Irakasleak
2023/09/20 - 15:41
Greba deitu dute EHUn urriaren 11n, irakasleen eta ikertzaileen "prekarietatea" salatzeko
Lan baldintza kaskarrak zirela medio, ikasturtea salaketekin hasi zutela gogora ekarri dute ELA, LAB, CCOO eta Steilas sindikatuek, eta errektoretzaren jarrera salatu.
2023/09/08 - 22:29
Errioxako Unibertsitateko magisteritza ikasleek partekatutako mezu matxista eta homofoboak
Irakaskuntza ikasleek hasiberriei isekak antolatzeko sortutako txat batean, lehengo mailara sartu berri diren nesken gorputza izan dute hizpide. Ia 200 laguneko txatean, ez da erreakziorik izan.

2023/05/08 - 13:43
Berdinduk 2.400 irakasleri aholkua eman zien eta 640 kontsulta jaso zituen iaz, bereizkeria eragozteko
Informazioa, orientazioa eta ahokularitza eskaintzen die Berdinduk, dela LGTBI+ pertsonei eta horien familiei, dela Hezkuntza profesionalei.

2023/04/10 - 18:32
Gero eta ingeniari gehiago irakaskuntzara pasatzen ari dira
Enpresa ordezkariek behin baino gehiagotan mahai gainean jarri dutenez, teknologia eta ingeniaritza arloko profesional gehiago behar dituzte. Gaur egun, irakasle izateko masterra egiten dutenen artean, erdiak esperientzia du lan merkatuan edo industrian. Hezkuntzara egiten dute salto askok.

2023/04/03 - 16:41
Nafarroako ikastetxe publikoetako irakasleak kalera atera dira lan baldintza hobeak eskatzeko
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak adierazi duenez, grebaren jarraipena % 21,3koa izan da hezkuntza publikoan. Ratioen jaitsiera, lan-karga arintzea, behin behinekotasuna murriztea eta erosteko ahalmena berreskuratzea aldarrikatu dute irakasleek.

2023/04/03 - 16:40
Sindikatuek arrakastatsutzat jo dute greba, baina Nafarroako Gobernuaren arabera % 21eko jarraipena izan du
Lanuztea deitu duten sindikatuei erantzunez, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariak adierazi du sarri hitz egin dutela haiekin. "Urtarriletik gaur arte hamaika bilera egin ditugu", esan du.

2023/04/03 - 14:56
Kalitatezko hezkuntza publikoaren alde, kalera irten dira nafar irakasleak urteko bigarren greba deialdian
Besteak beste, ratioak jaistea, behin-behinekotasuna murriztea, erosahalmena berreskuratzea eta lan gainkarga jaistea eskatu dute bost sindikatu deitzaileek (LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT).

2023/04/03 - 12:12
Nafarroako irakaskuntza publikoan aritzen diren 10.000 langileak grebara deituta daude gaur
Besteak beste, ratioak jaistea, behin-behinekotasuna murriztea, erosahalmena berreskuratzea eta lan gainkarga jaistea eskatu dute bost sindikatu deitzaileek (LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT).
2023/03/27 - 16:50
Ia 2.000 irakasle formakuntza jasotzen ari dira Barakaldoko BECen, suizidioaren aurrean egoki jokatzeko
Gaia tabua izan da ia betidanik, baina adituek diote ez dela ezkutatu behar, suizidioaz hitz egin behar dela. Kontua da nola hitz egin bere buruaz beste egiteko zorian dagoen gaztearekin.

2023/03/06 - 13:54
Nafarroako irakaskuntza publikoko 10.000 langileak grebara deitu dituzte apirilaren 3an
Ratioak jaistea, behin-behinekotasuna murriztea, erosahalmena berreskuratzea, lan gainkarga jaistea eskatu dute, besteak beste, bost sindikatu deitzaileek (LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT).
2023/02/24 - 12:37
Donibane Lohizuneko San Tomas Akinokoa lizeoko ikasleak zentrora itzuli dira
Atzo itxita egon zen, ikasle eta irakasleei arreta psikologikoa eskaintzeko. Frantziako Estatuko ikastetxe guztiek minutu bateko isilunea egin zuten.
2023/02/23 - 16:51
Minutu bateko isilunea egin dute ikastetxeetan, Donibane Lohizunen eraildako irakaslearen omenez
Frantziako Estatuko ikastetxe guztiek minutu bateko isilunea egin dute 15:00etan.

2023/02/23 - 12:21
Donibane Lohizuneko Akinoko San Tomas lizeoko ikasle eta irakasleak laguntza psikologikoa jasotzen ari dira
Ikastetxeko ateak gaur egun zabalik dauden arren, bertaratu diren ikasleek ez dute eskolarik izan. Psikologo talde bat laguntza ematen ari zaie bizi izan duten egoera gogorrari aurre egiteko.
2023/02/23 - 06:00
Ikastetxeek minutu bateko isilunea egingo dute gaur Donibane Lohizunen eraildako irakaslearen omenez
Frantziako Estatuko ikastetxe guztiek minutu bateko isilunea egingo dute 15:00etan. Gainera, Jerome Bourrier Baionako fiskalak ikerketaren xehetasun gehiago emango ditu gaur, osteguna.
2023/02/22 - 20:48
Jérôme Bourrier, Baionako fiskala: '16 urteko ikaslea hilketagatik inputatu dute'
Jérôme Bourrier Baionako fiskalak baieztatu duenez, erasoa aurrez pentsatutako hilketatzat jo dute, eta aurrekaririk ez duen ikasleari hilketa egotzi diote.
2023/02/22 - 20:11
Pap Ndiaye Hezkuntza ministroa: 'Ez dugu ondorio azkarrik atera behar. Zer gertatu den ikertzen ari dira'
Pap Ndiaye Hezkuntza eta Stanislas Guerini Funtzio Publikoko ministroak ikastetxera bertaratu dira, eta elkartasuna eta babesa adierazi diete San Tomas Akinokoa lizeoari eta, oro har, hezkuntza komuntateari.
2023/02/22 - 18:46
Donibane Lohizuneko lizeoko gertakariaren lekuko batek une hori nola bizi izan duen kontatu digu
Bigarren hezkuntzako ikasle batek irakasle bat hil du labankadaz Donibane Lohizuneko Santo Tomas de Aquino lizeo pribatuan, Lapurdin.
2023/02/22 - 18:31
Frantziako Gobernuak minutu bateko isilunea ezarri du, Donibane Lohizunen hildako irakaslearen omenez
Pap Ndiaye eta Stanislas Guerini ministroek agerraldia egin dute lizeoaren aurrean, eta iragarri dute establezimendu guztietan omenaldia egingo zaiola bihar, osteguna, 15:00etan.
2023/02/22 - 17:54
Donibane Lohizunen irakasle bat hil duen ikaslea hilketagatik inputatu dute
San Tomas Akinokoa lizeo pribatuan gertatu da erasoa, aurrez pentsatutako hilketa gisa ikertuta. Ustezko erasotzaileak 16 urte ditu, eta aurrekaririk ez. Hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez, gazteak arazo psikologikoak zituen eta erasoa egin ondotik "deabruak hartuta" zegoela adierazi du.
2023/02/22 - 14:23
Ikasle batek bere irakaslea hil du labankadaz Donibane Lohizuneko ikastetxe batean
Biktima 51 urteko emakumezkoa da. San Tomas Akinokoa lizeoan gertatu da erasoa. Ustezko erasotzailea, 16 urteko ikaslea, atxilotu egin du poliziak. Hainbat komunikabidek jakitera eman dutenez, gazteak arazo psikologikoak zituen eta erasoa egin ondotik "deabruak hartuta" zegoela adierazi du.