Iran
2020/01/11 - 10:54
Ukrainako hegazkina 'giza akats' baten ondorioz eraitsi zuela onartu du Iranek
Irango Armadak agiri bat kaleratu du gaur, egindako 'akatsa' onartuz. Ukrainak, bere aldetik, justizia eskatu du. Onartzea "pauso garrantzitsu" bat dela adierazi du Trudeauk.
2020/01/10 - 21:25
Iranek hegazkineko 'kutxa beltzak' ikuskatzeko baimena eman dio Ukrainari
Mike Pompeo AEBko Estatu idazkariak hegazkinaren eraisketaren teoria mantendu du, hala ere, nahiago du ikerketa bukatu arte itxaron.
2020/01/10 - 18:24
Irango industriei eta 8 goi-karguduni zigor ekonomiko berriak ezarri dizkiete AEBek
Besteak beste, Ali Shamkhani Segurtasun Kontseilu Nazional Goreneko idazkariari eta herrialdeko altzairu, burdin eta kobre "ekoizle nagusiei" zigor berriak ezarri dizkiete.
2020/01/10 - 11:36
Irango Abiazio Zibilak esan du ez zuela misil batek eraitsi hegazkin ukrainarra
Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak, berriz, esan du hegazkina "Irango misil batek" eraitsi zuela frogatzen duten datuak dituela bere gobernuak.
2020/01/10 - 10:50
Erori zen hegazkina ustez misil batek nola jotzen duen erakusten du NYTen bideo batek
The New York Times egunkariak argitaratutako bideoan hegazkinaren kontra talka egiten duen objektu bat ikusi daiteke eta ondorengo leherketa ere bai.
2020/01/10 - 10:23
Soleimanik AEBk Bagdaden duen enbaxada 'leherrarazi' nahi zuela esan du Trumpek
Ordezkarien Ganberak Iranen aurkako Trumpen ekintza militarrak "mugatzeko" ebazpen bat onartu du. Horren bidez, "AEBk Iranen burutzen dituen ekintza militarrak 30 egunen buruan amaituko dira".
2020/01/09 - 22:17
AEBk eta Kanadak uste dute Iranek eraitsi zuela Teheranen erori zen hegazkina
Donald Trumpek iradoki du Iranek "nahi gabe" eraitsi zuela hegazkina. Irango Gobernuak ukatu egin du hegazkina misil baten eraitsi izanaren hipotesia.
2020/01/09 - 20:18
Iranek dio egindako erasoarekin ez zuela inor hil nahi baina biktimak egon direla
Amir Alí Hayizadehek adierazi duenez, Irakeko baseari egindako erasoarekin ez zuten hildakorik nahi. Hala ere, biktimak egon direla onartu du.
2020/01/09 - 12:19
Iranen istripua izan zuen Boeing 737 hegazkinak su hartu zuen lurrera erori aurretik
Ukrainako aditu talde batek istripua ikertzeko lanetan hartuko du parte eta biktimak identifikatzen lagunduko du.
2020/01/09 - 10:48
AEBko Kongresuan bozketa dute gaur Iranen aurkako balizko erasoa geldiarazteko
Nancy Pelosi Ganberako presidenteak salatu duenez, ez zieten aurrez Soleimani hiltzeko operazioaren berri eman, eta burutu ondoren, agiri klasifikatu baten bidez jakinarazi zieten.
2020/01/09 - 00:28
Bi kohete erori dira AEBk Bagdaden duen enbaxadaren inguruan
Oraingoz ez dute argitu erasoa nork egin duen, ezta jaurtigai horien ondorioz biktimarik edo kalte materialik izan ote den ere.
2020/01/08 - 22:21
Oraingoz gerraren aukera baztertuta, AEBk zigor gehiago ezarriko dizkio Irani
Donald Trumpek esan du Iranek jarrera aldatu bitartean egongo direla indarrean zigor berriak. Halaber, Iranekin 2015ean egindako itun nuklearra hausteko eta akordio berria negoziatzeko eskatu du.
2020/01/08 - 21:18
Trumpek isun zorrotzak iragarri ditu Iranentzat
Iranek AEBetako bi base militarri eraso ondoren, Trump adierazpen batekin erantzutera atera da. Tonu neurritsua erabili du, momentuz tentsioa baretuz. Zigor ekonomikoekin erantzutera mugatu da.
2020/01/08 - 16:21
Khameneik esan du erasoa ez dela nahikoa: 'AEB kanporatu behar dugu'
Iranek tropa estatubatuarrak dituzten Irakeko bi base militar bonbardatu ditu. Irango lider gorenak ohartarazi duenez, AEBk Ekialde Erdikoan duen "presentzia ustelari amaiera eman behar zaio".
2020/01/08 - 15:18
Von der Leyenek elkarrizketari tartea ireki behar zaiola esan du
AEBren eta Iranen arteko tentsioa baretzeko deia ozen egin dute mundu osoko agintariek. Europar Batasunak ere armak alde batera uzteko deia egin du.
2020/01/08 - 14:58
Iranek misilak jaurti ditu AEBren kontra
Soleimaniren hiletak amaitu eta biharamunean, Iranek AEBk Iraken dituzten bi egoitza militarri egin die eraso. Iranek esan duenez, 80 hildako utzi dituzte erasoek, baina AEBk ez dute hori esan.
2020/01/08 - 11:15
AEBk Iraken dituen Al Asad eta Arbil base militarrei eraso die Iranek
Soleimaniren hilketari erantzunez, dozena bat misil jaurti ditu Teheranek. Pentagonoak erasoa baieztatu du, eta inguruan dauden estatubatuarrak babesteko beharrezko neurriak hartuko ditu.
2020/01/08 - 10:19
179 pertsona hil dira Teheranen, hegazkin bat lurrera erorita
Boeing 737 motako hegazkina Kievera abiatu da, baina aireratu eta denbora gutxira erori da, Irango Khomeini Imama Nazioarteko Aireportuan, arazo teknikoak direla eta.
2020/01/08 - 10:07
179 pertsona hil dira Teheranen gertatutako hegazkin istripu batean
Istripua izan duen hegazkina Ukraine International Airlines konpainiako Boeing 737 hegazkina da, Teheranetik Kievera zihoana. Aireratu eta handik denbora gutxira erori da hegazkina.
2020/01/08 - 01:01
Iraketik tropak ateratzea baztertuta, Trumpek elkarrizketa eskaini dio Irani
Donald Trumpen Gobernuak ukatu egin du Iraketik tropak berehala ateratzeko asmoa, eta Irani baldintzarik gabeko elkarrizketarako eskua luzatu dio orain, tentsioa baretzeko asmoz.