Iranek aireko espazioa ireki du berriro, ia bost orduz itxita egon ostean; tentsioa handia da AEBrekin
Donald Trump AEBko presidenteak bere aholkulariei esan dienez, Iranen aurkako ekintza militar "azkarra eta zuzena" izan beharko litzateke, NBC Newsen arabera.
Aireko espazioaren itxiera, Iranen. Argazkia: EFE
Irango agintariek aire-espazioa ireki dute berriro, bost ordu inguruko etenaldi baten ostean, FlightRadar24 plataforma espezializatuaren datuen arabera. Abisu aeronautikoa (NOTAM) amaitu da, eta zenbait hegaldik Teheranerako bidea hartu dute berriro: aire espazioaren itxierak operazio ugari bertan behera uztera, bideratzera edo atzeratzera behartu du.
NOTAM indarrean egon den bitartean, baimen berezia zuten nazioarteko hegaldiak lurreratzea eta aireratzea baino ez da baimendu. Estatu Batuen mehatxuen eta eskualdeko tentsioaren testuinguruan ireki da berriro.
Aireko espazioaren itxierak bat egin du Donald Trumpen ohartarazpenekin; izan ere, azken egunotan Irani eraso egiteko mehatxua egin du, Gobernuaren aurkako protestetan pertsonen aurkako erasoak eteten ez baziren. Etxe Zuriak azpimarratu duenez, "diplomazia beti da lehen aukera", eta Trumpek berak asteazken honetan adierazi duenez, "Iranen hilketak gelditu egin dira".
Aldi berean, Ameriketako Estatu Batuek segurtasun-alertak eman dituzte Ekialde Ertaineko hainbat herrialdetan. Qatarko enbaxadak Al-Udeid aire-baserako funtsezkoak ez diren bidaiak mugatzea gomendatu du, eta Kuwaitek, berriz, langileen joan-etorriak aldi baterako mugatu ditu. Washingtonek baseak ditu Bahrainen, Arabiar Emirerri Batuetan, Iraken, Saudi Arabian eta Jordanian.
Era berean, AEBk Jerusalemen duen enbaxadak bidaia-planak berrikusteko eskatu die Israelgo herritarrei, egungo tentsioak direla eta. Washingtonek Iran uzteko eskatu die herritarrei, eta gomendio horrekin bat egin dute Espainiako, Italiako eta Erresuma Batuko gobernuek, besteak beste, Teherango enbaxada aldi baterako itxiko dutela iragarri baitute.
NBC Newsen arabera, Trumpek segurtasun nazionaleko bere taldeari esan dio operazio militar bat eginez gero, kolpe atzeraezina egin beharko lukeela, baina Iranek erantzuteko duen gaitasunagatik kezkatuta dagoela. Bestalde, Abbas Araghchi Irango Atzerri ministroak irteera diplomatikoa eskatu du, eta 2025eko ekainean Irango instalazio nuklearren aurka egindako erasoen "akatsa" ez errepikatzeko eskatu dio Trumpi.
Zure interesekoa izan daiteke
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.
Nolakoa da NBEk planteatzen duen munduko mapa berria?
Nazio Batuen Erakundearen Batzar Nagusiak erabaki du mapamundiaren egungo diseinua erabiltzeari uztea kontinenteen tamainarekiko leialagoa den beste bat erabiltzen hasteko. Mapa berrian, adibidez, Afrika handiagoa izango litzateke.
Bizirik erreskatatu dituzte Nepalgo tunel batean harrapatuta geratu ziren bi langile, eta bizirik gehiago daudela esan dute
Uholdeak gertatu eta hamar egunera, bi gizonak tunelaren sarreratik 170 metrora aurkitu dituzte, erreskate taldeek barrutik zetozen ahotsak entzun ostean. Familien ustez, "miraria" izan da.
Mileik zigorrak iragarri ditu Malvinetan lan egiten duten enpresentzat eta base militar berri bat Suaren Lurraldean
Argentinako presidenteak artxipelagoaren inguruko estrategia gogortu du, eta Donald Trumpek gai horretan AEBren orain arteko neutraltasuna berrikustea proposatu du; Erresuma Batuak, bere aldetik, berretsi du uhartedi horrekin duen konpromisoa "erabatekoa eta mugiezina" dela.
Gloria Steinem ikono feminista hil da, 92 urte zituela
Idazle eta kazetariak bularreko minbizia izan zuen 80ko hamarkadan, eta 2021ean Komunikazio eta Giza Zientzien Asturiasko Printzesa Saria irabazi zuen Espainian.
Nepal, astebete geroago: 1.250 hildako eta 4.200 lagun baino gehiago agertu barik
Nepalgo Poliziak odol eta DNA laginak eskatu dizkie desagertuen senideei, ehunka gorpu identifikatzeko.
Von der Leyenek eta Ruttek "presio handiagoa" egingo diote Moskuri Leipzigeko erasoaren ostean
Europako Batzordearen presidenteak uste du horrelako gertakariak "normaltasun berria" direla, eta europarrek "aurrerapausoa ematea" eskatzen dutela.
Zelenskik ohartarazi du Errusiako aire-espazioa "oso arriskutsua" dela hegazkinentzat
Ukrainako presidenteak adierazi du Errusiako aire-espazioa de facto itxiko dela; izan ere, drone bidezko erasoak areagotu egin dira eta ezin da segurtasuna bermatu. Bien bitartean, hogeita zazpiak eguerdian bilduko dira erantzun bateratu bila, Moskuk Alemaniako aireportu batean atzo egindako "sabotaje-saiakera" dela eta.
Bruselaren arabera, ez dago frogarik Ceutako krisia atzerriko aktore estatalen desinformazioak eragin zuela ziurtatzeko
Hala ere, Errusiak sare sozialetan krisia dela eta probetxua ateratzeko saiakerak egin dituela atzeman duela baieztatu du erakundeak.
Alemaniak Errusia jo du Leipzigeko aireportuaren aurkako erasoaren erantzuletzat
Aireportu hori armak bidaltzeko gune neuralgikoa da, Ukrainako gerrarekin lotutakoak barne.