Trumpek % 25eko muga-zerga ezarri die Irango ondasunak erosten dituzten herrialdeei
Programa nuklearraren inguruan AEB eta Iran zeharka egiten ari diren negoziazioen ostean etorri da erabakia. Asiako herrialdeak adierazi du "hasiera ona" izan direla elkarrizketak.
AEBko eta Irango gobernuen arteko negoziazioen berri, egunkari baten azalean. Argazkia: EFE
Donald Trump AEBko presidenteak Irango ondasunak edo zerbitzuak erosi, inportatu edo eskuratzen dituzten herrialdeetako produktuen gaineko % 25eko muga-zerga gehigarria ezarri duen agindu exekutiboa sinatu du ostiralean, Teheranen jarduerak segurtasun nazionalerako mehatxu direla iritzita.
Erabaki hori AEBko eta Asiako herrialde horretako gobernuek zeharka lehen negoziazioak egin ostean etorri da. Omanen egindako elkarrizketak "hasiera ona" izan direla esan du Iranek, eta negoziatzen jarraitzea adostu dutela, datarik zehaztu ez arren.
Irango Atzerri ministro Abbas Araqchik adierazi du "elkarrizketa luzeak eta biziak" izan dituela Steve Witkoff Etxe Zuriko ordezkari bereziarekin eta Jared Kushner Donald Trump AEBko presidentearen suhiarekin, Badr bin Hamad al Busaidi Omango Atzerri ministroaren bidez mezuak trukatuta.
Irango diplomazialariaren hitzetan, negoziazioekin jarraitzea adostu dute, baina Teheranekin eta Washingtonekin kontsultak egin behar omen dira prozesu hori nola eta noiz gauzatuko den jakiteko.
Araqchiren arabera, "zortzi hilabete korapilatsu" eta Israelekin hamabi eguneko gerra izan ostean, "mesfidantza handia" da, eta hori "oztopoa" da negoziatzeko garaian.
Hala eta guztiz ere, "AEBk ikuspegi horrekin jarraitzen badu, negoziazio eremu bat sor dezakegu hurrengo elkarrizketetan", gehitu zuen.
Hori bai, "edozein elkarrizketarako baldintza mehatxurik eta presiorik ez izatea da", ohartazi zuen.
AEBko presidenteak Iranen militarki esku hartzeko mehatxuak egin ostean egin dituzte negoziazioak. Trumpek USS Abraham Lincoln hegazkin ontzia eta misilak jaurti ditzaketen hiru itsasontzi bidali ditu Persiar golkora, Irango uretatik gertu.
Zure interesekoa izan daiteke
7,4 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Pereiran, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.