Hadi Matarri 25 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Salman Rushdie idazlea hiltzen saiatzeagatik
2022ko abuztuan Salman Rushdie idazlea sastatu zuen Hadi Matarri 25 urteko kartzela-zigorra eta 5 urteko zaintzapeko askatasuna ezarri dizkiote gaur, hilketa saiakeragatik.
David Foley Chautauqua konderriko (New York) Auzitegiko epaileak Fiskaltzak eskatzen zuen zigorrik handiena ezarri dio. Gainera, 7 urteko kartzela-zigorra eta 3 urteko zaintzapeko askatasuna ezarri dizkio, une hartan Rushdierekin zegoen moderatzaileari eraso egiteagatik.
Epaiak aldi berean bete behar dira, bi biktimak gertakari berean zauritu zituelako, Chautauquako konderriko fiskalak argitu duenez; beraz, zigortuak 25 urteko espetxealdia bete beharko du.
Indiar jatorriko idazlea gaur ez da New Yorkeko ipar-mendebaldeko herri txiki horretako epaitegian egon. Erasotzaileak, ordea, adierazpenak egin ditu epaia entzun aurretik.
Matarren ahotan, idazlea "hipokrita" da
Matarrek ez zuen bere burua errugabetzat jo, eta prozesu osoan ez du hitzik hartu. Gaur, ordea, idazlea "hipokrita" dela esan du. "Salman Rushdiek besteei errespetua galdu die (...) Gainerakoak jazarri nahi ditu, eta ez nago horrekin ados", adierazi du.
Rushdiek 1988an argitaratu zuen Bertso satanikoak eleberria, Irango Gobernuak biraotzat jo zuena. Urtebete geroago, Teheranek 3 milioi dolarreko saria eskaini zuen Rushdie hiltzearen truke. Hala ere, Teheranek neurria bertan behera utzi zuen 1998an.
Defentsak uste du epaimahaiak ezin izan duela inpartziala izan
Matarren abokatuak, Nathaniel Baronek, argudiatu du inguruabar horiek guztiek epaiketa nahastu dutela, epaimahaiak ezin izan diolako inpartzialtasunari eutsi.
Auzia bi astean ebatzi dute, eta epaimahaiak bi ordu eskasean adostu du epaia. Prozesuan, Matarren ahotik atera diren hitz bakarrak auzi palestinarraren aldeko aldarrikapenak prentsari helarazteko izan dira.
Ospitaleratuta egon eta sendatu ondoren, Rushdiek Knife (Labana) argitaratu zuen iaz. Bertan, eraso hark nola eragin zion azaltzen du, eta erasotzailearekin gezurrezko elkarrizketa bat mantentzen du.
2022ko abuztuaren 12ko udako egun hartan, Matar Rushdieren hiltzen saiatzeaz gain, Henry Reese ere zauritu zuen, adierazpen askatasunari eta erbestean dauden idazleei buruzko literatur ekitaldi haren aurkezlea.
Hadi Matarrek bide federaletik beste prozesu bat du irekita, Libanoko Hezbollah erakundeari laguntza materiala eman izana leporatuta. Auzi horretan ere, bere burua errugabetzat jo du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutakoaren neurriko migrazio-krisiak kudeatzeko larrialdi-esparru "malgua" proposatu du Von der Leyenek
Gainera, 13 urtetik beherako adingabeei sare sozialak debekatzeko eta 15 urtera arte mugekin erabiltzeko proposamen bat iragarri du Europar Batasunaren presidenteak.
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.