Gaztelueta auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazteluetako irakaslearentzat 20 hileko ordezko zigor eskaera egin du fiskalak

Sexu abusuak izan zirela frogatutzat jo badu ere, larrienak egiaztatu ezin izan direla argudiatu du. Ordezko zigor hori ezarriz gero, irakaslea ez litzateke espetxean sartuko.
Sexu abusuengatik epaitutako Gazteluetako irakasle ohia. EFE
Akusatua, epaiketan. Foto: EFE

Gaztelueta auziko epaiketak azken eguna du gaur, eta aldeek euren ondorioak azaldu dituzte. Berrikuntza bakarra Fiskaltzaren eskutik etorri da. Epaiketa hasieran egindako kartzela zigor eskaeraz gain (hiru urtekoa), ordezko beste bat20 hilabetekoa— proposatu du, epaia ezartzeko kontuan hartzen den Zigor Kodea gaur egun indarrean dagoena bada.

Leioako ikastetxe pribatuan ikasle bati ustez egindako sexu abusuengatik epaitzen ari dira J.M.S irakasle ohia. Harentzat hiru urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak, gertakariak jazo ziren garaian indarrean zegoen Zigor Kodea kontuan hartuta.

Horrez gain, gaur egun indarrean dagoen Zigor Kodea aplikatuta, ordezko beste zigor eskaera bat ere egin du Fiskaltzak. Epaiak azken eskaera hori kontuan hartuko balu, irakaslea ez litzateke espetxean sartu beharko, bi urte beherakoa baita.

Fiskalak frogatutzat jo du maisuak adingabeari sexu abusu jarraituak egin zizkiola, baina argudiatu du abusu larrienak —masturbatzen behartu zuela edota uzkitik boligrafo bat sartu ziola — ezin izan direla egiaztatu.

Akusazio partikularrak 10 urteko kartzela zigorra eskatu du akusatuarentzat, ikaslearengan zuen botereaz baliatuta sexu abusuak egin zizkiola frogatutzat jo baitu. Defentsak absoluzioa eskatu du.

Gaztearen aita: 'Semearen testigantza zalantzan jartzea nazkagarria da'

Epaiketara sartu baino lehen, adierazpenak egin ditu Gazteluetako ikasle ohiaren aitak. Horren ustez, epaitegiko adituen ondorioak "oso argiak eta irmoak" izan dira, beraz, semearen testigantza zalantzan jartzea "nazkagarria" da.

Aitak nabarmendu du epaileen lana "profesionala eta aseptikoa" izaten ari dela, eta ez duela "kexurik" horren kontura. "Epaiaren zain gaude orain", erantsi du.

"Egia argitara atera da", esan du aitak

 

Fiskaltzak bere eskaera molda zezakeela eta, aitak ez du ezer aurreratu nahi izan, baina hala gertatzekotan, fiskalek "azalpen asko eman beharko" dituztela ohartarazi du.

Gaztearen aitaren hitzetan, "gizarteak badaki, eta ez du inongo zalantzarik semeak esandakoa goitik behera egia dela. Egia argitara atera da".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X