Iruñeko Udala
2023/07/05 - 14:46
Cristina Ibarrola: ''Iruñeak ez du inolako eraso sexistarik onartuko''
Aurtengo sanferminetan ere eraso sexistei buruzko informazio-gunea egongo da Gaztelu Plazan. Bertan, eraso sexistei buruzko informazioa, aholkularitza, orientazioa eta babesa eskainiko dira.
2023/07/04 - 16:54
Sanferminak, ate joka
Azken orduko lanak han eta hemen Iruñean, osteguneko txupinazorako dena prest egon dadin. Iruñeko Udalak 400 profesional eta 120 komunikabide akreditatu ditu datozen egunetarako.
2023/07/04 - 11:58
Sanferminetako entzierroaren ibilbidean ez labaintzeko produktua zabaldu dute bart
Iruñeko Udalak, entzierroko artzainek hala eskatuta, Gaseko ukuiluen irteeran ere aplikatu dute produktua. Entzierroen bezperako gauean zezenak korta horietara eramaten dituzte eta tarteka irristatu egiten ziren.
2023/07/01 - 21:14
Dozenaka pertsonak "animalien sufrimendurik gabeko" San Fermin jaiak aldarrikatu dituzte Iruñean
Nafarroako Libertad Animal elkarteak deitutako protestan, Iruñeko lagunarteak zezen-plazatik ateratzen diren egunean, tauromakiak hirian ez duela tokirik izango azpimarratu dute.
2023/06/23 - 21:05
Kalea sanferminetako protagonista, musikaz beteriko egitarauarekin
Ia 300 ekitaldi izango dira musikaren inguruan. Bestalde, 542 ekitaldi ofizialeko egitarauan tradizioek tarte txikia uzten diete berrikuntzei.
2023/06/22 - 17:00
San Fermin egunerako ostalariek Iruñean deituta zuten greba bertan behera, aurreakordioa lortu ostean
Aurreakordioak, gainera, ordaindu gabeko aparteko orduekin amaitzeko fitxaketa digitaleko sistema bat aurreikusten du, beste hobekuntza batzuen artean.
2023/06/17 - 19:37
Cristina Ibarrola (UPN), Iruñeko alkate, UPN eta PPren botoekin
PSNren bost boto zuriak erabakigarriak izan dira.
2023/06/17 - 16:52
Cristina Ibarrolak (UPN) eskuratu du Iruñeko alkatetza, gehiengo sinplearekin
Iruñean, alderdien arteko desadostasunak medio, UPNko Cristina Ibarrolak hartu du azkenean aginte-makila. PSNk hasieratik esan zuen ez zuela ez UPNren ez EH Bilduren aldeko botorik emango, eta erabaki horrek ahalbidetu du Ibarrolak alkatetza eskuratzea.
2023/06/13 - 19:31
EH Bilduk "lehen hartu-emana" izan dela adierazi du, baina PSNk dio ez dagoela "ezer gehiago hitz egiteko"
Datozen egunetan negoziazioekin jarraitzeko prest agertu da koalizio abertzalea, gehiengoak dagokien moduan ordezkatuta egon daitezen. Alabaina, sozialistak ziurtatu duenez, ez dute haiekin "ezer gehiago hitz egiteko beharrik".
2023/06/12 - 20:15
Asiron: "EH Bilduri betorik jarri gabe, eskuinaren aukerak 0 dira"
Iruñeko Udala osatzeko sei egun falta direnean, EH Bilduk akordio programatiko bat proposatu die gainerako indar progresistei, baita gobernu ekintza zuzenduko duten oinarrizko printzipio batzuk ere.
2023/06/05 - 16:33
Joseba Asironek ez du hirugarren biderik ikusten Iruñeko udal gobernua osatzeko
Joseba Asiron EH Bilduko Iruñeko alkategaiak Egun On Euskadi saioan azpimarratu du alderdi aurrerakoiak elkarrekin aritu direla lanean legealdian, eta ez duela ulertzen orain jarritako bazterketa.
2023/06/02 - 19:29
PSNk Koldo Martinez Iruñeko alkate bezala babesteko aukera aztertuko du, "eskuineko gobernu bat saihesteko"
Elma Saiz hautagai sozialistak gainerako indar "aurrerakoiekin" hasi du bilera-sorta, EH Bildurekin izan ezik.
2023/06/01 - 11:24
Koldo Martinez (Geroa Bai): "Oraintxe bertan UPNk Iruñeko Alkatetza eskuratzeko aukerak % 99 dira"
Geroa Bairen Iruñeko zerrendaburuaren ustez, ezinbestekoa da udaleko lau indar aurrerakoiek hitz egitea sortutako "blokeoa" gainditzeko. Argitu duenez, PSNk ez dio bere proposamenari erantzun, eta EH Bilduk Asiron du hautagai. "Lau indarron erantzukizuna izango da", ohartarazi du.
2023/05/31 - 14:42
Geroa Baik Asiron babestuko du Iruñean, baina gehiengorik ez badu, bere kontsentsuko hautagaitza aurkeztuko du
Koldo Martinezek argitu du ez dutela Elma Saiz hautagai sozialista babestuko, baina "blokeoa" gainditzearen beharraz eta hiriburuan gobernu aurrerakoia izateko aukera ez galtzeaz mintzatu da. "Salbuespeneko blokeoei salbuespeneko irtenbideak bilatu behar dizkiegu", arrazoitu du.
2023/05/30 - 20:56
Asironek "indar aurrerakoi bozkatuena alkatetzara eramaten ez duten bideak" baztertu ditu
"Hautetsontziek EH Bilduri eman dioten tokia ukatzen duten proposamenek eskuineko gobernuak baino ez dakartzate berekin", esan du Iruñeko alkategaiak.
2023/05/29 - 02:00
UPNk irabazi ditu hauteskundeak Iruñean, EH Bilduk baino zinegotzi bat gehiago lortuta
9 zinegotzi eskuratu ditu Cristina Ibarrola buru duen zerrendak. EH Bildu gelditu da bigarren, 8 zinegotzirekin. 5 ditu PSNk, 2 PPk, 2 Geroa Baik eta 1 Zurekin Nafarroa koalizioak.
2023/05/28 - 16:31
Ehunka boto gutxi batzuk izango dute azken hitza, Iruñeko Udala ezkerrera edo eskuinera begira jartzeko
PSNren emaitza erabagarria izan daiteke. Orain lau urte, ez zuen Joseba Asiron babestu eta UPNri oparitu zion Alkatetza.
2023/05/19 - 19:10
EAJk irabaziko luke EAEko hiru hiriburuetan, baina EH Bildurekiko lehia estutu egingo litzateke Gasteizen
Alderdi jeltzalea alde handiaz gailenduko litzateke Bilbon eta Donostian. Gasteizen, ordea, bi alderdien arteko aldea puntu bakarrekoa izango litzateke. Iruñean, baliteke UPNk eta EH Bilduk zinegotzi kopuru bera lortzea, eta PSNk izango luke Alkatetzaren giltza.
2023/05/11 - 09:42
Iruñean bikotekidea hiltzea egotzita atxilotutako emakumea gaur-biharretan eramango dute epailearen aurrera
Emakumezkoak ustez labanaz eraso zion gizonezkoari Arrotxapea auzoko etxebizitza batean, eta, zauri larrien ondorioz, etxeko atarian hil zen gizona.
2023/05/10 - 18:40
Gizonezko bat hil du ustez haren bikotekideak Iruñean
14:30 inguruan izan da erasoa, Arrotxapea auzoan. Emakumea atxilotu egin du Udaltzaingoak, ustezko erasotzailea delakoan. Bihar edo etzi utziko dute epailearen esku.