Irlanda
2017/03/04 - 10:54
DUP alderdi unionistak irabazi ditu Ipar Irlandako hauteskundeak
Sinn Fein alderdia izan da bigarren alderdi bozkatuena, eta eserleku bakar baten aldea izan dute.
2017/03/02 - 12:18
Hauteskunde eguna Ipar Irlandan, gobernagarritasuna xede dutela
Britainia Handiko eta Irlandako gobernuek ohartarazi dutenez, gobernatzeko itunik lortu ezean, baliteke Ipar Irlandako autonomia bertan behera utzi eta Londresetik kudeatzea.
2017/01/10 - 10:03
Martin McGuinness Ipar Irlandako lehen ministrordeak dimisioa eman du
Gobernuan ustelkeria kasu bat azaleratu ondoren utzi du kargua, protesta gisa. Dimisio hori dela eta, litekeena da hauteskundeak deitu behar izatea.
2016/08/30 - 13:57
Appleri 13.000 milioi eskatzea agindu dio Europak Irlandari
Europako erakundearen arabera, Applek ez du behar beste zerga ordaindu, hainbat akordio fiskalen bidez. Konpainiak ohartarazi du neurriak eragin kaltegarria izan dezakeela lanpostuen sorkuntzan.
2016/06/17 - 15:02
Irlanda, Donostiako Okendo plazan
Bloomsday, Leopold Bloom “Ulises” James Joyceren eleberriko protagonistaren omenezko ospakizuna, Donostiara helduko da igandean, Donostia 2016ren ekimenez.
2015/11/19 - 18:29
Otegi askatzea eskatu dute Irlandako hainbat eragilek
"Arnaldo Otegi askatzeko Dei Irlandarra" ekimena aurkeztu dute ostegun honetan.
2015/05/24 - 00:54
Irlandak homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea onartu du
Erabaki hori erreferendum batean bozkatzen duen lehen herrialdea izan da. Parte-hartzea % 60 ingurukoa izan da eta boto-emaileen % 62 pasatxok baietzaren aldeko botoa eman dute.
2015/05/23 - 13:47
Homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea onartu du Irlandak
Boto emaileen % 62k baiezkoa eman diote homosexualen arteko ezkontzei, datu ofizialen arabera.
2015/05/23 - 13:29
Homosexualen arteko ezkontzak legeztatzea onartu dute irlandarrek
Irlandan homosexualen arteko ezkontza legeztatzeko erreferenduma egin dute eta, behin-behineko emaitzen arabera, baiezkoak irabazi du.
2015/05/22 - 10:46
Ezkontza homosexualak baimentzeko erreferenduma dute gaur Irlandan
Baiezkoak irabazten badu, homosexualen arteko ezkontzak herri bozketaz baimentzen duen lehen herrialdea izango da Irlanda.
2015/01/15 - 11:07
Vidrala enpresa arabarrak Irlandako lantegi bat bereganatu du
Irlandako Encirc enpresa bereganatu du Vidralak. 408 milioi euro ordaindu ditu elikagai industriarako beirazko ontziak egiten dituen enpresak. Joseba Barandiaranek gogoeta.
2014/12/23 - 21:37
Ipar Irlandako alderdi politikoak adostasun batera heldu dira
Hamaika astez negoziatu ondoren, Belfasteko Gobernu partekatuak krisia saihestea lortu du, ekonomia kudeaketaren inguruko hitzarmen bat lortu ondoren.
2014/10/23 - 16:28
Euskadi eta Ipar Irlanda, bat eginda Europan
Bakea eta elkarbizitzari buruzko proiektuak aurkeztu eta partekatuko dituzte Euskadik eta Ipar Irlandak Europako erakundeen aurrean.
2014/10/21 - 22:35
Lehendakariak Ipar Irlandako ordezkaritza bati harrera egin dio
Urkullu lehendakariak aitortu du Euskal Herriko eta Ipar Irlandako errealitateak "oso desberdinak" direla, baina elkarrekin lan egin dezaketela.
2014/09/12 - 22:41
Ian Paisley Ipar Irlandako buruzagi ohia hil da, 88 urte zituela
Katolikoekin akordioak adostearen etsai amorratua izan bazen ere, Paisleyk Sinn Feinnekin Gobernua partekatzea onartu zuen eta 2007an, katolikoen eta protestanteen gobernu baten buru izan zen.
2014/08/21 - 23:33
Ebolari aurre egiteko adituekin bilduko da MOE
Bitartean, ebola gaitzaz kutsatuta egon daitekeen gorpu bat aztertzen ari dira Irlandan. Hildakoa duela gutxi Afrikan egon zen.
2014/06/04 - 18:58
Ustez, 800 haur lurperatuta daude Irlandako hilobi batean
Irlandako historialari batek uste du Tuanen, komentu katoliko bat zegoen lekuan, 800 haur eta ume daudela lurperatuta, identifikatu gabeko hilobi batean.
2013/11/23 - 10:40
Alec Reid apaiz iparrirlandarra hil da
Irlandako bake prozesuaren bultzatzaileetakoa izan zena gaur goizean zendu da Dublingo erietxe batean, BBCk jakitera eman duenez.
2013/11/20 - 01:56
Epaitegiak onartu egin du Fagorren eta bi filialen konkurtsoa
Zehazki, Fagor Etxetresnakek eta Fagor Irelandek elkarrekin aurkeztutako borondatezko konkurtsoa onartu du, eta Poloniako filialaren konkurtso arrunta deklaratu du.