Iranen aurkako zigor gehiago adostu ditu EBk, errepresioa leporatuta
Drone eta misiletarako materialak eskuratzea zailtzea dute helburu, eta, aldi berean, aho batez erabaki dute Guardia Iraultzaile Islamikoa erakunde terrorista izendatzea. Gainera, errusiarren aurkako zigor berriak onartu dituzte, Ukrainako gerrarekin lotuta.
Europar Batasuneko bandera batzuk, Bruselan. Argazkia: Europa Press
Europar Batasuneko (EB) Kontseiluak zigor berriak ezarri ditu gaur, osteguna, Iranen aurka, azken asteotan herrialdean izandako protesten harira. Zehazki, Eskandar Momeni Barne ministro eta Irango Segurtasun Nazionalerako Kontseiluko burua eta Mohammad Movahedi-Azad fiskal nagusia jo dituzte protesten errepresioaren erantzuletzat.
Guztira, Europar Batasunak 15 pertsona eta 6 erakunde zigortu ditu, giza eskubideen urraketa larrien erantzuletzat jo ondoren, Iranen azken asteetan izandako protesta baketsuen errepresio bortitzaren harira.
Neurri horiek, drone eta misiletarako materialak eskuratzea zailtzea dute helburu, "Iranen gaitasuna are gehiago mugatzeko". Gainera, 2022ko otsailean Errusiak Ukrainaren aurkako inbasioa hasi zuenetik, Iranek laguntza diplomatikoa eta militarra eman dio Errusiari.
Testuinguru horretan, Kaja Kallasek, Europar Batasuneko Atzerri Politikarako goi ordezkariak, iragarri du EBko Atzerri ministroek aho batez erabaki dutela Guardia Iraultzaile Islamikoa erakunde terrorista izendatzea: "Errepresioa ezin da erantzunik gabe geratu. EBko Kanpo Arazoetako ministroek Irango Guardia Iraultzailea erakunde terrorista izendatzeko neurri erabakigarria hartu berri dute".
Era berean, EBk errusiarren aurkako zigor berriak onartu ditu, Ukrainako gerrarekin lotuta. Bitartean, Europa Batzordea hogeigarren zigor-sorta prestatzen ari da Errusiaren aurka, Ukrainiaren aurkako inbasioa hasi zenetik lau urte bete direnean.
Zure interesekoa izan daiteke
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.