Irakasleak
2020/08/28 - 15:02
Hasiera mailakatua, musukoa denbora guztian eta irakasle gehiago ikasturte berrirako
Ikasturtea irailaren 7an hasiko da, baina DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoan 15ean ekingo diote. Musukoa eramatea derrigorrezkoa izango da Lehen Hezkuntzatik aurrera.
2020/08/26 - 19:49
Ikasle ratioak murriztea eta irakasle gehiago kontratatzea eskatu du EH Bilduk
Maddalen Iriartek Eusko Jaurlaritza kritikatu du, "eskolara edozein modutan itzuli nahi duelako, Osasun sailburuak haurrak parkeetan ez elkartzeko esaten duen bitartean".
2020/08/21 - 14:42
Eskolak goizez izango dira Nafarroan, eta irakasle gehiago kontratuko dituzte
Lehen hezkuntzako bosgarren mailatik aurrera ikasle guztiek erabili beharko dute musukoa. Arratsaldean ez da klaserik izango, baina jantoki-zerbitzua egongo da.
2020/08/21 - 11:25
Ikasturte hasieran irakasle guztiei PCR probak egitea baztertu du Eusko Jaurlaritzak
Nekane Murgak adierazi duenez, adituekin lanean ari dira jada proba horiek zeini eta zein egoeratan egin behar diren ikusteko, "benetan eraginkorrak izan daitezen".
2020/08/18 - 18:19
Hezkuntzak irakasle gehiago kontratatuko ditu "beharra dagoen ikastetxeetan"
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ikasturtea aurrez aurre eta maila akademiko guztietan hasteko asmoa berretsi du.
2020/08/18 - 16:00
Ikasturte hasiera nolakoa izango den zehaztu du Cristina Uriartek
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren agerraldi osoa, irailean ikasturte hasiera nolakoa izango den zehaztuz.
2020/08/17 - 15:27
Steilasek 6.000 langile gehiago behar direla uste du ikasturte berriaren hasierarako
Hezkuntza Sailak "norabiderik gabe" eta "plan egokirik" gabe jarraitzen duela ikasturte berriaren hasieraren aurrean salatu du sindikatuak.
2020/08/17 - 12:33
Hezkuntzako LEPa datorren abenduan egingo da
LEPa Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleei zuzenduta dago. Guztira 1.148 irakasle plaza eskaintzen dira.
2020/07/28 - 21:19
Jaurlaritzak ez du asmorik COVID-19agatik irakasle gehiago kontratatzeko
Uriarteren esanetan, hiru agertoki posible irudikatu dituzte, eta horietako lehena aukeratu dute ikasturtea abiatzeko. Horrek esan nahi du "neurriak hartuta, egoera ia normala" izango dela.
2020/05/27 - 16:37
Irakasleen %80k uste du konfinamentuan lan zama asko igo dela
Irakasleek konfinamenduan egin duten lanari buruzko ikerketa abiatu du Euskal Herriko Unibertsitateak.
2020/05/26 - 15:45
Irakasleen kopurua % 20 eta bekak % 50 handitzea eskatu du EH Bilduk
Maddalen Iriartek mahai bat eskatu du datorren ikasturtearen hasierarako neurriak adosteko. Era berean, ikasleentzat Internetera sartzeko 3.000 kit eskuratzea eskatu du.
2020/05/26 - 15:31
EH Bilduk irakasleen eta beken kopurua handitzea proposatzen du
Datorren ikasturteari begira EH Bilduk neurriak hausnartu eta adosteko mahai bat osatzea proposatu du hezkuntzako eragile, alderdi eta instituzioen artean.
2020/05/24 - 15:08
Ikasturte amaierako azterketa telematikoak, erronka handia irakasle eta ikasleentzat
EHUko irakasleekin eta ikasleekin izan gara, egunotan egiten ari dituzten azterketa telematikoen inguruan euren iritziak jasotzera.
2020/05/20 - 19:15
Irakasleen itzulera mailakatua agindu du Eusko Jaurlaritzak
Hezkuntza Sailak maiatzaren 25erako ezarri zuen ikasleen itzulera, baina hezkuntza komunitatearen kritiken ondotik, ikastetxe bakoitzaren esku utzi du erabaki hori.
2020/05/15 - 22:18
Hezkuntza Sailak klasera txandakako egunetan joatea proposatu du
Cristina Uriartek zuzentzen duen Sailak ikastetxeetan COVID-19aren pandemiaren aurrean jarduteko protokoloa argitaratu du ostiral honetan.
2020/04/25 - 17:08
EHUk garatutako PCR testa babestu du irakasle talde batek
Diotenez, sistema alternatibo hori "arinagoa, fidagarritasun handiagokoa eta merkeagoa da", eta birusa dutenen eta ez dutenen artean bereizteko lagundu dezake.
2020/04/23 - 16:17
Irakasleek lanean jarraitzen dute, ikasleen ikasketa mailari eusteko
Etxean egonagatik ere, irakasleen lana ez da eten, buru belarri diardute ikasleek ikasketa mailari eutsi diezaioten eta gertutasuna sentitu dezaten.
2020/04/17 - 18:24
''Aukera berriak'' eta Gasteizko San Prudencio Ikastetxeko 2. DBHko irakasleak
Gasteizko San Prudencio Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakasleek En Tol Sarmiento taldearen "Aukera Berriak" kanta aukeratu dute; Lip Dub-a grabatu eta ikasle guztiei adorea eman nahi izan diete.
2020/04/14 - 20:49
Kanpoan ikasten dabiltzan Euskadiko ikasleek EAEn praktikak egin ahalko dituzte
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilerreko irakasle izateko Masterra, Lanbide-Heziketa eta Hizkuntzen Irakaskuntza ikasketetak egiten ari direnei zuzenduta dago.
2020/03/21 - 15:30
Ikasleek eta irakasleek harreman zuzena dute teknologia berrien laguntzarekin
Eskoletan bizi den egoera ere zeharo ezberdina da. Klaseak emateko era berria da denentzat, irakasle zein ikasleentzat. Arbela eta kuadernoak alde batera utzi, eta teknologiari heldu behar izan diote.