Iruña Oka
2018/09/28 - 14:12
A1 autobidea itxi dute Iruña Okan, Gasteizera bidean, kamioi istripu batengatik
Ezbeharra izan duten bi kamioiak erretiratu bitartean, bypass bat zabaldu dute. Istripuaren ondorioz, bi gidariak zauritu dira.
2018/09/28 - 12:32
Bi kamioiren arteko istripua izan da Iruña Okan
Ezbeharraren ondorioz, errepidea itxi behar izan dute Gasteizko noranzkoan eta auto-ilarak sortu dira. Bi pertsona zauritu dira.
2018/08/10 - 15:50
Alfredo Reminez Iruña Okako kartzelara eraman dute
Amurrioko txiolaria Darocako espetxean zegoen otsailaz geroztik.
2018/07/23 - 20:12
Presoak gerturatzea aldarrikatzeko txirrindulari martxa Zaballan bukatu da
“Zaballako espetxea presoak lekualdatzeko orduan erreferentzia kartzela izatea nahi dugu”, azaldu du Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak.
2018/06/14 - 17:03
Iruña-Veleiako grafitoak berriro aztertzeko sinadurak biltzen ari dira
Iruña-Veleia Argitu plataformak dagoeneko 140 atxikimendu dituen manifestu bat argitaratu du. Kultura eta gizarte arloko ordezkarienak dira, gehienak euskal herritarrenak.
2018/05/09 - 18:24
7 urte eta erdiko zigorra eskatu dute Iruña-Veleia aztarnategiko buru ohiarentzat
Aztarnategiko piezak faltsutzeagatik, ondarearen kontrako kalteak eta iruzurra leporatzen diete Eliseo Gil, Oscar Escribano eta Ruben Cerdan auzipetuei.
2018/04/12 - 17:01
Ulibarriko urtegiaren isurketari begira Zadorra inguruak
Villodas herrian suhiltzaileak aritu dira herritarrak garraiatzen. Uhatetik behera, gainezka daude Zadorraren bazterrak
2018/01/19 - 00:52
Auzia artxibatzeko 'nahikoa arrazoi' daudela ziurtatu du SOS Iruña-Veleia plataformak
Horrela, Eliseo Gil Arabako arkeologia-aztarnategiko zuzendari ohiaren aurka zabaldutako auzia artxibatzea eskatu du plataformak.
2018/01/11 - 19:44
Eliseo Gil Iruña-Veleia aztarnategiko zuzendari ohia epaitu egingo dute
Etekin ekonomikoak eta prestigio profesionala lortzeko asmoz, grafito historikoak faltsutu izana leporatzen dio Arabako Auzitegiak.
2017/12/23 - 13:50
Presoen etxeratzea eskatzeko, martxa jendetsua egin dute Zaballako espetxera
Datorren asteburuan ere hainbat martxa deitu ditu Kalera Kalerak; abenduaren 30ean manifestazioa egingo dute Iruñean, eta abenduaren 31n Basauriko eta Martuteneko espetxeetara martxak egingo dituzte.
2016/12/24 - 17:45
Sakabanaketa politika salatu dute Zaballako espetxearen atarian
Sortuk deituta, ehun bat lagunek hartu dute parte Zaballako kartzelara egindako martxan. Presoen sakabanaketa politika salatu dute eta presoei elkartasuna adierazi diete espetxearen atarian.
2016/12/08 - 20:35
Motozale bat hil da istripu baten ondorioz Iruña Okan, Araban
Dirudienez, auto baten aurka jo du, A-1 errepidean zihoala.
2016/10/31 - 14:02
Zonbi lasterketa herrikoia, Langraiz Okan
Gaur goizean ospatu da Langraiz Okako lehen zonbi lasterketa. Bildutako dirua Araban Alzheimerra duten pertsonei laguntzeko izango da.
2016/09/14 - 19:01
Bi lagun hil dira Iruña Okan izandako auto-istripuan
Ibilgailua errepidetik atera da eta segurtasun-hesia jo du; biktimak Tolosako eta Hendaiako bi gizonezko dira.
2016/05/31 - 00:56
Suhiltzaileak 25 minututan iritsiko dira Arabako ia toki guztietara
Diputazioak dio proiektu berriak suhiltzaileak Arabako lurraldearen % 98ra 20-25 minutuko epean iristea ahalbidetuko duela.
2015/11/17 - 12:42
Euriteak hasi aurreko hobekuntza lanak, Iruzubietako zubian
Zadorra ibaiaren gainean dagoen Iruzubietako zubiaren ingurua garbitzen dihardute azken egunetan. Helburua, euriteak hasi aurretik kapazitate hidraulikoa hobetzea da.
2015/02/25 - 13:25
Gizonezko bat erreskatatu dute Zadorra ibaian, Iruña Okan
Antza denez, gizonezkoa bere ibilgailu barruan zegoen, Zadorra alboan dagoen baratze gune batean, eta urak lur orotakoa harrapatu duenean, sabaira igo da.
2014/06/17 - 00:48
Iñigo Urkulluk Zaballako kartzela bisitatu du
Espetxeko hezitzaileek lehendakaria gonbidatu dute. Lehendakari batek kartzela batera egiten duen aurreneko bisita izan da. Angel Yustek eta Carlos Urquijok lagundu diote Jaurlaritzako buruari.
2014/06/09 - 15:18
Iruña-Veleian indusketa gehiago egingo dituzte uda honetan
Arabako aztarnategian egingo duten bosgarren indusketaldia izango da. Ekainetik urrira bisita gidatuak egingo dituzte; izena telefonoz eman beharko da.
2013/12/01 - 19:21
Aske utzi dituzte Zaballan pankarta jartzen saiatu ziren bi atxilotuak
Gertaera larunbatean izan zen, 11:30ak aldera, Zaballako kartzelako aparkalekuan.