Noiz kenduko dituzte tabernariek pandemia garaian ezarritako terrazak?
Ostalaritzaren sektorean pandemiaren eraginez ezarri ziren ezohiko neurriak bertan behera utziko dituzten pixkanaka. Hala, terrazen kasuan, Donostian urte amaierarekin batera, ohiko kopuru eta kokapenetan izango dira; Iruñean, urtarrilaren 7an bueltatuko dira lehengora; eta Bilbon oraindik ez dute datarik jarri pandemiaren aurreko garaira itzultzeko.
Gasteizen oso bestelakoa da egoera, Udalak ez zuelako salbuespeneko neurririk hartu, ordenantzak lehen ere baimendutakoa baino ez baitu indarrean jarri.
Osasun larrialdia amaitu den heinean, ezohiko neurriekin amaitzeko garaia iritsi dela esan du Eneko Goia Donostiako alkateak. Arrazoizko epea jarri du horretarako: urte amaieran itzuliko dira terrazak ohiko kopuru eta kokapenetara.
Iruñean, urtarrilaren 7an itzuliko da egoera lehengora. Hori bai, Enrique Maya alkateak esana du aztertu egingo dutela leku zehatz batzuetan, zezen plaza inguruan kasu, terrazak behin betiko mantentzeko aukera, bizilagunei ez zaielako hainbeste enbarazu egiten.
Bilbon, berriz, oraindik ez dute datarik zehaztu. Orain arteko neurriak ostalaritza sektorearekin eta Udaleko alderdiekin adostuta eta epemuga gabe hartu zirela gogoratu du Xabier Otxandiano Ekonomiaren Garapenerako zinegotziak, eta deseskalatzea hala egin nahi dutela azpimarratu du.
Gasteizen, Udalak ez zuen ezohiko neurririk ezarri. Ostalariei eman zaizkien terraza-lizentziak ordenantzan jasota zeuden lehendik ere. Hortaz, ostalarien beraien esku dago egungo terraza kopurua eta kokapena mantentzea edo ez.
Zure interesekoa izan daiteke
Bilboko gotzainak elkarrizketarako deia egin du "berriz ere indarkeria agertu ostean, aurrez izandakotik ezberdina izan arren"
Jendetza euskal hilerrietan, Santu Guztien egunean
Espainiako Gobernuak asteartean onartuko ditu Urdako istripuaren biktimentzako laguntzak
LZB sistemak partzialki huts egiten duenean zirkulazioa orduko 40 km-ra mugatzea proposatu du Renfek
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko