Iran
2022/05/27 - 22:15
Iranek bi petrolio-ontzi greziar harrapatu ditu Persiar golkoan
Irango Guardia Iraultzaileak bi petrolio-ontzi greziar atzeman ditu Persiar golkoan, Greziak petrolioa zeraman Irango ontzi bat atzeman eta egun batzuetara.
2022/01/14 - 21:32
Iranek animazio bideo bat egin du Donald Trumpen aurkako eraso bat azaltzeko
Iranek bere jeneral garrantzitsuenaren hilketaren bigarren urteurrena gogoratu du. Trumpek agindu zuen Soleimaniren hilketa, eta erantzun bera eman nahi diote tripulaziorik gabeko hegazkin baten jomugan jarriz. Irudiak: www. khamenei.ir
2021/11/29 - 15:50
Trumpek Iranekin 2015an lotutako akordiotik irten zenetik hilda dagoen itun nuklearra berpiztu nahi dute
Joe Bidenek behin eta berriz esan du ituna berreskuratzeko prest dagoela, baina horretarako Donald Trumpek ezarritako zigorrak kendu beharko dizkio Irani. Israel da itunak duen etsai nagusia.
2021/11/02 - 15:25
Txina, Errusia eta Indiarekin lortzen diren akordioen araberakoa izango da COP26 bileraren arrakasta
Munduan gehien kutsatzen duten herrialdeetako hiruk aurreratu dute ez dutela 2050rako karbono isurien neurtaltasuna lortuko. Txinak eta Errusiak 2060rako hartu dute konpromisoa eta Indiak 2070erako.
2021/10/31 - 16:28
"Zero netoa" izango da COP26ren helburu nagusia, tenperatura ez dadin 1,5 gradu baino gehiago igo
Klimari buruzko goi-bilera urriaren 31tik azaroaren 12ra egingo da, eta berotze efektua mugatzeko gasen isurketan konpromisoak lortzea espero dute.
2021/08/17 - 13:33
Iranekin mugan eraikitzen ari den harresiaren lanak bizkortu ditu Turkiak
Harresiaren helburua errefuxiatu afganiarren iritsiera saihestea da. Oraingoz 5 kilometro egin dituzte, baina 295 kilometrora iristea espero dute.
2021/07/10 - 21:02
Abdala, Latinoamerikako lehen txertoa, eta Soberana 02, % 100 eraginkorra
Larrialdi erabilerarako baimena jaso du Abdala txertoak, eta koronabirusaren aurkako Latinoamerikako lehen txertoa da. Bestalde, Irango Pasteur Institutuak jakitera eman duenez, Soberana 02 txertoa % 100 eraginkorra da covid-19 kasurik larrienetan.
2021/06/19 - 23:04
Ebrahim Raisi, ultra kontserbadorea eta preso politikoen hilketa zigorren arduraduna
Ebrahim Raisi apaiz ultra kontserbadoreak hauteskundeak irabazi ditu Iranen, inoizko parte hartze baxuena izan duten bozketan.
2021/06/19 - 19:52
Ebrahim Raisi apaiza Irango presidente aukeratu dute botoen % 62arekin
Parte-hartzea % 48,8koa izan da, Errepublika Islamikoan sekula izan den txikiena presidentea hautatzeko bozetan.
2021/06/18 - 17:01
Presidente berria aukeratzeko hauteskundeak egiten ari dira Iranen
Aldaketaren unea heldu da Iranen. Dena prest dago kontserbadoreek botorea berreskuratzeko inoizko parte hartzerik txikiena aurreikusi den hauteskundeetan.
2021/06/03 - 09:43
Sute handia piztu da Teheran hegoaldeko findegi batean
Orain arte ez da biktimarik egon denik jakinarazi, baina hamar bat anbulantzia gertakarien lekura bidali dituzte.
2021/06/01 - 01:50
NBEk salatu du Iran neurriz kanpo ari dela uranioa aberasten
Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziaren iritzian, "oso kezkagarria" da nukleartzat ez dituzten hiru lantegitan fisioa egiteko materiala ote dagoen egindako galderei erantzun ez izana.
2021/05/11 - 12:13
AEBk Iranen aurkako 30 ohartarazpen-tiro egin ditu Ormuzko itsasartean
AEBko Itsas Armadak 30 bat ohartarazpen-tiro egin ditu Irango Guardia Iraultzailearen itsasontzi talde handi baten aurka, Ormuzko itsasarte estrategikoan.
2021/04/20 - 16:02
Askatasun adierazpena urratzeko aitzakia bihurtu da pandemia hainbat herrialdetan
Egoera oso kezkagarria da Brasilen. Bolsonaro presidenteak kazetarien aurka eginiko adierazpen eta irainek, prentsa askatasuna kolokan jarri dute.
2021/04/12 - 13:30
Iranek mendekua agindu du Israelen aurka Natanzeko instalazioan gertaturikoagatik
Uranioa aberasteko azpiegituran izandako leherketa eraso terroristatzat jo du Iranek, eta Israel seinalatu du zuzenean.
2021/04/11 - 21:21
Uranioa aberasteko instalazio baten kontrako "terrorismoa" salatu du Iranek
Irango Energia Atomikoaren Erakundeko buruak nazioarteari eskatu dio Natanzeko instalazioaren kontrako sabotajeari erantzun bat emateko. Israelgo hedabideen arabera, Mossad dago zibererasoaren atzean.
2021/04/04 - 22:12
Hamzah bin Husein Jordaniako printze ohia, etxean giltzapeturik
Jordaniako "segurtasuna ezegonkortzeko" helburuarekin "mugimenduak eta jarduerak" egin izana leporatzen diote agintariek.
2021/02/26 - 15:00
Ekialde Hurbilerako politikaren lema biratu du Joe Bidenek
Siriako iparraldean, ustez Iranen aldeko miliziak bonbardatu dituzte, astelehenean AEBko Bagdadeko enbaxadak sufritu zuen erasoaren ordainetan.
2020/12/29 - 13:50
Covid-19aren aurkako bere txerto propioa probatzen hasi da Iran
Txertoa jaso duten hiru boluntarioek Teherango Eram hotelean egon behar dute hilabetez, txertoaren emaitzak eta balizko albo-ondorioak ezagutzeko.
2020/11/30 - 15:54
Azken agurra eman dio Iranen ostiralean atentatu batean hil zen zientzialariari
Islamiar Errepublikak Israelen eskua ikusi du hilketaren atzean, eta mendekua aldarrikatu du.