Israelek eta Iranek elkar bonbardatzen jarraitzen dute, baina Trumpek dio "laster lortuko dutela bakea"
Israelek Iranen aurkako azken erasoaldia hasi duenetik, 100etik gora dira herrialde persiarrean hildakoak. Iranek uste du AEBren laguntza izan duela Israelek eta akusazio horren aurren, AEB erasotzen badute "inoizko erantzunik gogorrena" jasoko dutela esan die Trumpek.
Neskatila bat zaurituta, Israelek Teheranen egindako erasoetako batean. Argazkia: EFE
Hirugarren egunez jarraian, elkar bonbardatzen jarraitzen dute Israelek eta Iranek, Ekialde Hurbila aurrekaririk gabeko gerra baterantz bultzatuz. Israelek 80 helburu bonbardatu ditu Teheranen goizaldean, eta egunean zehar hegazkin israeldarrek eraso egin diote Mashathereko aireportuari, Irango bigarren hiririk jendetsuenean. Gainera, gutxienez 5 bonba-auto lehertu dira Irango hiriburuan. Eraso horiei erantzunez, Teheranek dozenaka misil balistiko jaurti ditu Israelen aurka eta kalte handiak eragin ditu.
Irango Osasun Ministerioak adierazi du hildako eta zauritu gehienak zibilak direla, batez ere emakumeak eta haurrak, baina ez du datu zehatzik eman. Jakina dena da, gutxienez, Indar Armatuetako 15 goi-kargudun eta 9 zientzialari nuklear hil direla.
Gauzak horrela, Abas Araqchi Irango Atzerri ministroak adierazi du Israelek Irango lurraldearen aurkako erasoak geldiarazten baditu, Teheranek Estatu judua bonbardatzeari utziko diola: "Israelen erasoa gelditzen bada, gu ere geldituko gara, lurralde okupatuei erasotzea defentsa propioa izan baita", ziurtatu du.
Israelek ostiral goizaldean Iranen aurkako erasoaldia abiatu zuenetik, 100dik gora dira herrialde persiarrean hildakoak, tartean Irango Armadako buruzagiak eta ustez uranioa aberasteko proiektuetan lanean ziharduten zientzialariak.
Era berean, Israelgo indarrek jakinarazi dute Iran mendebaldean zeuden biltegi militarrei eta misilak jaurtitzeko azpiegiturei egin dietela eraso azken orduetan.
Israelgo Defentsa Indarrek azaldu dute Irango Defentsa Ministerioaren eta Defentsa Berrikuntzako eta Ikerketako Erakundearen egoitzen aurkako erasoak egin dituztela, "Irango erregimenak arma nuklearrak egiteko dituen proiektuekin lotutako" beste jomuga batzuen kontra egiteaz gain.
Irango hedabideen arabera, Teherandik gertu, Shahrango erregai-biltegietan, sute bat piztu da erasoen ondorioz.
Beste aldetik, Iranek 10 lagun hil ditu bart Israelen egin dituen erasoetan. Azken orduetan beste bi gorpu aurkitu dituzte Tel Aviv kanpoaldeko Bat Yam hirian eraitsitako eraikinetan, eta hildakoen kopurua 10eraino heldu da jada. Dena den, beste 20 pertsona omen daude desagertuta, larrialdi zerbitzuen arabera.
Ostiral gauean Iran Israeli erantzuten hasi zenetik, gutxienez 13 pertsona hil ditu Israel erdigunean eta iparraldean.
Isaac Herzog Israelgo presidenteak "erabateko dolua" agertu die hildakoen senideei: "Elkarrekin negar egingo dugu. Elkarrekin gaindituko dugu".
Israelek eta Iranek laster lortuko dutela bakea ziurtatu du Donald Trumpek
Testuingurua beldurgarria den arren, Donald Trump AEBko presidenteak adierazi duenez, "laster bakea egongo da Israelen eta Iranen artean" eta bi herrialdeak "akordio batera iritsiko dira". "Iranek eta Israelek akordio batera iritsi beharko lukete, eta akordio batera iritsiko dira, Indiak eta Pakistanek egitea lortu nuen bezala (...) Laster bakea egongo da Israelen eta Iranen artean! Dei eta bilera asko gertatzen dira orain ", idatzi du AEBko buruak Truth Social sarean.
Errezelo handiak dituzte, dena dela, Irango agintariek AEBekiko. Gaur, Abas Araqchi Irango Atzerri ministroak adierazi duenez, "froga sendoak" dituzte AEBko indarrek Israeli babesa eman ziotela Iranen aurkako erasoaldi militarrean.
Adierazpen horien aurrean, Trumpek ohartarazi du Iranek AEBri eraso egiten badio "inoiz ikusi gabeko" erantzun bati aurre egin beharko diola.
Egoera are gehiago tenkatzeko, Kataib Hezbola Iranen aldeko milizia irakiarrak ohartarazi du AEBek Iraken dituzten base militarrei eraso egingo diela Washingtonek Iranen aurkako gerran sartzea erabakitzen badu, Israelen alde egiteko.
Gogoratu behar da Teheranek eta Washingtonek Irango programa nuklearraren inguruko negoziazioak abiatu zituztela apirilaren 12an. Gaurko beste bilera bat zegoen aurreikusita, baina Iranek uko egin dio parte hartzeari, Israelen erasoak direla eta.
Azkenik, Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Trumpi bere burua eskaini dio bitartekari gisa, Israelen eta Iranen arteko gatazka konpontzeko.go, Israelgo Defentsa Indarrek azaldu dute Irango Defentsa Ministerioaren eta Defentsa Berrikuntzako eta Ikerketako Erakundearen egoitzen aurkako erasoak egin dituztela, "Irango erregimenak arma nuklearrak egiteko dituen proiektuekin lotutako" beste jomuga batzuekin batera.
Irango hedabideen arabera, Teherandik gertu dagoen Shahran findegian sute bat piztu da erasoen ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan
Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.
Sussexeko dukeak, Harry eta Meghan, Erresuma Batura itzuliko dira, baina Errege Etxetik kanpo jarraituko dute
Sussexeko dukeek, Harryk eta Meghanek, Erresuma Batura itzultzea erabaki dute, eta han matrikulatu dituzte bi seme-alabak, Archie eta Lilibet, oraindik identifikatu gabeko ikastetxe batean. Bikoteak Errege Etxetik urrun jarraituko du eta Londrestik kanpo biziko da, hedabide britainiarren arabera.
Gutxienez 15 pertsona hil dira Errusiak Kieven aurka egindako erasoan
Ukrainako presidenteak salatu duenez, erasoan etxebizitza eraikinak, haurrentzako ospitale bat eta eskola bat kaltetu dira, eta Odesa eskualdean mugako postu bati eta gas azpiegitura bati eraso egin diete errusiarrek.
Gutxienez 107 pertsona hil dira urre-meategi bat hondoratuta Afrika Erdiko Errepublikan
Ustiategi irregularra Kamerungo mugatik gertu dago. Tokiko agintariek ohartarazi dute biktima kopuruak gora egingo duela erreskate-lanetarako baliabide urriak direla eta.
Eutanasia eta heriotza lagundua ahalbidetuko dituen legea promulgatu du Macronek
Legea Frantziako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, legea indarrean sartu aurretik eman beharreko ezinbesteko pausoa.
Haurrak Facebook eta Instagramera katigatu nahi izana ukatu du Metak epaiketa federalaren hasieran
29 estatu estatubatuarrek Facebook eta Instagram nahita manipulatu izana eta Interneten Haurren Pribatutasuna Babesteko Legea (COPPA) urratu izana leporatzen diote Metari.
AEBko bandera, kolono israeldarren aurrean babesteko erreminta
Loui Ridik Ohio utzi eta Zisjordaniara itzultzea erabaki du bere etxea eta familia kolono israeldarrengandik defendatu ahal izateko.
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.