Hasi da ofizialki neguko merkealdia: 100 euro baino gehiago gastatuko ditu, batez beste, biztanle bakoitzak Hego Euskal Herrian
Biztanleko batez besteko gastua 114,45 eurokoa izango EAEn eta 105,11 eurokoa, berriz, Nafarroan. Kontsumobidek eta OCUk gogorarazi dute merkealdian kontsumitzaileen eskubideek bere horretan dirautela.
Gabonetako ospakizunak amaitu eta biharamunean, hasi da ofizialki neguko merkealdia.
Saltoki handi eta online plataforma batzuetan lehenago hasi badira ere, saltoki gehienetan (tokiko merkataritzan, bereziki) gaur abiatu dira.
Gauzak horrela, Black Friday edo ostiral beltzarekin hasitako Gabonetako erosketen garaia amaitu da. Halaber, gaurkoa Errege Magoek ekarritako opariak aldatzeko edo itzultzeko eguna izango da.
Saltoki handiek eskaintzen dituzten etengabeko deskontuei aurre egitea izango da, beste behin, tokian tokiko saltokien erronka. Acotex ehungintza sektoreko patronalak egindako kalkuluen arabera, salmentak % 4 eta 5 artean haziko dira iazko epe berarekin alderatuta.
Biztanleko batez besteko gastua 100 eurotik gorakoa izango da Hego Euskal Herrian: 114,45 EAEn, eta 105,11 euro, berriz, Nafarroan.
Kontsumobidek eta Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak (OCU) gogorarazi dute merkealdian kontsumitzaileen eskubideek bere horretan dirautela.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Benta Berriko 510 etxebizitza erosi dizkio Blackstone funtsaren filial bati, horien babes publikoari eusteko
Langile bat hil da, Bilboko Portuan dagoen enpresa batean lanean ari zela