Irun
2022/06/30 - 13:21
Euriak ez ditu kikildu Irungo Alardeko 11 konpainia mistoak
Bi urtez Irungo kaleak zeharkatu gabe egon ondoren, alarde mistoa kalera atera da gaur goizean San Martzial eguna ospatzera.
2022/06/30 - 12:41
Landaidak uste du "erabakiak hartu behar direla emakumeak jaietan berdintasunez barneratzeko"
"Tradizioak une historiko jakin batzuetan sortzen direla ulertzen dugu, baina garai berrietara egokitu behar dute emakumeei eta gizonei aukera berdinak eskaintzeko", esan du Emakundeko zuzendariak.
2022/06/30 - 10:55
Alarde tradizionala Irungo kaleetan barrena dabil, bi urteren ondoren
Euria egin arren, milaka irundar kalera irten dira San Martzial eguna ospatzeko asmoz. Azken bi urteetan ezin izan da Alardea ospatu covid-19aren pandemia dela eta.
2022/06/29 - 12:56
Marlaska: 'Gobernua Frantziak ezarritako barne kontrolen aurka dago, eta Bidasoa ibaia zaintzen jarraitzen du'
Barne ministroak adierazi duenez, bestalde, joan den ostiralean Melillan gertatutakoa "eraso bortitza" izan zen, eta bitarteko "arriskutsuak" zituzten antolatutako 2.500 migratzaile izan ziren protagonista.
2022/06/27 - 22:44
Hendaian gune multimodala inauguratu dute mugako bi aldeetako agintariek
Geltokia handitzeaz gain, oinezkoen pasabidea hobetu dute, Euskotrenen eta Frantziako tren operadore nagusiaren arteko loturak eta konexioak errazteko. Bien artean, milioi bat erabiltzaile inguru dituzte urtean Hendaiako gune honetan.
2022/06/27 - 21:50
Melillako heriotzak salatzeko elkarretaratzea egin dute Irunen
Ofizialki 23 pertsona hil dira espainiara iritsi nahian. Baina gobernuz kanpoko erakundeen arabera askoz gehiago dira. Eta horiek denak identifikatu ere egin gabe lurperatzen hasi dira Marokon.
2022/06/27 - 18:39
Biriatuko kontrol bereziak igande gauerdira arte luzatuko dira
Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak azaldu duenez, "naturala den bezala", ezaugarri hauetako ekitaldi baten aurrean, "Estatuak segurtasun neurriak areagotu behar ditu, baita mugen kontrola ere".
2022/06/19 - 19:46
"Kontrol arrazistak" salatu eta "harrerarako neurri malguagoak" aldarrikatu dituzte Irunen
Bidasoako uretan atzo hil zen gazte ginearraren heriotza gaitzetsi dute dozenaka lagunek, gaur goizean, Irungo Harrera Sareak deituta egin duten elkarretaratzean.
2022/06/18 - 15:54
Bidasoa ibaian hil den pertsona 25 urteko ginearra da
Gorpua goizeko lehen orduan erreskatatu dute, Behobiako zubiaren eta Faisaien uhartearen artean. Gaztea maiatzaren 12an iritsi zen Arrecifera (Lanzarote). Auzitegi medikuak astelehenean egingo dio autopsia.
2022/06/18 - 14:57
10 hildako urtebetean: Bidasoan itotako ametsak
2021eko apiriletik zazpi pertsona hil dira Bidasoa ibaian, Irun eta Hendaia artean. Beste hiru lagun hil ziren 2021eko urrian, trenak harrapatuta, Ziburun.
2022/06/13 - 19:42
Gizon bat atxilotu dute Irunen, taberna batean emakume bati ukituak egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean jazo zen, udalerriko erdiguneko taberna batean. Irungo Udalak erabat gaitzetsi ditu "abusu guztiak eta emakumeek jasaten dituzten eraso guztiak", eta elkartasuna adierazi dio biktimari.
2022/06/09 - 11:02
Gaua kalean eman dute dozenaka lagunek Euskal Herria "harrera herria" dela aldarrikatzeko
Besteak beste, Ongi etorri errefuxiatuak, SOS Arrazakeriak eta Irungo Harrera Sareak antolatuta, gaubeilak egin dituzte Bilbon, Barakaldon, Artean (Bizkaia), Donostian, Irunen (Gipuzkoa), Gasteizen eta Iruñean.
2022/06/05 - 18:21
116 erakustoki jarri dituzte Bioterra Azoka ekologikoaren 19. edizioan
9.600 bisitari baino gehiago hurbildu ziren iaz Bioterrara eta aurten ere milaka lagun dabiltza goizetik jasangarritasunaren erronka nagusiak eztabaidatzeko topagunean.
2022/06/04 - 16:37
Euskal Herri osoan libre mugitzearen aldeko "burujabetza-ekintza" egin du Ehun mugimenduak
Euskal Errepublikako Herritartasun Agiria (EEHA) eman diete Afrikako zazpi pertsona migratzaileri eta, mozorrotutako dozenaka ekintzailez lagunduta, muga gurutzatu dute. Irunetik Baionako Pausa harrera-gunera joan dira.
2022/05/31 - 16:50
Irungo Toki Alaik UNESCO Etxea saria jaso du, Bidasoan hiltzen diren migratzaileei buruzko film labur batekin
Bidasoa ibaitik hurbil bizi eta ikasten dute Toki Alaiko ikasleek eta gertutik bizi dituzte han gertatzen diren tragediak. Diru-sariaren erdia Irungo Harrera Sareari oparitu diote gaur Toki Alai ikastetxeko ikasleek.
2022/05/31 - 11:11
11 pertsona artatu dituzte Irunen, sute batean kea arnasteagatik
Hamaika pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik, eta horietako lau ospitalera eraman behar izan dituzte. Horretaz gain, 50 bat bizilagun etxetik atera dituzte Irungo etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz.
2022/05/31 - 09:20
Sutea izan da Irungo etxebizitza batean eta 11 pertsona artatu dituzte kea arnasteagatik
Horietako bost ospitalera eraman dituzte eta bik bertan jarraitzen dute. Sua goizaldean piztu da Casto Cantero kaleko etxebizitza batean. 50 pertsona beren etxeetatik aterarazi dituzte, baina garrak itzalita, gehienak itzuli ahal izan dira.
2022/05/23 - 12:15
Bilboko ustezko hiltzailearen ikerketa atzerrira ere zabaldu dutela jakinarazi du Josu Erkorekak
Lasaitasunerako mezua luzatu dio Josu Erkorekak LGTBI kolektiboari. Segurtasun sailburuak adierazi duenez, ikerketa konplexua eta luzea izango da, baina konfidantza izateko eskatu dio gizarteari, horrelako kasuen ia % 100 argitzen dituelako Ertzaintzak.
2022/05/21 - 17:31
Zuraideko eta Kanboko 21 urteko bi mutil hil dira Biriatun izan den trafiko-istripuan
07:00etan izan da ezbeharra, A-63 autobidean, Biriatuko ordainlekutik gertu, Gipuzkoako noranzkoan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute.
2022/05/19 - 10:58
Sute batek Irungo plastiko enpresa baten bulegoak erre ditu
Sua asteazkenean 23:50ean piztu da, Gipuzkoako udalerriko Kateak auzoko pabiloi industrial batean. Ez da zauriturik egon.