Irteera operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irungo ordainlekutik 177.000 ibilgailu igaroko dira asteburuan

Bidegik Irungo eta Zarautzeko ordainleku nagusietako bide guztiak zabalik izango ditu uztaileko azken asteburuan AP-8 eta AP-1 autobideetan izango den trafiko igoera dela eta.
AP-8 autobidea, Irunen. Irudia: @trafikoaEJGV
AP-8 autobidea, Irunen. Irudia: @trafikoaEJGV

Aurreikuspenen arabera, ostiraletik igandera, uztailaren 29tik 31ra, Irungo ordainlekutik 177.000 ibilgailu igaroko dira, gehienak Donostiarako noranzkoan.

Bidegik, AP-8 eta AP-1 autobideak kudeatzeaz arduratzen den Gipuzkoako foru agentziak, Irungo eta Zarautzeko ordainleku nagusietako bide guztiak zabalik izango ditu uztaileko azken asteburuan bi autobideetan izango den trafiko igoera dela eta.

Halaber, Bidegiren arabera, 119.000 ibilgailu igaroko dira Behobiatik Donostiarako noranzkoan, eta 58.000, Hendaiarako noranzkoan.

Larunbata, trafiko handieneko eguna

Trafiko handieneko eguna larunbata izango da, egun horretan 65.000 ibilgailuko mugimendua espero baita bi noranzkoetan. Zarauzko bidesariak ere mugimendu handia izango du, 187.000 joan-etorrira hel daitekeena.

Kopuru horiek ikusita, Bidegik dispositiboa indartuko du eta Irungo ordainlekuko 14 bideak eta Zarautzeko 17 bideak irekita izango ditu.

Bide guztietan langileak egongo dira, edozein gertaera berehala konpontzeko eta, ahal den neurrian, sor daitezkeen itxaronaldiak eragozteko.

Bide guztiak gaituta daude ordainketa Abiatu, Via T gailu, kreditu eta zordunketa txartel, telefono eta erloju adimendunen edo eskudirutan egiteko.

Bidegik gogorarazi du joan-etorrian eragina izan dezakeela Biriatun egin daitezkeen segurtasun kontrolen ondorioz, eta gomendatu du eskura izatea nortasun txartela edo pasaportea, hala eskatuz gero.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X