Iran
2024/04/15 - 17:59
Nazioarteak baretzeko deia egin die Israeli eta Irani, Ekialde Hurbilean indarkeria gogortu ez dadin
NBEk, AEBk, Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak… bat egin dute Israeli erantzun militarrik ez emateko eskaerarekin. Iranek jada esan du bere aldetik ez duela eraso gehiago egingo.
2024/04/15 - 15:44
Netanyahuk bere gerra kabinetea bildu du Irani nola erantzun erabakitzeko
Israelgo Armadak atzo aurreratu zuen ez duela "hitzekin" erantzungo, "ekintzekin" baizik. Horrek, alarma piztu du nazioartean eta gerra zabaltzeko arriskuaz ohartarazi dute.
2024/04/15 - 15:27
''Ziurgabetasunaren beldur da merkatua''
Iranek Israelen aurka abiatutako erasoak tentsioa areagotu du Ekialde Hurbilean baina, hala ere, petrolioa merkatzen ari da. Massimo Cermelli ekonomialariak eta Deusto Business Schooleko irakasleak horren arrazoiak azaldu dizkigu.
2024/04/15 - 13:30
Iranek ziurtatu du Israelen aurkako erasoaren helburua ez dela izan Ekialde Hurbilean tentsioa areagotzea
Joan den larunbatean, Iranek misilak eta droneak jaurti zituen Israelen kontra, azken horrek apirilaren 1ean Damaskon kontsulatu irandarra bonbardatu ondoren.
2024/04/15 - 12:01
Brent petrolio upela 90 dolarretik jaitsi da, Ekialde Hurbileko tentsioak gorabehera
Urtea hasi zenetik, Brent petrolio upelaren kostua % 16 garestitu da. Ibex 35ek ez du gorabeherarik izan saio erdian, tentsio geopolitikoen bilakaerari adi.
2024/04/15 - 10:56
Nazioarteko legediak errepresalia ekintzetan indarkeria erabiltzea debekatzen duela gogorarazi du Guterresek
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak Segurtasun Kontseiluaren aurrean adierazi duenez, "ez Ekialde Hurbilak ez munduak ezin dute beste gerrarik onartu".
2024/04/15 - 10:39
Israeli eta Irani "atzera egiteko" deia egin die Guterresek, "munduak ezin du-eta beste gerra bat izan"
Iranek Israelen kontra jaurtitako misilen ondotik bilera deitu dute NBEren Segurtasun Kontseiluan. Iranen arabera, "autodefentsarako duen eskubidearen baitan dago erasoa". Israelek, bestalde, beste erasorik jasotzen badu erantzun egingo duela nabarmendu du.
2024/04/15 - 10:09
Albiste izango dira: Israel-Iran, hauteskunde kanpainaren azken txanpa eta Munduko Sormen Foroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/14 - 21:08
Iranek Israelen aurka egindako erasoa gaitzetsi dute G7ak eta Europar Batasunak
"Aurrekaririk gabeko eraso hori" aho batez gaitzesten dutela adierazi du Charles Michelek sare sozialen bidez. EBko 27 herrialdeak, bestalde, laguntzeko prest agertu dira gatazka arintzeko bidean.
2024/04/14 - 19:07
Iranek amaitutzat jo ditu Israelek Damaskoko kontsulatuari egindako erasoaren aurrean hartutako errepresaliak
Guardia Iraultzaileak "arrakastatsutzat" jo du erasoa, eta ohartarazi du Israelek Iranen interesen aurka egindako edozein erasok erantzun "are indartsuagoa" jasoko duela, eta AEBri ohartarazi dio Iranek eskualdean dituen baseei erasoko diela Israelek bart egindako erasoei erantzuten badie.
2024/04/14 - 14:49
Mundu osoko gobernuek Ekialde Hurbilean tentsioa baretzeko deia egin dute
Buruzagi askok "kezka handia" agertu dute, Iranek Israeli erantzun ostean. Potentzia batzuek pauso bat aurrera eman dute, eta argi eta garbi agertu dira Israelen alde.
2024/04/14 - 12:40
NBEren Segurtasun Kontseiluak eta G7ak bilerak egingo dituzte Iranek Israelen aurka egindako erasoa aztertzeko
Gilad Erdan Israelek NBEn duen ordezkariak Kontseiluari bidalitako premiazko gutun batean eskatu du batzarra egitea. Horrez gain, Irango Guardia Iraultzailea erakunde terrorista izendatzea proposatu dio.
2024/04/14 - 11:48
Iranek mehatxua bete eta aurrekaririk gabeko erasoa egin du Israelen aurka drone eta misilekin
Tel Avivek eta AEBk, elkarlanean, ia proiektil guztiak gelditu dituzte, baina Israel hegoaldeko base militar batean kalteak izan dira. Hezbollahk ere egin du eraso, aldi berean, Israel iparraldearen aurka.
2024/04/14 - 11:37
Iranek 170 drone eta 150 misil jaurti ditu Israelen kontra
Israelek eta AEBk ia guztiak gelditu dituzte. Iranek amaitutzat eman du erasoaldia, baina Israelek esan du ez dela geldirik geratuko.
2024/04/14 - 00:46
Iranek dozenaka dronerekin eraso dio Israeli
Israelek jakitera eman duenez, droneek orduak beharko dituzte iristeko eta geldiarazi egingo dituzte. Jordaniak bere aire espazioa itxi du epe baterako.
2024/04/13 - 18:40
Iranek Israelekin lotura duen zamaontzi bat atzeman du, eta horrek areagotu egin du tentsioa Ekialde Hurbilean
Militarrak helikoptero batetik jaitsi eta ontzira nola sartu diren erakusten duen bideo bat zabaldu du SNN agentzia irandarrak.
2024/04/13 - 12:47
AEBren ustez, Iranek une batetik bestera egingo dio eraso Israeli
"The Wall Street Journal" egunkariaren arabera, baliteke Teheranek gaur bertan egitea erasoa. Bidenek Israel babestuko dutela ohartarazi du. Herbehereetako Gobernuak Irango eta Irakeko enbaxadak itxiko ditu, eta Alemaniako eta Austriako gobernuek Irandik joateko eskatu diete euren herritarrei.
2024/04/08 - 10:25
Iranek ohartarazi du Israelen enbaxadarik ez dagoela "salbu"
Yoav Gallant Defentsa ministro israeldarrak erantzun du "Irani aurre egiteko edozein eszenatokitarako prest" daudela.
2024/04/06 - 10:56
AEB eta Israel Iranen eraso bat jasateko prestatzen ari dira
Horregatik, alerta maila gorenean daude. Iranek Damaskoko enbaxadan jaso zuen erasoaren erantzuna Israelen barruan izatea da Washingtonen beldur handiena.
2024/04/04 - 12:12
Israelek GPS zerbitzuak nahita aldatu ditu, Iranen balizko erasoei aurre egiteko
Joan den astelehenean Israelek Damaskon egindako atentatuaren ondorn, mendekua iragarri du Iranek, israeldarrei damutuko zaiela ohartaraziz.