Irlanda
2023/04/10 - 11:31
Bakea kimera da oraindik Ipar Irlandan, Ostiral Santuko Akordioak sinatu zirenetik 25 urte bete direnean
Lurraldea blokeo politikoko une batean dago, hauteskundeen eta brexitaren ondoren unionisten eta errepublikanoen artean sortutako tentsioak tarteko. Hori guztia, gainera, IRA Berriko disidenteen mehatxupean. Akordioak badira, baina, gatazkak aurrera jarraitzen du.
2023/04/08 - 18:14
Sinn Fein, ERC, CUP eta BNG EH Bildurekin batera izango dira Iruñeko Aberri Egunean
Declan Kearney Sinn Feineko koordinatzaile nazionala Iruñean izango da igandean, eta hitza hartuko duen nazioarteko ordezkaritza izango da Nafarroako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioari amaiera emango dion ekitaldi politikoan.
2023/03/20 - 20:22
Uda honetan Europak lehorte larria izango duela ohartarazi du Bruselak
Europar Batzordearen txosten baten arabera, prezipitazio ezak "kezka" sortzen du uraren horniduran, nekazaritzan eta energia ekoizpenean.
2023/02/27 - 20:37
Windsor Akordioaren hiru gako: zirkulazio askea, tokia eta defizit demokratikoa
Itun berriak arreta berezia jartzen du lurraldeko gobernantzan, subiranotasunean eta merkataritzan.
2023/02/27 - 19:17
'Stormont Brake', Belfastek EBko legeei betoa jarri ahal izateko tresna berria
Ipar Irlandako Asanbladak EBko merkatu bakarraren arauei buruz iritzia emateaz gain, lurraldean aplikazioa blokeatu ahal izango du.
2023/02/27 - 07:59
Sunakek Von der Leyen hartuko du Londresen, Ipar Irlandarako irtenbidean aurrera egiteko helburuz
Erresuma Batuko lehen ministroa Europako Batzordeko presidentearekin batzartuko da gaur, Ipar Irlandarako protokoloa adosteko negoziazioak aurrez aurre desblokeatzen saiatzeko.
2022/09/09 - 11:42
Nazioarteak doluminak helarazi ditu Elizabeth II.aren heriotzaren aurrean eta haren garrantzia azpimarratu du
Munduko txoko guztietatik heldu dira dolumin mezuak. Askok eta askok XX. mendeko pertsonaia nagusienetariko baten aro historikoa goraipatu dute.
2022/06/16 - 13:14
"Umore onez, gogotsu eta pazientzia pixka batekin ekin behar zaio 'Ulises'en irakurketari"
Xabier Olarra itzultzaileak "Ulises" James Joyce irlandar idazlearen eleberri ospetsuaren euskarazko itzulpenaren bigarren edizioa aurkeztu du, Igelak argitaratutakoa.
2022/05/21 - 11:10
ETBk Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidenteari egindako elkarrizketaren aurrerapena
Ipar Irlandako hauteskundeak igaro berritan, Ane Roteta ETBko Erresuma Batuko korrespontsalak Mary Lou McDonald Sinn Feineko presidentea elkarrizketatu du. Luze aritu dira herrialde hartako agertoki politiko berriaz. "Brexitak Irlandaren batasuna berriro mahai gainean jarri du", dio McDonaldek.
2022/05/08 - 20:03
Bonok, U2 taldeko abeslariak, bat-bateko kontzertua eskaini du Kieveko metroan
Zenbait abesti ospetsu kantatu ditu abeslari eta ekintzaile irlandarrak, eta Ukrainako herritarrei mezua helarazi die: "zuekin otoiz egiten dugu laster bakea lortuko duzuen itxaropenarekin".
2022/05/08 - 20:00
Sinn Feinen garaipena ospatu du Otegik, "Irlanda batu eta justuari bidea irekitzen diolako"
Twitterreko mezu batean, EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du: “Denak dirudi ezinezkoa egiten den arte”.
2022/05/08 - 17:35
Sinn Fein garaile. Orain zer?
Ipar Irlandan, Sinn Feinen garaipen historikoak brexitaren gaineko tentsioak areagotu ditu. Alderdi unionista nagusiarentzat, DUPentzat, kolpe gogorra da 20 bat urtez lidergoa izan eta gero, orain bigarren izatea. Eta gobernu-osaketa blokeatzearekin mehatxu egiten du.
2022/02/07 - 21:50
Nola ikertzen ari dira elizaren abusuak beste herrialde batzuetan?
Alemanian, Eliza Katolikoak 2018an agindu zuen txosten bat sexu abusuak argitzeko. Frantzian dute ikerketarik berriena, 2021. urteko amaierakoa. Txostena, kasu honetan ere, Elizak agindu zuen. 330 000 abusu kasu baino gehiago zenbatu dira dagoeneko.
2022/01/08 - 15:42
Irlandak eta Alemaniak merkatutik kendu dituzte Genrui Biotech antigeno testak, positibo faltsuengatik
Gurean salgai daude oraindik, eta osasun erakundeek onarpena eman dioten arren, Espainiako Osasun Ministerioak jada egin du merkatutik ateratzeko eskaera.
2021/12/17 - 09:58
Zirkulazio librea ez kaltetzeko koordinazioa eskatu dute EBko herrialdeek, baina ez dute akordiorik lortu
Frantziak herrialdean sartzea debekatuko die Erresuma Batuko herritarrei. Greziak, Irlandak, Italia eta Portugalek, berriz, PCR negatibo bat eskatuko die bidaiari guztiei, baita covid ziurtagiria duten europarrei ere.
2021/11/12 - 20:36
Bruselak eta Londresek tentsioa baretu dute Ipar Irlandaz negoziatzen jarraitzeko
Datorren astean harreman "etengabeak" izaten jarraitzeko asmoa agertu dute, Bruselan, eta ostiralean Sefcovic eta Frost EBko eta Britainia Handiko ordezkariak elkartuko dira emaitzak aztertzeko.
2021/11/05 - 19:55
Londresek Irlandarako protokoloa bertan behera uzteak "ondorio larriak" izango lituzkeela ohartarazi du EBk
Era berean, Londresek Irlandako muga fisikoa saihesten duen konponbidea ezarri ahal izateko jarrera ez aldatzea "etsigarria" dela uste du Europako Batzordeak
2021/10/19 - 21:40
Herrien autodeterminazio demokratikorako mekanismo bati buruzko eztabaida abiatu dute Europar Batasunean
Gatazka independentistak konpontzeko eta prozesu horiek legalki bideratzeko "tresna instituzional" bat aurkeztu dute ERC, EAJ, Junts, EH Bildu eta Sinn Feineko eurodiputatuek, besteak beste.
2021/10/14 - 11:53
Britainia Handia eta Ipar Irlanda arteko mugan aduana kontrolak murriztea proposatu du Europako Batzordeak
Britainia Handitik Ipar Irlandara doazen ondasunei ezartzen zaizkien kontrolak % 80 gutxitu nahi ditu Europako Batzordeak. Gobernu britainiarra proposamena aztertzen ari da.
2021/10/13 - 12:57
Londresek Irlandarako beste protokolo bat eskatu du Bruselak aldaketak proposatu bezperan
Erresuma Batuak uko egiten dio 'brexit'aren akordioan aurreikusitako babesak betetzeari Britainia Handirik Ipar Irlandara doazen salgaien kontrolari dagokionez.