Gasteizko irakaslea 'jazarpenetik sexu-erasora pasa' zela ziurtatu du fiskalak
Irakasle bati zigor handiagoa ezartzea eskatu du gaur fiskalak. Hain zuzen ere, 18 urte eta erdiko espetxe-zigorra nahi du fiskalak, bi ikasle eta lankide bat jazartzen hasi, baina “beste pauso bat gehiago” eman eta abusuak egin zizkielako. Horietako bati sexu-abusuak egin zizkiola erantsi du. Gertakarien larritasuna ikusita, zigor egoki bat eskatu dio epaimahaiari.
Nekazaritza eskola bateko irakaslearen aurkako auzia epaiaren zain utzi du Arabako Lurralde-auzitegiak. Epaiketa asteazkenean hasi zen. Lankide bati eta bi ikasleri jazarpena eta sexu-abusuak egin izana leporatzen diote akusatuari.
Gaurko saioan, akusazio-idatzia aldatu eta delitu berri bat barneratu du Fiskaltzak, lankideari koakzio etengabea egin ziolako. Ondorioz, beste bi urte gehiago eskatu ditu, hasiera batean 16 urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu baitzuen.
Akusazio partikularrak Fiskaltzarekin bat egin du eskakizunean. Bitartean, Eusko Jaurlaritzako abokatuak 15 hilabete gehiago eskatu ditu soilik, jazarpen delitu batengatik.
Defentsak, ostera, irakaslearen absoluzioa eskatu du, leporatzen zaizkion delituak epaiketan frogatu ez direla iritzita. Irakaslea inhabilitaturik dago, baina aske.
Akusatuak abusuak ukatu zituen asteazkenean, eta mezu sexualak “bromazalea” delako bidali zituela azaldu zuen. Epaimahaiaren eta medikuen lana eskertu du gaur gizonak, epaiketaren amaieran.
Zure interesekoa izan daiteke
Lurraldebusek Donostiatik Eskuzaitzeta industrialdera eta Zubietara doan linea berria estreinatuko du irailaren 21ean
Linea berriak industrialdeko langileei emango die zerbitzua, baita Zubietako espetxera doazenei eta Zubietara doazen Realeko zaleei ere.
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaleen artean, euren traineruen garaipenak ospatu baitituzte.
Imsersoren bidaiak bihartik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat astelehenean abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.