaztelueta auziko epaiketan lekukoek deklaratu dute
Akusatuaren lankideek deklaratu dute besteak beste. Denek esan dute ezinezkoa dela bulego horretan halako deliturik egin izana, jende asko pasatzen delako handik.
2018/10/04 - 23:24
Gaztelueta kasuaren epaiketa hasi da, hamar urte eta gero
Lehen salaketa 2012an jarri zen eta ordutik fase asko izan ditu. Hasieran Fiskaltzak ikerketa ireki zuen eta gaztearen kontakizuna koherente aurkitu arren, artxibatu egin zuen frogak falta zirela eta.
2018/10/04 - 16:32
Gazteluetako ikasle ohiak epaiketan egindako sexu abusuen kontakizuna
Salatzaileak ziurtatu du "blokeo egoera" eragin ziotela abusuek, bere buruaz beste egiteko zorian egon zela eta "lotsa eta errua" sentitu zituela gertatutakoa lehenago ez kontatzeagatik.
2018/10/04 - 12:24
Bi ikasturtez jasandako sexu-abusuen berri eman du Gazteluetako ikasle ohiak
Salatzaileak ziurtatu du "blokeo egoera" eragin ziotela abusuek, bere buruaz beste egiteko zorian egon zela eta "lotsa eta errua" sentitu zuela gertatutakoa lehenago ez kontatzeagatik.
2018/10/02 - 12:26
'Europaren haztegi bihurtu dira herrialde txiroak'
Amatasun suborgatua errealitate globala dela azaldu du Itziar Alkorta adituak eta erantzun globala behar duela. Gaiaz Australian egin berri den topaketatik bueltan aritu da eztabaida etikoaren gakoez
2018/10/01 - 16:45
Gaztelueta ikastetxeko biktimaren aita itxaropentsu agertu da
Ostegunean hasiko da Gaztelueta kasuaren epaiketa. Akusatua Opus Deiren Gaztelueta ikastetxeko irakasle bat da, eta 2006an adin txikiko ikasle bati sexu abusuak egitea leporatzen diote.
2018/09/03 - 17:28
Seaskak protesta egin du ikastoletan, irakasle gehiago eskatzeko
Seaskako ikasle, irakasle eta langileek egin dute protesta, ikasturteko lehen egunean. 25 irakasle gehiago behar dituzte, baina Paueko hezkuntza akademiak bost baino ez dizkie ematen.
2018/08/31 - 18:35
Seaskako langileek protesta egin dute Pauen, irakasle gehiago eskatzeko
Irakasleek 25 lanpostu gehiago eskatzen dituzte, 230 ikasle berri izango dituztelako. Hitzarmen berri bat prestatzen saiatuko direla esan diete azkenean.
2018/06/23 - 17:27
Irakasleak izateko oposaketak egin dituzte 3.406 pertsonak, BECen
Etorkizuneko irakasleak aukeratzeko, 1.337 lanpostu eskaintzen dira 27 espezialitatetan bananduta, azken 25 urteetako LEP zabalenean. Gehienak, Matematikan, Gaztelanian eta Geografia eta Historian.
2018/06/21 - 16:20
345 pertsonek parte hartu dute Hezkuntzako LEParen lehen egunean
Lanbide Heziketako zazpi espezialitateko azterketak egin dituzte ostegun honetan 345 pertsonek. 174 plaza daude jokoan.
2018/06/21 - 14:11
345 pertsonak parte hartu dute Hezkuntzako LEParen lehen egunean
Lehenengo proba, LHko irakasle teknikoei zuzendutakoa, gaur egin dute. Plaza bakoitzeko bi hautagai aurkeztu dira.
2018/06/21 - 11:48
345 oposiziogile, Hezkuntza LEParen lehen egunen
Hezkuntza Sailetik gogorarazi duenez, guztira 1.511 plaza eskaini dituzte LEParen bidez, bi sailetarako: Lanbide Heziketako irakasleria eta Bigarren Hezkuntzako irakasleria.
2018/06/14 - 12:29
La Seu d’Urgelleko hainbat irakasleren kontra irekitako auzia artxibatu egin dute
2017ko urriaren 1eko erreferendumean Espainiako Poliziak izandako jarrera ikasleei azaltzeko moduagatik ikertu zituzten, gorroto delitua egin zutelakoan.
2018/06/12 - 20:37
Bost urteko zigorra Gasteizko irakasle bati, bi ikasleri sexu-abusuak egitegatik
Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 18 urte eta erdiko espetxealdia eskatu zuten, baina epai-mahaiak ebatzi du ez zela sexu-erasorik izan eta, ondorioz, zigor txikiagoa ezarri dio.
2018/05/24 - 22:34
Gasteizko irakaslea 'jazarpenetik sexu-erasora pasa' zela ziurtatu du fiskalak
Nekazaritza eskola bateko irakaslearen aurkako auzia epaiaren zain utzi du Arabako Lurralde-auzitegiak. Lankide bati eta bi ikasleri jazarpena eta sexu-abusuak egin izana leporatzen diote.