Londresek Irlandarako protokoloa bertan behera uzteak "ondorio larriak" izango lituzkeela ohartarazi du EBk
Brexit akordioan jasotako Irlandarako protokoloa aldebakarreko erabaki baten bidez bertan behera uzten badu "ondorio larriak" izango direla ohartarazi dio Europako Batzordeak Erresuma Batuari.
Era berean, Londresek Irlandako muga fisikoa saihesten duen konponbidea ezarri ahal izateko jarrera ez aldatzea "etsigarria" dela uste du Europako Batzordeak.
16. Artikulua aktibatzeko aukerarekin Europar Batasuna (EB) mehatxatzen asteak eman ditu Erresuma Batuak. Protokoloaren zati batzuk aldebakarreko erabaki baten bidez bertan behera uzteko aukera emango lioke artikuluak Londresi.
"16. Artikulua aktibatzeak, protokoloa berriro negoziatzea bilatzeko, ondorio larriak izango lituzke, zalantzarik ez izan", adierazi du Maros Sefcovic Erakundeen arteko Harremanetarako EBren presidenteordeak.
Ipar Irlandarentzako ondorioak "larriak" izango lirateke, ohartarazi du politikariak, "ezegonkortasuna ekarriko lukeelako". Era berean, Erresuma Batuaren eta EBren arteko harremanei eragingo diela uste du Sefcovicek, "protokoloa ezartzeko, irtenbide adostu bat bilatzeko, EBren saiakera errefusatuko luketelako".
Sefcovic eta David Frost Erresuma Batuko Brexit Estatu idazkaria Bruselan bildu dira, protokoloa aplikatzeko modu berriak negoziatzeko.
Europako Batzordeko presidenteordearen ahotan, Erresuma Batuaren malgutasun falta "etsigarria" da, konponbidearen aplikazioa sinplifikatzeko formulak adosteko orduan.
Irlanda eta Ipar Irlandaren arteko merkataritza muga berriz itzultzea saihesten du protokoloak, baina Erresuma Batutik Ipar Irlandara doazen merkantzientzako kontrol berriak ekarri ditu. Ipar Irlandan EBren merkatu bakarreko arauak aplikatzen jarraitzen du Erresuma Batuak.
Karga burokratiko berriak produktuen eskasia eta tentsio politikoak eragin ditu Ipar Irlandan.
Gainera, Europar Batasuneko Auzitegiak protokoloaren inguruko tirabirak ebazteko ardurarik ez izatea eskatu du Erresuma Batuak orain. Arbitraje prozesu batek Auzitegia ordezkatzea proposatu du Londresek.
Era berean, protokoloa aldebakarreko erabaki baten bidez bertan behera uzteko mehatxu egin du berriro.
Zure interesekoa izan daiteke
7,1 indarreko lurrikara batek Japoniako hego-mendebaldea astindu du, eta 50 zauritu daude gutxienez
Kumamotoko merkataritza-gune batean leherketa izan da, eta baliteke hildakoak egotea. Tsunami alerta bertan behera utzi dute.
15 urteko mutil bat atxilotu dute Seattleko tiroketarekin lotura duelakoan
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu ziren gastronomia-jaialdi ezagun batean izandako tiroketan. Poliziak bigarren susmagarri baten bila jarraitzen du.
Macronek iragarri du Landetako sutea "kontrolpean" dagoela, baina Girondakoak "oso gogor" jarraitzen duela
Girondako departamenduan piztutako sutearen harira, Eliseoko buruak esan du "borrokan" jarraitzen dutela. "Egonkortu egin da, gutxigorabehera, baina oso gogorra izaten jarraitzen du, eta oso zuhurrak izan behar gara datozen orduetan eta egunetan", ohartarazi du.
Iranen aurkako bonbardaketak gelditzeko agindu du Trumpek, akordio bat negoziatzeko
Hala ere, ohartarazi du erasoei berriro ekingo diela elkarrizketek porrot egiten badute.
Gutxienez hiru pertsona hil eta lau zauritu dira tiroketa batean Seattle hirian
Tiroketa gastronomia jaialdi batean gertatu da. Alkatearen arabera, pertsona bat atxilotu dute gertaerarekin lotura duelakoan.
Kolonoek izua zabaltzen jarraitzen dute, Israelgo Gobernuak Zisjordaniaren aurkako setioa larriagotzen duen bitartean
Israel Katz Israelgo Defentsa ministroak iragarri du "terrorismoaren aurkako" operazioak datozen asteetan ere luzatuko direla. Palestinako Aginte Nazionalak "premiazko nazioarteko interbentzioa" eskatu du.
Girondako suteak 240 etxebizitza suntsitu ditu eta 75 suhiltzaile zauritu dira
42.000 hektarea kiskali ditu jada, eta 220.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. Agintariek, hala ere, baztertu egin dute Bordele husteko aukera, oraingoz. Macron presidenteak ministerio arteko bilera deitu du astelehen goizerako, krisia aztertzeko.
Poliziak larunbateko harrapaketaren ustezko egilea hil du, tiroz, Berlinetik gertu
Abdul Ballout 21 urteko gizonari urtebete eta hamar hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten maiatzean, Sirian Estatu Islamikoarekin bat egiten saiatzeagatik.
A63 errepidea itxi dute Baionan, Bordelerako noranzkoan, Gironda eta Landetako suteengatik
Sophie Broca Girondako prefetak bertara ez joateko eskatu die turistei. Gainera, iragarri du ez duela baimenduko "ebakuatuak itzultzea, ezta inguruko lan-jarduera garatzea ere", gutxienez astelehenenera arte.
Hildako bat eta 16 zauritu Berlinen, Harrotasunaren festan izan den harrapaketa batean
Pertsona bat hil da eta 16 zauritu dira Berlinen, Harrotasun Eguneko ospakizunetan, auto batek harrapatuta. Hainbat lagun harrapatu ostean, erasotzaileak ihes egin du, baina bila ari dira. Poliziaren arabera, erasotzaileak ideologia islamista du.