Israelek Irango telebista publikoa bonbardatu du, Teherango auzo batzuk husteko agindu ostean
Israelen eta Iranen arteko bonbardaketen laugarren egunean, gatazkak ez du amaitzeko itxurarik, Iran gatazka amaitzeko prest badago ere, Wall Street Journalen arabera. Gaur, gaueko erasoen ostean, Israelgo Indar Armatuek Irango telebista publikoaren egoitza bonbardatu dute Teheranen.
Israelgo Aire Indarrek adierazi dutenez, "Iran erdialdean helburu militarrak erasotzen jarraitzen dute", baina ez dute xehetasun gehiagorik eman zer izan duten jomugan.
Hala ere, Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak Irango "propaganda" zuzenean seinalatu ondoren gertatu da erasoa. "Iranen propaganda-bozgorailua desagertzear dago", adierazi du Katzek sare sozialetan. "Gertuko egoiliarren ebakuazioa hasi da", gaineratuz.
Israelgo Indar Armatuek Irango telebista publikoaren egoitza dagoen Teherango hirugarren barrutia husteko eskatu dute: "Premiazko oharra Teherango 3. barrutian erantsitako mapan adierazitako eremuan dauden pertsona guztiei. Herritar estimatuok, zuen segurtasunagatik, Teherango 3. barrutian aipatutako eremutik berehala alde egiteko eskatzen dizuegu ", argitaratu du Avichay Adraee Israelgo Armadaren arabierazko bozeramaileak.
"Datozen orduetan, Israelgo Armadak eremu horretan jardungo du, azken egunetan Teheranen egin duen bezala", gaineratu du Adraeek mezuan. Horrekin batera, mapa bat argitaratu dute, gorriz dagoen eremu batekin.
Iranek Tel Aviven ebakuazioa eskatu du eraso gehiago iragarriz
Bestalde, Iranek ere ohartarazpena egin die Tel Aviven, azpiegitura militarren inguruan, bizi diren bizilagunei bertatik berehala joan daitezen, erasoak egingo dituztelako.
Gainera, Irango agintariek jakinarazi dutenez, 30 pertsona inguru zaintzapean jarri dituzte "erregimen sionistaren terrorismoarekin" lotura dutelakoan. Joan den ostiralen Israelgo Armada Iran bonbardatzen hasi ondoren etorri dira atxiloketak.
Testuinguru honetan, argi printza bat ere agertu da: Iranek herrialde arabiarren bidez jakinarazi du Israelekin duen gatazkari amaiera eman eta programa nuklearrari buruzko negoziazio mahaira itzuli nahi duela, Wall Street Journal egunkariaren arabera.
NBEk "oso kezkagarritzat" jo du Iranen eta Israelen arteko gatazka, eta "premiazko" elkarrizketa eskatu du
Volker Turk NBEren Giza Eskubideetarako Goi Komisarioak "oso kezkagarritzat" jo du Israelen eta Iranen arteko egungo "eskalada militarra", eta elkarrizketa prozesu bat "premiaz" hastea eskatu du, erasoei "irtenbide bat aurkitzeko".
Nazioarteko Zuzenbidearekiko "erabateko errespetua" bermatzeko eskatu die Turkek Israeli eta Irani, zibilak babesteko eskari zuzena eginez. Irango zein Israelgo indarrek hiriguneak jo dituzte azken egunotan, 230etik gora lagun erahilez Israelek eta 20 Iranek.
NBEren Giza Eskubideen buruzagiaren adierazpenen ondoren, Irango Gobernuak Israelen erasoa "zorroztasunez" gaitzesteko eskatu dio Turki.
Merzek dio G7an Europaren jarrera bateratua dela Iranek ezin duela arma nuklearrik eduki
Bestalde, G7aren bilera egiten ari dira Kanadan, eta handik, Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak aurreratu duenez, Israelen eta Iranen arteko gatazkaren inguruan Europak duen jarrera da "Teheranek ez duela inola ere arma nuklearrik eduki behar", eta Tel Avivek, berriz, "prebentzio eraso bat egiteko eskubidea" duela, Iranen ustezko mehatxu batetik defendatzeko. Ikusi beharko da zer adierazpen adosten duten azkenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.