Ipar Irlanda
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Martin McGuinness Ipar Irlandako lehen ministrordeak dimisioa eman du

Gobernuan ustelkeria kasu bat azaleratu ondoren utzi du kargua, protesta gisa. Dimisio hori dela eta, litekeena da hauteskundeak deitu behar izatea.
MARTIN MCGUINESS IPAR IRLANDA EFE
Martin McGuiness. Argazkia: EFE

Martin McGuinness Sinn Fein alderdiko buru eta Ipar Irlandako lehen ministroordeak dimisioa eman zuen atzo, Belfasteko Gobernuan azaleratutako ustelkeria kasu bat kudeatzeko moduaren inguruan Arlene Foster ministro nagusiarekin izandako desadostasunengatik. Energia berriztatzaileen inguruko programa polemiko batek eragin du krisia.

Sinn Feinek eta Alderdi Unionista Demokratikoak (DUP) osatzen dute Ipar Irlandako Gobernua. Aipaturiko energia programari buruzko ikerketa egin bitartean kargutik kentzeko eskatu zion Sinn Feinek Arlene Foster ministro nagusiari. Sinn Feinen esanetan, energia programak milioika liberako kostua izan du herritarrentzat.

"Ministro nagusiak uko egin dio erditik kentzeari. Beraz, atsekabez eta mesfidantzaz lehen ministro orde karguan dimisioa aurkeztu dut", iragarri zuen McGuinnessek ohar bidez. Haren esanetan, hauteskundeak egitea beharrezkoa da herritarrek beren iritzia eman dezaten.

McGuinnessen hitzetan, aldi baterako kargua uzteari uko egin izana "harrokeria" seinale da, eta kalte handia egiten die Gobernuari, Asanbleari eta herritar guztiei.

Dimisio hori dela eta, litekeena da hauteskundeak deitu behar izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X