Iran
2019/08/05 - 11:32
Arazo larria Ameriketako Estatu Batuetan
Harrigarria da hiltzaileek su-armak lortzeko duten erraztasuna. Daytonen bezala El Pason ere bai, erasotzaileak hamarnaka lagun hil zituzten minutu gutxian, eta asko gehiago hil zitzaketen gainera.
2019/07/28 - 18:33
Iranek itun nuklearra urratzea leporatu dio Londresi, haren ontzi bat atxiki ostean
2015ean sinatutako akordio nuklearra bermatzeko bilera egin aurretik, Iranek itun hori urratu izana leporatu dio Erresuma Batuari.
2019/07/21 - 12:57
Horrela abordatu zuen Iranek 'Stena Impero' petrolio-ontzi britainiarra
Irango Armadak ostiralean 'Stena Impero' petrolio-ontzi britainiarraren abordatzearen irudiak zabaldu ditu. Ormuzko itsasartean nabigazio arauak urratzeagatik abordatu zuen.
2019/07/21 - 12:48
Iranen aurkako nazioarteko zigorrak berrezartzea proposatu du Londresek
"Tentsioak oso kezkagarriak dira", ziurtatu du Erresuma Batuak Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluari idatzitako gutunean.
2019/07/20 - 15:53
Zer gertatzen ari da Iranen harrapatutako petrolio-ontzi britainiarrarekin?
Tentsio diplomatikoak gora egin du Iranek petrolio-ontzi britainiarra atzeman ostean, izan ere, duela aste batzuk Britainia Handia izan zen Iranen ontzi bat harrapatu zuena Gibraltarren.
2019/07/19 - 22:31
Erresuma Batuko petrolio-ontzi bat atzeman duela iragarri du Iranek
Erresuma Batuko petrolio-ontzia Ormuzko itsasartean atxiki duela azaldu du Guardia Iraultzaileak, nazioarteko itsas legea urratzea egotzita.
2019/07/19 - 20:46
Iranek ezeztatu egin du AEBek dronetako bat jaurti dietela Ormuzeko itsasartean
Ezeztatu egin dute AEBek euren dron bati eraso eta Persiar Golkoko uretara bota dutela, eta ziurtatu dute aparatu guztiak egin beharrekoak egin ondoren, haien baseetara itzuli direla.
2019/07/19 - 10:32
Pertsiar golkoa, beroago
Hainbat dira ingurura militar gehiago bidali dituzten herriak eta gerra-ontziak igorri dituzte Erresuma Batuak edo Indiak.
2019/07/18 - 22:06
Irango Guardia Iraultzaileak petrolio-ontzi bat atxiki du kontrabandoa egotzita
Ontziak kontrabandoko milioi bat litro erregai zeramatzan, eta iragan igandean atzeman zuten Larak uhartearen hegoaldean, Ormuzko itsasarte estrategikoan.
2019/07/12 - 10:41
Ederra egingo dute azkenean Persiar golkoan
Azken hilabetean 6 petrolio-ontzik erasoak jasan dituzte, eta horrez gain, Iranek gidaririk gabeko hegazkin estatubatuar bat bota du. Eremu hori oso txikia da, azkenean dena kakanahastuko dute.
2019/07/11 - 22:54
Erresuma Batuko petrolio-ontzi bat atzematen saiatzea leporatu dio AEBek Irani
Teheranek berehala gezurtatu du. Gibraltarrek 'Grace 1' Irango petrolio-ontzia atzeman zuen duela ia astebete.
2019/07/08 - 13:37
AEBk zigor gehiagorekin mehatxatu du Iran, itun nuklearra urratuko duela eta
Irango Gobernuak igandean iragarri duenez, uranioa aberasten hasiko da 2015eko akordio nuklearrak zehaztutako kopuruaren gainetik (% 3,6).
2019/07/01 - 23:11
Nazioarteko itun nuklearra urratu du lehen aldiz Iranek
Ameriketako Estatu Batuek ezarritako zigorren harira protesta egiteko, akordioak zehazten duena baino uranio gehiago aberastu dute.
2019/06/26 - 12:57
Giza drama, Mexikoko mugan
Valeria, bere aitarekin batera Rio Bravoko uretan hil den haurtxo salvadortarrak gogorarazten digu Estatu Batuak eta Mexiko arteko mugan bizi den larrialdi egoera.
2019/06/25 - 10:31
Trumpek erabat bakartuta utzi nahi du Iran
Trumpek ekimen berritzaile bat onartu du: nazioarteko itsas indar baten sortzea Persiar golkoan nabigaziorako segurtasuna bermatzeko.
2019/06/25 - 10:11
Irango lider gorena zigortu du Trumpek, eta diplomazia bukatutzat eman du Iranek
Irango Atzerri ministroaren arabera, Estatu Batuetako presidentearen ingurua "gerraren egarri da". NBEko Segurtasun Kontseiluak tentsioa geldiarazteko eskatu du.
2019/06/21 - 22:16
Trumpek baieztatu du Iranen aurkako eraso bat agindu zuela, gauzatu ez bazen ere
Azkenean, baina, erasoa geldiaraztea erabaki zuen, neurriz kanpokoa izango zela eta biktimak eragingo zituela ondorioztatuta.
2019/06/21 - 10:31
Gerra jokoak, Persiar golkoan
Jolas hauek ez dira ongi bukatu ohi. 1.999an Persiar golkoan egoera antzekoa zuten, eta AEBko itsasontzi batek bidaiariak zeramatzan hegazkin bat bota zuen misilez.
2019/06/14 - 16:29
AEBk Irani leporatu diote Omango golkoko erasoen atzean egotea
Atzo Irango kostaldetik gertu bi petrolio-ontziren aurka egindako erasoak elkarri leportu dizkiote AEBk eta Iranek.
2019/06/14 - 13:04
Petrolio-ontzien erasoen atzean Iran dagoela erakusteko bideoa argitaratu dute AEBk
AEBko Armadak argitaratutako bideoan, Irango Guardia Iraultzaileko kideak ikusi daitezke Japoniako petroliontziaren ondoan, lehertu gabeko mina bat erretiratzen.