Iran
Iranek Israelekin duen gatazkari amaiera eman nahi dio, 'The Wall Street Journal' AEBko egunkariaren arabera
Hori bai, bada Teheranek mahai gainean jarri duen baldintza garrantzitsu bat: Washingtonek ez dezala bat egin Israelen erasoekin modu aktiboan. Egunkari estatubatuarrak "Europako eta Ekialdeko iturriak" aipatzen ditu.
Gutxienez bost pertsona hil dira Israelen Iranen erasoengatik
Bestalde, Irango Osasun Ministerioko bozeramaileak baieztatu du 224 pertsona hil direla Israelen erasoen ondorioz. Bitartean, Israelek eta Iranek akordioa lortzeko "aukera asko" daudela adierazi du Donald Trumpek.
Sutea piztu da Teherango petrolio-findegi batean, Israelen eraso baten ondorioz
Teherandik gertu dagoen Shahramgo findegian piztu da sutea, bertako komunikabideek zabaldu dutenez.
Israelek eta Iranek elkar bonbardatzen jarraitzen dute, baina Trumpek dio "laster lortuko dutela bakea"
Israelek Iranen aurkako azken erasoaldia hasi duenetik, 100etik gora dira herrialde persiarrean hildakoak. Iranek uste du AEBren laguntza izan duela Israelek eta akusazio horren aurren, AEB erasotzen badute "inoizko erantzunik gogorrena" jasoko dutela esan die Trumpek.
Iranek gutxienez hiru pertsona hil eta 80 zauritu ditu Israelen aurka egindako kontraerasoan
Iranek Israelen erasoari erantzun dio dozenaka misil jaurtita, eta horietako batzuk Tel Aviven erori dira
Israelek Iranen aurka egindako bonbardaketek 70 pertsona inguru hil eta 300 baino gehiago zauritu dituzte. Iranen kontraerasoak gutxienez 22 pertsona zauritu ditu, horietako bi egoera kritikoan. Iranek 200 misil inguru jaurti ditu Israelen aurka.
Nortzuk dira azken eraso honetan Israelek hil dituen militar eta zientzialari irandarrak?
Erasoan, Israelgo Armadak hainbat zibil ere hil ditu. Hildakoen artean, Mohamad Hosein Baqeri Indar Armatuen Estatu Nagusiko buruetako bat eta Hossein Salami Guardia Iraultzaileko komandante burua daude.
Israelek "eraso prebentiboa" egin du Iranen aurka eta dozenaka helburu militar bonbardatu ditu
Israelgo Armadak iragarri duenez, Iranek ehun drone baino gehiago jaurti ditu Israelera erantzun gisa, eta "defentsa sistema guztiak funtzionatzen ari dira mehatxuak ezabatzeko".