Bilera Nafarroan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduk "lehen hartu-emana" izan dela adierazi du, baina PSNk dio ez dagoela "ezer gehiago hitz egiteko"

Datozen egunetan negoziazioekin jarraitzeko prest agertu da koalizio abertzalea, gehiengoak dagokien moduan ordezkatuta egon daitezen. Alabaina, sozialistak ziurtatu duenez, ez dute haiekin "ezer gehiago hitz egiteko beharrik".
EH Bildu eta PSNren arteko bilera. Argazkia: EFE
EH Bildu eta PSNren arteko bilera. Argazkia: EFE

Nafarroan, gobernu akordio aurrerakoiak osatzeko lehen bilera izan dute EH Bilduk eta PSNk astearte honetan. Koalizio abertzalearen arabera, gaurko hitzordua bi alderdien arteko "lehen hartu-eman bat" izan da, baina alderdi sozialistak ziurtatu duenez, ez dute haiekin "ezer gehiago hitz egiteko beharrik".

PSN alderditik, ondorengo ordezkariek hartu dute parte gaurko bileran, negoziazio-mahaia abian jarri duten egunean: Maria Chivite, Ramon Alzorriz eta Jorge Aguirre. EH Bilduren partetik, berriz, Laura Aznal, Adolfo Araiz eta Miren Zabaleta izan dira bertaratutako alderdikideak. Lehen topaketa honek ordubete eskaseko iraupena izan du.

Testuinguru horretan, Nafarroan, sozialisten bazkideak Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa alderdiak direla azpimarratu du Alzorrizek, elkarrizketa horren ondoren, kazetarien aurrean egindako agerraldian. Ildo horretatik, haiekin gobernu aurrerakoia negoziatzeko asmoa dutela jakinarazi du, eta hala jakinarazi omen die EH Bilduko ordezkariei, goizean izan duten bileran. Izan ere, ezker abertzalearekin soilik haien abstentzioa izango dute hizpide.

EH Bildu "erabakigarria" da

Laura Aznal Nafarroako Gobernuko presidentetzarako EH Bilduren hautagaiak adierazi duenez, koalizio abertzalea "gehiengo zabalak lortzeko" alderdi erabakigarria izaten jarraitzen du oraindik, "are gehiago joan de maiatzaren 28an izandako hauteskundeen emaitzak aztertu ondoren".

Aznalen arabera, goizean izandako bilera bi alderdien arteko "lehen hartu-eman bat" izan da. "Hitz egiten jarraituko dugu; ados gaude gehiengo aurrerakoiak nahi ditugula esaten dugunean", esan du. "Argi daukagu ezinbestekoa izango dela bilera gehiago egitea, epeak ikusita. Azken lau egun hauetan gai ugari izan ditugu hizpide, eta horien inguruan hitz egiten jarraitu beharko dugu", gaineratu du.

Testuinguru horretan, koalizio abertzalearen iritziz, "eskuineko alderdiek baldintzatu behar ez duten aro politikoa abiatu behar da. Gure konpromisoa argi dago".

"Hitz egiteko eta negoziatzeko prest gaude. Maria Chiviteri Nafarroako Gobernuaren ardura izatea dagokion moduan, Joseba Asironi Iruñeko Udalarena dagokio. Anbizioz lan egin beharko dugu", esan du EH Bilduko kideak, Iruñeko alkatetzari buruz.

Nafarroako Parlamentuari dagokionez, gehiengo aurrerakoia islatu behar duela uste du koalizio abertzaleak. Hala, bertan halabeharrez ordezkatuta egon behar direla uste dute EH Bilduko kideak. "Datozen egunetan hitz egiten jarraitzeko asmoa dugu. Horrekin bat gatoz PSNrekin. Aulki kopuruak ez gaitu kezkatzen; soilik gehiengoak dagokien moduan ordezkatuta egotea", gaineratu du.

PSN EH Bildurengandik urrundu da

Alzorriz, Aznalen ondoren agertu da kazetarien aurrean, eta oso bertsio ezberdina eman du. "Ez dugu haiekin gobernurik negoziatuko, eta ez dira koalizio-akordioan sartuko. Horrela aurkeztu ginen hauteskundeetara eta horregatik bozkatu gintuzten herritarrek", esan du. Dena dela, legegintzaldiaren balorazio positiboa egin du.

"Esan dugu esan behar genuena. Oso argiak gara, Maria Chivite buru duen gobernu bat nahi dugu, gure egungo bazkideekin eta EH Bilduren presentziarik gabe", gaineratu du.

Iruñeko Udalari dagokionez, EH Bilduk ez du bere babesa baldintzatu hiriburuan gertatzen denaren arabera, baina gai hori mahai gainean jarri dute. "Galdetu digute eta argi hitz egin dugu. Ez diegu ez Asironi ez Ibarrolari emango botoa. Bide berri bati hasiera emateko lan egingo dugu, Elma Saiz hautagaia ez izatea eta Koldo Martinez izatea onartuta ere. Aukera hori gure gain hartzen dugu eta azken egunera arte lan egingo dugu".

Ostiralean osatuko den Parlamentuko Mahairako, Alzorizek ukatu egin du abertzaleekin hitz egingo dutenik: "Gure bazkideekin akordio batera iritsi gara eta haiekin bozkatuko dugu".

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X