Iruñeko Udala
2022/11/29 - 12:49
San Saturnino Eguneko prozesioa bertan behera geratu da Iruñean
Euriaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan dituzte San Saturninoren prozesioa eta Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren irteera. Hala ere, Iruñeko patroiaren omenezko meza ospatu dute goizean.
2022/11/28 - 20:49
San Saturnino 2022: Iruñeko Udalaren programa
Iruñeko Udalak antolatuta, erraldoi eta buruhandien konpartsak izango dira hiriburuan 2022ko San Saturnino eguna ospatzeko.
2022/11/23 - 13:59
Enrique Mayak zehaztu du oraindik ez duela erabaki berriro Iruñeko alkategai izango den ala ez
Hedabideen aurrean egin duen agerraldian, UPNko politikariak adierazi du aurkeztu ala ez hausnartzen ari dela eta Gabonen aurretik erabakiko duela.
2022/11/23 - 13:53
Enrique Mayak dio oraindik bere etorkizun politikoari buruz hausnartzen ari dela
Enrique Maya Iruñeko alkate eta UPNko presidenteordeak esan du bere etorkizun politikoari buruzko "hausnarketa" garaian dagoela, eta Gabonak arteko epea jarri duela azken erabakia hartzeko.
2022/11/23 - 08:47
Enrique Maya ez da berriro Iruñeko alkategai izango
Mayak 12 urte daramatza Iruñeko Udalean, horietatik zortzi alkate gisa. "Ziklo politikoa amaitu" zaiola eta, ez errepikatzea ebatzi du UPNko politikariak.
2022/11/22 - 19:06
Elma Saiz izango da PSNren Iruñeko alkategaia
Egungo Ekonomia eta Ogasun kontseilariak azaldu duenez, PSNren barne-hauteskundeetara aurkeztuko da Iruñeko hurrengo alkatea izateko, "ilusio eta grina handienarekin".
2022/11/06 - 15:12
Zezenketetara diru publikorik ez bideratzeko eskatu dute Iruñean
Salatu dutenez, Nafarroako udalek ia bi milioi euro gastatu dituzte entzierroak edo animalien zapalkuntzan oinarritutako bestelako ospakizunak egiteko.
2022/11/01 - 13:54
Milaka bisitari hilerrietan Santu Guztien Egunean, pandemia amaitu zenetik lehen aldiz murrizketarik gabe
Bereziki hiriburuetan, plan bereziak prestatu dituzte hilerrietan, jende pilaketak ekiditeko.
2022/10/26 - 21:44
Hauek dira 2023ko maiatzeko udal eta foru hauteskundetarako baieztatuta dauden hautagaitzak
Hurrengo hauteskundeak maiatzean izango dira; orduan, herritarrek Udaletako eta Aldundietako euren ordezkariak aukeratuko dituzte. Kontsultatu alderdi bakoitzaren hautagaitzak Hego Euskal Herriko hiriburuetarako eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietarako.
2022/10/20 - 16:36
Segurtasun kamerak ezinbesteko lan-erreminta bilakatu dira Iruñeko Udaltzaingoarentzat
Azken urteetan segurtasun kamerak ezinbesteko erreminta bilakatu dira mota guztietako delitugileak identifikatu eta atxilotu ahal izateko. Iruñean, esaterako, bertako kaleak zaintzen dituzten kamerak gehitu egingo dituzte aurki, eta 300 izango dira.
2022/09/07 - 14:08
Mayak batasuna eskatu du Curia kaleko istiluak berriro gerta ez daitezen
Iruñeko alkateak nabarmendu duenez, istiluengatik hamar pertsona zigortzeko proposamena egin ondoren, “Poliziak esku hartu du”. "Hau gelditu egin behar da, hiriaren irudi hutsagatik", esan du.
2022/09/06 - 14:12
Iruñeko Udalak 12.000 euroko isuna jarri die 10 laguni Curia kalean izandako istiluak tarteko
Ohar bidez Udalak jakinarazi duenez, herritarren segurtasuna arriskuan jartzea leporatzen zaie, San Ferminetako prozesioan parte hartu zutenei jazarpena eginez, edaria botaz eta tentsio- eta indarkeria-uneak sortuz.
2022/08/30 - 16:47
Berritasunak Villavesaren zerbitzuan: tarifen jaitsiera eta eskariaren araberako geldialdiak emakumeentzat
Irailaren 1etik aurrera, aldi baterako % 30eko beherapena aplikatuko zaie Iruñeko Eskualdeko Hiri Garraioaren tarifei.
2022/08/25 - 14:03
Flamenkoa Iruñeko balkoietara itzuli da
Ehunka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean Juan Villar eta Nono Reyes ikuskizunaz gozatzeko. Javier Ruz eta Carlos Urroz, berriz, La Perla hotelean aritu dira.
2022/08/17 - 16:32
Enrique Maya Iruñeko alkateak ez ditu argi apaingarriak kendu nahi, tartean, udaletxekoak
Argi apaingarriak kentzea ez dela derrigorrezkoa dio Iruñeko alkateak. Hala interpretatu du energia aurrezteko Lege Dekretu berria. Eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak egin bezala, Maya ere oso kritiko azaldu da lege berriarekin.
2022/07/15 - 19:40
Enrique Mayak "zoragarritzat" jo ditu sanferminak
Sexu-erasoengatik eta Curia kaleko istiluengatik lausotuta egon arren, Iruñeko alkateak "arrakastazko" balantzea egin du, eta festan parte hartzen duten udal arlo guztiek dena normaltasunez igaro zedin egindako ahalegina eskertu du.
2022/07/15 - 02:10
Amaitu dira pandemia osteko lehen sanferminak
Iruindarrek inoiz baino gehiago gozatu dituzte sanferminak, azken bi urteotako festak koronabirusaren pandemiaren eraginez bertan behera geratu baitziren.
2022/07/14 - 12:49
Iruñea prest da sanferminei merezi moduan agur esateko
Udaletxe Plaza jaien epizentroa izango da ostegun honetan ere, San Ferminen azken egunean, Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren agurrarekin eguerdian eta 'Gaixoa Ni'rekin gauerdian.
2022/07/11 - 16:07
Emakume batek bortxatu egin dutela salatu du sanferminetan
Iruñeko alkateak aurreratu duenez, bortxaketa joan den larunbatean gertatu zen Mendillorri auzoan. Halaber, Iruñerriko talde feministak elkarretaratzea deitu du biharko Gazteluko Plazan 17:30ean gertatutakoa salatzeko.
2022/07/11 - 15:41
Zortzi dira atxilotutakoak San Fermin eguneko prozesioan izandako istiluetan ustez parte hartzeagatik
Epailearen aurretik pasatzeko zain daude. Atxilotuetako lau iruindarrak dira, eta beste bat tarragonarra. Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da auzian.