Iruñeko Udala
2022/08/25 - 14:03
Flamenkoa Iruñeko balkoietara itzuli da
Ehunka lagun bildu dira Iruñeko udaletxearen aurrean Juan Villar eta Nono Reyes ikuskizunaz gozatzeko. Javier Ruz eta Carlos Urroz, berriz, La Perla hotelean aritu dira.
2022/08/17 - 16:32
Enrique Maya Iruñeko alkateak ez ditu argi apaingarriak kendu nahi, tartean, udaletxekoak
Argi apaingarriak kentzea ez dela derrigorrezkoa dio Iruñeko alkateak. Hala interpretatu du energia aurrezteko Lege Dekretu berria. Eta Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak egin bezala, Maya ere oso kritiko azaldu da lege berriarekin.
2022/07/15 - 19:40
Enrique Mayak "zoragarritzat" jo ditu sanferminak
Sexu-erasoengatik eta Curia kaleko istiluengatik lausotuta egon arren, Iruñeko alkateak "arrakastazko" balantzea egin du, eta festan parte hartzen duten udal arlo guztiek dena normaltasunez igaro zedin egindako ahalegina eskertu du.
2022/07/15 - 02:10
Amaitu dira pandemia osteko lehen sanferminak
Iruindarrek inoiz baino gehiago gozatu dituzte sanferminak, azken bi urteotako festak koronabirusaren pandemiaren eraginez bertan behera geratu baitziren.
2022/07/14 - 12:49
Iruñea prest da sanferminei merezi moduan agur esateko
Udaletxe Plaza jaien epizentroa izango da ostegun honetan ere, San Ferminen azken egunean, Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren agurrarekin eguerdian eta 'Gaixoa Ni'rekin gauerdian.
2022/07/11 - 16:07
Emakume batek bortxatu egin dutela salatu du sanferminetan
Iruñeko alkateak aurreratu duenez, bortxaketa joan den larunbatean gertatu zen Mendillorri auzoan. Halaber, Iruñerriko talde feministak elkarretaratzea deitu du biharko Gazteluko Plazan 17:30ean gertatutakoa salatzeko.
2022/07/11 - 15:41
Zortzi dira atxilotutakoak San Fermin eguneko prozesioan izandako istiluetan ustez parte hartzeagatik
Epailearen aurretik pasatzeko zain daude. Atxilotuetako lau iruindarrak dira, eta beste bat tarragonarra. Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da auzian.
2022/07/11 - 15:15
Cebada Gagoren zezenek hiru lagun adarkatu dituzte entzierro arriskutsu batean
Hiru korrikalari zauritu dira adarkatuta. Euren ospeari men eginda, tentsio beteko une ugari eragin dituzte Cadizko zezenek.
2022/07/11 - 11:50
Peñek protesta egin dute Enrique Mayaren aurka
Hainbat peñatako kideek elkarretaratzea egin dute bart Iruñeko Udaletxeko plazan, Enrique Maya alkatearen aurka protesta egiteko.
2022/07/10 - 22:52
Peñak, Herri Sanferminak eta beste hainbat talde, Udalarekin haserre
Enrique Maya alkatearen kudeaketa "negargarriarekin" haserre daude Iruñeko hainbat mugimendu eta, hori azaleratzeko, mobilizazio jendetsuak egin dituzte gaur, igandean, sanferminen erdian. Iluntzeko 22:30ean, gainera, txistualdia egingo dute udaletxearen aurrean.
2022/07/10 - 22:06
San Fermin Eguneko prozesioan udaltzain bati sudurra hautsi zion ustezko erasotzailea atxilotu dute
Enrique Maya Iruñeko alkateak iragarri du ikerketa zabalik dagoela oraindik, eta ez du baztertzen datozen orduetan atxiloketa gehiago izatea.
2022/07/09 - 21:54
Iruñeko alkateak positibo eman du covid-19an, baina bere agenda ofizialeko ekitaldiekin jarraituko du
Larunbat honetan, Enrique Maya Iruñeko udaletxean izan da, musukoa jantzita, Javier Solano kazetari eta urte luzez entzierroei ahotsa izan denari harrera egiteko.
2022/07/08 - 14:03
Enrique Maya: ''Irudiak bilatuko ditugu eta egileak aurkituko ditugu''
Enrique Maya Iruñeko alkateak adierazi duenez, Curia kaleko istiluen arduradunak aurkituko dituzte eta epailearen esku utziko dituzte "berandu baino lehen".
2022/07/07 - 22:28
Hiru udaltzain zauritu dituzte San Fermin prozesioan izandako istiluetan
Curia kalean, zenbait pertsonak "UPN kanpora" oihukatu dute, eta, Udalbatza pasa denean, txistuka hasi dira. Gainera, Enrique Maya Iruñeko alkateari objekturen bat bota diote.
2022/07/06 - 16:07
Milaka lagunek ''Animo Pues!'' abestu dute Iruñean
Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka lagunek Txistulari eta Gaitero Bandarekin batera "Animo Pues!" ezaguna abestu eta dantzatu ahal izan dute.
2022/07/06 - 15:14
Lehertu da jaia Iruñean
Udaletxeko ordularian 12:00ak zirenean Juan Carlos Unzue futbolari eta entrenatzaile ohiak su eman dio suziriaren metxari. Osasun arloko profesionalei eta ELArekin gaixo daudenei eskaini die txupinazoa. Zapi gorriak lepoan, hasi dira horrenbeste itxarondako sanferminak.
2022/07/05 - 14:18
Festa lehertzeko ordu gutxiren faltan, Iruñea prest dago aurtengo sanferminei ongietorria emateko
Jaiak ohi bezala 12:00etan egingo du eztanda Udaletxe plazan, eta hortik aurrera eta bederatzi egunetan zehar izango da zer egin eta zer ikusia Iruñeko kaleetan, Udalak egitarau zabala antolatu baitu.
2022/07/05 - 11:39
Sanferminak ''buruarekin gozatzeko'' deia egin du Enrique Mayak
Iruñeko alkateak onartzen du zaila dela sanferminetan musukoarekin ibiltzea, baina prebentzio-neurriak hartzeko eskatu die inguruan pertsona zaurgarriak dituztenei.
2022/07/04 - 19:29
Babes Zibileko Batzordeak sanferminetan kontuz ibiltzeko eskatu du, koronabirus kasuen gorakadaren aurrean
Era berean, astelehen honetan oniritzia eman diote 2.700 agente baino gehiago izango dituen segurtasun-dispositiboari eta polizia koordinatzeko zentro bat sortzeari.
2022/07/04 - 16:44
Festa lehertzeko bi egunen faltan, Iruñean dena prestatzen ari dira
Azken orduetan sanferminetarako Babes Zibileko plana aurkeztu dute eta entzierroan irrist ez egiteko likidoa bota dute ibilbidean. Iruindar asko azken orduko erosketak egiten ari dira txupinazorako dena prest edukitzeko.