Iran
2024/04/02 - 00:02
Israelek Irango kontsulatua bonbardatu du Damaskon eta Irango Guardia Iraultzailearen bi general hil ditu
Erasoak gutxienez zortzi hildako utzi ditu eta kalte handiak eragin ditu eraikinean. Urtea hasi zenetik 30 eraso egin ditu jada Israelek Sirian. "Erantzun gogorra" iragarri du Iranek.
2024/04/01 - 20:26
Israelek gutxienez zazpi pertsona hil ditu Damaskon, Iranen kontsulatuaren kontrako aire erasoan
Iranek Sirian duen kontsuluatuan hildakoen artean Mohammad Reza Zahedi Irango guardia iraultzailearen komandanteburua dago. Enbaxadorea bizirik atera da, baina erasotutako eraikinean bizi zen.
2024/03/20 - 19:02
Israelgo portu batek langileen erdia kaleratuko ditu Itsaso Gorrian huthien erasoak direla eta
Eilateko portuko zuzendaritzak (Israelgo hegoaldea) iragarri du 120 beharginetatik 60 kaleratzeko asmoa duela, eta protestak aurreikusita daude. Milizia huthien erasoek ez dute etenik izan azken bost hilabeteetan, Itsaso Gorrian zein Adengo Golkoan.
2024/02/29 - 12:34
Iranek fabrikazio nazionaleko satelite bat jaurti du Siberiatik, lurrazaletik 500 kilometrora
Teheranek dio jaurtiketa horrek ez duela helburu militarrik. Hala ere, Ameriketako Estatu Batuek eta Mendebaldeko beste herrialde batzuek gogor kritikatu dute jaurtiketa, uste baitute garaiera handiko teknologia hori irismen luzeko misil balistikoen sistemak garatzeko erabil daitekeela.
2024/02/03 - 11:20
AEBk Irak eta Siria bonbardatu ditu Jordanian jasotako erasoari erantzunez
Irakeko Armadak ohartarazi du ez dagoela aurreikusterik erasoek izango dituzten ondorioak, baina "oso eragin kaltegarria" izango dutela. Siriako Gobernuak esan du bonbardaketek "gogortu" egingo dutela gatazka.
2024/02/01 - 11:18
Huthiek Adengo golkoan jaurtitako misil balistiko bat eta hiru drone iraniar eraitsi ditu AEBk
Yemengo hiriburua, Sana, eta herrialde horretako ipar eta mendebaldeko beste hainbat toki dituzte kontrolpean Iranek babestutako matxinoek, 2015etik. Gazako Zerrendan erasoaldia hasi zenetik, Israelekin lotura duten ontziak dituzte jomugan.
2024/01/29 - 09:39
Siria eta Jordaniaren arteko mugan soldadu estatubatuarren aurkako erasoan parte hartu izana ukatu du Iranek
Teheranek dio ez dagoela "eskualdeko erresistentzia taldeen operazioetan" inplikatuta, AEBek eta Erresuma Batuak ziurtatu duten bezala. "Adierazpen horiek helburu politiko zehatzekin egiten dira eskualdeko errealitateak iraultzeko", gaineratu du.
2024/01/20 - 15:04
Irango Guardia Iraultzaileko lau kide hil dira Israelek Sirian egindako eraso batean
Damaskoko Mezzeh auzoko lau solairuko eraikin baten aurka egin dute erasoa. Segurtasun-eremu horretan, nazioarteko hainbat egoitza diplomatiko daude, tartean Irango eta Libanoko enbaxadak, baina etxebizitzak ere badaude.
2024/01/18 - 12:54
9 lagun hil ditu Pakistanek Irango lurretan, "erreboltari balutxeen" aurkako bonbardaketa batean
Duela bi egun Iranek egin zuen erasoa Pakistango lurretan, Jaish al-Adl taldeak han dituen posizioen aurka eta Islamabadek ondorioak iragarri zituen. Hildako bederatzi pertsonetako lau haurrak dira.
2024/01/16 - 12:45
Iranek misil balistikoak jaurti ditu Iraken eta Sirian
Irakeko Gobernuko Segurtasun arduradunek baieztatu dutenez, gutxienez zortzi misil jaurti dituzte Estatu Batuen kontsultatuaren eraikin baten kontra, Iraken menpeko Kurdistango lurretan. Erasoan, bi pertsona hil dira eta lau zauritu.
2024/01/15 - 22:16
Yemengo huthiek AEBko merkantzia ontzi bati eraso egin diote Itsaso Gorrian, tentsioa areagotuz
Yahya Sarea huthien bozeramaile militarrak erasoa aldarrikatu du, eta AEBk eta Erresuma Batuak egindako erasoei erantzungo dietela zin egin du.
2024/01/12 - 21:13
AEBk eta Erresuma Batuak Yemenen egindako erasoak beste fronte bat ireki du Ekialde Hurbilean
Ameriketako Estatu Batuek eta Erresuma Batuak gidatutako nazioarteko erasoak agerian utzi ditu mendebaldearen eta mundu musulmanaren artean dauden tentsioak; izan ere, musulmanek kezka handiz ikusi dituzte erasoak, eta kasu batzuetan, horien aurka agertu dira.
2024/01/12 - 21:01
Nortzuk dira huthiak eta zergatik borrokatzen dute Yemenen?
Huthiek Yemengo hiriburua kontrolatzen dute, Sana, eta Hamasen eta Iranen aliatuak dira. Itsaso Gorrian nabigazioa asaldatzea lortu dute, Gazako gerragatik Israeli presioa egiteko.
2024/01/12 - 14:20
Saudi Arabiak eta Txinak "moderazioa" eskatu diote AEBri; Errusiak Yemengo bonbardatzeak gaitzetsi ditu
Frantziak, Alemaniak eta Japoniak, esaterako, erasoak justifikatu dituzte eta autodefentsarako eskubidearen baitan kokatu dituzte.
2024/01/12 - 08:46
AEBk eta Erresuma Batuak aire erasoa egin dute Yemenen, huthien kontra
Milizia xiitak misil balistikoekin eta gurutzaldi-misilak jaurtita erantzun du, eta bi herrialdeei gerra deklaratu die. Ekialde Hurbileko gatazka Gazaz harago zabaltzea ekarri dute erasook.
2024/01/11 - 21:15
Zatiketa nazioartean, Hegoafrikak Israeli Gazan "jokabide genozida" izatea leporatu ondoren
Hegoafrikak Israelen aurka Nazioarteko Justizia Gortean egindako akusazioak mundua zatitu du salaketaren aldekoen artean, Arabiar Liga, Iran, Brasil eta Kolonbia kasu, eta kontrakoen artean, AEB eta Erresuma Batua, besteak beste.
2024/01/07 - 17:30
Israelen eta Iranen arteko talka zuzenak ematen du beldur gehien une honetan
Mikel Ayestaran EITB Mediak Ekialde Hurbilean duen korrespontsalak adierazi duenez, gerra zabaltzeko arriskua benetako kezka bihurtu da azken egunotan. Inguruko hainbat herrialdetan egoera gaiztotu egin da, eta edozer gerta daiteke datozen asteotan.
2024/01/05 - 13:44
Iranek erabakiko du atentatuagatik "noiz eta non hartuko duten mendekua", Irango buruzagi gorenaren arabera
"Irango Indar Armatuek zehaztuko dute noiz eta non hartuko duten mendekua", esan du Ali Khameneik. Estatu Islamikoak bere gain hartu zuen atzo erasoa.
2024/01/04 - 09:50
Estatu Islamikoak bere gain hartu ditu Iran hegoaldean egindako eraso "suizidak"
Telegrameko kanalen bidez zabaldutako ohar batean, Estatu Islamikoak azaldu du bi militante "jendetzara" hurbildu zirela Kermaneko Soleimaniren hilobitik gertu, eta "zartarazi" egin zituztela haien "lehergailu gerrikoak". Gainera, bi erasotzaile suizidak identifikatu ditu.
2024/01/03 - 23:33
Hezbolak ohartarazi du "mugarik gabe" borrokatuko dutela Israelen aurka, hark gerra hasten badu
Hasan Nasrala Hezbola talde xiitako buruzagiaren hitzetan, Libanoko subiranotasunaren urraketa "nabarmena" izan da Al Arouriren hilketa, eta Irango Kerman hirian izandako eraso "gorrotagarriak" gaitzetsi ditu.