Suhiltzaileak 25 minututan iritsiko dira Arabako ia toki guztietara
Arabako lurraldearen % 98ak suhiltzaileen zerbitzua 20 edo 25 minututan izatea bermatuko du egitasmo berriak, Pilar Garcia de Salazar ahaldun nagusiordeak eta Garapen Ekonomikorako eta Lurralde Orekarako diputatuak.
Garcia de Salazarrek agerraldia egin du Batzar Nagusietan, Arabako Suhiltzaileen Erakunde Autonomoa sortzeko proiektuari buruzko xehetasunak emateko. Suhiltzaileen Planaren baitako egitasmorik “garrantzitsuena” dela azpimarratu du.
Proiektu horrek suhiltzaileak 20 edo 25 minututan Arabako edozein tokira heltzea ahalbidetuko duela esan du. “Iruña Okatik epe hori betetzen da”, adierazi du.
Hala ere, aitortu du “Arabako azken punturaino” 20-25 minututan iristea bermatu ezingo dutela.
Horrez gain, kilometro karratu bakoitzeko suhiltzaileen ratioa Araban egokia izango dela adierazi du.
Bestalde, Iruña Okan suhiltzaileen parke nagusia eraikitzeko lizitazioa hilabete barru egingo dela iragarri du. 2016an 8,4 milioi euro erabiliko dituzte; 2017an, 10,8 milioi euro baino gehiago; 2018an, 11 milioi euro inguru; eta 2019an, beste horrenbeste.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitzaren aldeko protesta jendetsua egin dute Madrilen, eta greba orokorra prestatzen ari dira
Igandera arte luzatu dituzte euriteengatik EAEn gaurko ezarrita zeuden abisu horiak
12 lagun zauritu dira Errioxako taberna baten zati bat erorita, eta zortzi osasun zentroetara eraman dituzte
102 urteko emakume bat hil da eta 90 pertsona erreskatatu dituzte Albaceten, Madrigueras herrian izandako uholdeetan
Milaka pertsona kalera atera dira Madrilen, etxebizitza eskubidea aldarrikatzeko