Minutu bateko isilunea egin dute ikastetxeetan, Donibane Lohizunen eraildako irakaslearen omenez
Frantziako EStatuko hezkuntza zentru guztietan minutu bateko isilunea egin dute gaur arratsaldean, atzo Donibane Lohizunen ikasle batek hil zuen irakaslea oroituz. 15:00etan, ikasle zein zentruetako langileak isilean bildu dira hilketa arbuiatuz.
Gertakariak 10:00k baino lehentxeago gertatu ziren atzo. 16 urteko ikasle batek labanaz sastatu zuen Donibane Lohizuneko (Lapurdi) lizeo pribatu batean 50 urte inguruko bere gaztelerazko irakaslea hezkuntza katolikoko ikastetxe pribatu batean, San Tomas Akinokoa lizeoan. Eskola erdian, ikaslea (arazo psikiatrikoak omen ditu) altxatu egin zen, gelako atea giltzaz itxi zuen eta arbelaren ondoan zegoen irakaslearengana joan zen. Ikasleen testigantzen arabera, paper artean ezkutatuta zuen 10 zentimetro inguruko objektu zorrotz bat atera zuen eta sabelean sartu zion.
Gainerako ikasleak gelatik ihes egiten saiatu ziren, egilea inguruan babesten zen bitartean. Beste irakasle batek arma odoleztatua emateko konbentzitu zuen. Jendarmeak iritsi aurretik, nerabeak irakasle horri azaldu zion ahotsak entzun zituelako egin ziola eraso.
Hiltzailea atxilotu, eta Jendarmeriaren egoitzara eraman zuten. BFMTV katearen arabera, gazteak nota onak zituen, ez zen bereziki problematikoa eta ez zuen aurrekaririk.
Emmanuel Macron, Frantziako Gobernuko presidentea, minduta agertu zen atzo hilketagatik. Frantziako Gobernuko bozeramaileak, Olivier Veranek, mezu bat bidali zion "hezkuntza komunitate osoari". Era berean, Pape Ndiaye Hezkuntza ministroa gertakariak izan ziren lekura joan zen, eta kaltetutako guztiei elkartasuna adierazi zien.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.