Iruñeko Alde Zaharra
2022/07/06 - 15:14
Lehertu da jaia Iruñean
Udaletxeko ordularian 12:00ak zirenean Juan Carlos Unzue futbolari eta entrenatzaile ohiak su eman dio suziriaren metxari. Osasun arloko profesionalei eta ELArekin gaixo daudenei eskaini die txupinazoa. Zapi gorriak lepoan, hasi dira horrenbeste itxarondako sanferminak.
2022/07/05 - 14:18
Festa lehertzeko ordu gutxiren faltan, Iruñea prest dago aurtengo sanferminei ongietorria emateko
Jaiak ohi bezala 12:00etan egingo du eztanda Udaletxe plazan, eta hortik aurrera eta bederatzi egunetan zehar izango da zer egin eta zer ikusia Iruñeko kaleetan, Udalak egitarau zabala antolatu baitu.
2022/06/21 - 13:47
Gustu eta adin guztietarako 500 ekitaldi baino gehiago izango dira aurtengo sanferminetan
Berrikuntza gisa, egun berri bat antolatu dute, "Joten Eguna", Sarasate pasealekuan uztailaren 12an egingo dena, eta adinekoentzako eta familientzako proposamen gehiago egongo dira.
2022/06/06 - 13:03
San Ferminetako eskaileraren azken maila igo dute iruindarrek
Gaur, ekainak 6, erdiguneko estatua guztiak sanferminetako zapi gorria lepoan dutela esnatu dira, eta sanferminetarako gutxiago geratzen dela gogoratu dute. Arratsaldean, gainera, kaleak musikaz beteko dira eskaileraren azken maila ospatzeko.
2022/04/01 - 11:34
Elurra mara-mara goizaldean Iruñeko Alde Zaharrean
Elurra mara-mara bota du goizaldean Iruñeko Alde Zaharrean eta teilatuak zuritu dira.
2021/11/16 - 11:54
Iruñeko San Saturnino eguneko egitaraua
Eguraldia lagun izanez gero, Udalak ekitaldiak berreskuratuko ditu, pandemia dela eta, iaz ekitaldi guztiak bertan behera utzi ondoren.
2021/10/20 - 01:47
Noiz kenduko dituzte tabernariek pandemia garaian ezarritako terrazak?
Ostalariei laguntzeko asmoz eremu publikoan ezarri ziren terrazak urte amaieran kenduko dituzte Donostian, eta urtarrilaren 7an, Iruñean. Bilbon oraindik ez dute datarik zehaztu.
2021/09/09 - 22:33
Iruñeko Alde Zaharreko ostalariek 'pintxo-poterik' ez egitea erabaki dute ostegun honetan
Taberna gehienek ateak itxi dituzte, azkenaldian egon diren erasoak eta indarkeria-giroa salatzeko. Horrez gain, oro har bizi duten egoeraz kexatu dira.
2021/09/09 - 21:01
Iruñeko alde zaharreko hainbat ostalarik tabernak itxi dituzte ostegun arratsaldean
Protesta horren helburua auzoko "kaleetan dagoen segurtasun falta" salatzea da. Oihane Arangoak (Euskadi Irratia) ostegun honetan grabatu ditu irudiak.
2021/09/09 - 20:52
Iruñeko alde zaharreko ostalari gehienek tabernak itxi dituzte 18:00etan
Iruñeko alde zaharreko taberna bateko arduradunak ostiralean jipoia jaso zuen. Ostalaria 22:00ak aldera eraman zuten ospitalera, hainbat gaztek tabernan izandako istilu batengatik jipoitu ostean.
2021/09/09 - 16:12
Iruñeko tabernariek itxialdia deitu dute arratsalderako, istiluak salatzeko
Iruñeko ostalariak gainezka eginda daude eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera Alde Zaharreko ostalariek itxi egingo dituzte euren negozioak gaur.
2021/09/08 - 18:25
Iruñeko ostalariek tabernak itxiko dituzte ostegun arratsaldean, kaleetako "kontrolik eza" salatzeko
Protestaren helburua "juevintxo" deituriko egunean alde zaharreko "kaleetan arnasten den segurtasun falta" salatzea da.
2021/09/07 - 22:29
Iruñeko ostalariak ostegunean ixtea aztertzen ari dira azken asteetako indarkeria giroa saihesteko
Iruñeko Alde Zaharreko ostalariek ez dute nahi azken asteetako juevintxoetan izandako indarkeria giroa errepikatzea. Pasa den astean, sei gazte atxilotu zituzten istiluen ondorioz.
2021/09/03 - 11:04
Sei atxilotu eta lau udaltzain zaurituta, Iruñean jazotako istiluetan
Agenteek jendez gainezka zeuden Alde Zaharreko zenbait gune hustu dituzte gauean. Udaltzaingoak bizilagunen hainbat kexa jaso ditu.
2021/08/27 - 12:25
11 atxilotu eta 8 agente zauritu, goizaldean Iruñean izandako istiluetan
Alde Zaharrean jazo dira gertakariak, Polizia jende pilaketak desegitera joan denean. Agenteetako batek harrikada bat jaso du, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
2021/08/27 - 12:07
11 atxilotu eta 8 polizia zaurituta, bart Iruñean izandako istiluetan
Agenteek jendez gainezka zeuden Alde Zaharreko zenbait gune hustu dituzte gauean zehar. Udaltzainek bizilagunen hainbat kexa jaso dituzte zaratagatik (irudiak: @BSardina eta@PamplonaIrunaPM).
2021/08/20 - 16:19
Etxeratze agindurik gabe, jende pilaketak izan dira bart Iruñean
Asteburuetako etxeratze agindua indarrean egonda, ostegunetako gauak omen dira orain zalapartatsuenak Iruñean. Bart, jendetza bildu da Alde Zaharreko kaleetan.
2021/08/19 - 21:25
Alde Zaharreko Jai Batzordeak bertan behera utzi ditu San Fermin Txikito jaiak
Irailaren 23tik 27ra bitartean, kultur ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute Alde Zaharreko bizilagunek. Alabaina, ez dituzte ospakizunik antolatuko, eta segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko dituzte.
2021/08/06 - 14:28
34 pertsonari aterpe eman behar izan diete Iruñeko Eslava ostatuak su hartu ondoren
Pertsona heldu eta adingabeak, ostatuko bezero zein etxebizitzako bizilagunak, hotel eta aterpetxeetara eraman dituzte, eraikinaren egitura aztertu arte.
2021/07/07 - 14:40
Poliziak 600 laguneko botila-festa bat desegin du Iruñean
Ez da desegindako kale-zurrut bakarra izan, besteak eragin txikiagokoak izan diren arren. Halaber, sei borroketan eta ehun bat lagun bildutako festa batean ere esku hartu behar izan dute agenteek.