Irlanda
2018/01/08 - 22:12
Ipar Irlandarako ministro britainiarrak dimisioa eman du
James Bronkenshirek osasun arazoak dituela esan du kargua uzteko. Bestalde, Mayk Gobernuan aldaketak egin ditu, baina ministro garrantzitsuenak karguan mantendu ditu, besteak beste, David Davis.
2017/12/08 - 15:47
Pozik hartu dute Erresuma Batuan brexitaren oinarrien gaineko akordioa
Ministro nagusiak eta brexitaren defendatzaileek Theresa May zoriondu dute, lortutako akordioagatik.
2017/12/08 - 15:38
Europako Batzordeak eta Erresuma Batuak 'brexit'aren oinarriak itxi dituzte
Azken orduan lortu dute hitzarmena; Theresa Mayk eta Jean Claude Junckerrek iragarri dute.
2017/12/05 - 09:36
Irlanda eta 'Brexit'a: zailago oraindik
Ipar Irlandaren eta Irlandaren arteko muga ezarri behar ote den eztabaidatzen ari dira. Orain ez dago mugarik, baina zer gertatuko da Erresuma Batua EBtik ateratzen denean?
2017/11/19 - 19:06
Gerry Adams, Ulsterren bakea lortzeko ezinbesteko erreferentea
Duela 69 urte jaio zen Belfasteko auzo katoliko batean, familia nazionalista batean. 60ko hamarkadan eskubide zibilak aldarrikatzeko egin ziren protestetan ekin zion bere ibilbide politikoari.
2017/11/19 - 00:18
2018an Sinn Féin alderdiaren buruzagitza utziko duela iragarri du Gerry Adamsek
Alderdiak urtero egiten duen batzarrean esan duenaren arabera, ez da hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko.
2017/11/10 - 11:28
'Brexit'a 2019ko martxoaren 30eko gauerdian gauzatuko da
Theresa Mayk gaur prentsan idatzi duen artikuluan eman du horren berri, Gobernuak prozesua burutzeko inolako zalantzarik ez duela erakusteko.
2017/10/17 - 11:10
Ophelia ekaitzak Irlanda geldiarazi du eta hiru pertsona hil ditu
360.000 etxebizitza zein dendetan ez dago argindarrik. Zuhaitzak errotik atera eta zutoin elektrikoak bota ditu. 200 hegaldi baino gehiago, bertan behera.
2017/10/13 - 12:22
'Ophelia' urakanak astelehenean harrapatuko du Irlanda
Ozeano Atlantikoan sortu zen ekaitz tropikala 1 kategoriako urakan bilakatu da, eta 120 km/h inguruko haizeekin helduko da uhartera.
2017/08/16 - 12:38
'Brexit'a gauzatzean Ipar Irlandarekin mugarik ez egotea proposatu du Mayk
Gaur egun pertsonen eta merkantzien zirkulazio askea dago, eta egunero 30.000 pertsona igarotzen dira inolako kontrolik gabe.
2017/06/13 - 10:58
Mayk Ipar Irlandarekin duen arazoa
Hauteskunde emaitzen ostean, lehen ministro britainiarrak Ipar Irlandako unionisten botoa behar du bere programa aurrera ateratzeko. Beraz, onartu egin beharko ditu haien eskariak.
2017/06/09 - 16:04
Theresa Mayk Ipar Irlandako unionisten babesa izango du Gobernua osatzeko
DUPek 10 eserleku lortu ditu, eta, horiei esker, kontserbadoreek Palamentuaren gehiengoa erdietsiko dute. Laboristek asko murriztu dute azken horiengandik zuten aldea, hala ere.
2017/06/08 - 16:05
Britainiarrak Parlamentu berri bat ari dira hautatzen gaur
Theresa Mayk, Jeremy Corbyn eta Nicola Sturgeon, besteak beste, euren botoa ematera joan dira. Kanpainaren ostean, kontserbadore eta laboristen arteko aldea murriztu egin da.
2017/06/08 - 11:04
Hasi da hauteskunde-eguna Erresuma Batuan
47 milioi britainiarrek eman ahal izango dute botoa ia 40.000 hauteskunde-eskolatan; irekita daude, eta horrela jarraituko dute 22:00etara arte (Euskal Herrian, 23:00ak izango dira).
2017/06/07 - 17:27
UKIP: Brexitaren alderdia, desagertzeko bidean
Hauteskundeak egingo dituzte Erresuma Batuan bihar, ostegunean, ekainaren 8an. UKIP alderdia bertan izango da.
2017/03/27 - 23:33
Ipar Irlandako alderdiek ez dute Gobernua osatzeko akordiorik lortu
Negoziatzeko epea amaitu ondoren, irtenbide bat bilatzeko aukera ezberdinak proposatuko ditu James Brokenshire Ipar Irlandako Estatu Idazkariak.
2017/03/23 - 20:32
Milaka lagun bildu dira Irlandan, McGuinnessen hileta-elizkizunean
Martin McGuinness Ostiral Santuko Bake Akordioaren bultzatzailea izan zen. 1998an sinatutako akordio horri esker, bakea ezarri zen Irlandan.
2017/03/22 - 11:25
Otegi Irlandan izango da McGuinnessen aldeko hileta elizkizunetan
Martin McGuinness Ipar Irlandako lehen ministrorde eta Sinn Feineko kide historikoaren aldeko ekitaldiak gaur izango dira.
2017/03/21 - 09:05
McGuinness Ipar Irlandako lehen ministro orde ohia zendu da
Sinn Feineko kide ezagunak urtarrilean utzi zuen kargua, Arlene Fosterrekin desadostasunak zituelako antza, eta 66 urte zituela hil da.
2017/03/17 - 08:04
San Patriziok munduko monumentuak koloreztatu ditu Irlandaren omenez
New York, Washington, Rio de Janeiro, Londres, Erroma eta Madrid hirietan, besteak beste, bat egin dute Irlandako uhartean kristautasuna sartu zuen santuaren omenezko jaiarekin.