Iruñeko Udala
2022/07/04 - 12:41
Entzierroaren ibilbidea likido irristagaitzarekin busti dute bart
Zortzi teknikari espezializatuk 2005etik Iruñeko Udalak entzierroaren zati batzuetan arriskua gutxitzeko erabiltzen duen likido kimikoa banatu dute bart gauean.
2022/06/30 - 17:35
2022ko sanferminetako peñen pankartak
Ostegun honetan aurkeztu dituzte San Fermin jaietako peñen pankartak.
2022/06/27 - 20:02
2.700 agente inguru arduratuko dira segurtasunaz aurtengo sanferminetan
9 egun falta direnean, segurtasun plangintza aurkeztu du Udalak. Jai jendetsuak espero dituzte, eta horregatik, 2.700 agente inguru arduratuko dira segurtasunaz 2022ko San Fermin jaietan.
2022/06/27 - 13:42
2.700 agente inguru arduratuko dira segurtasunaz 2022ko San Fermin jaietan
Dagoeneko antolatuta daude ekitaldi nagusietarako neurriak, hala nola txupinazoa, entzierroak, prozesioa, su artifizialak, zezen plazako sarrerak eta irteerak edo erraldoi eta buruhandien desfileak.
2022/06/22 - 22:57
2022ko sanferminetako egitarau osoa
Uztailaren 6tik 14ra publiko guztientzako ikuskizun eta jarduerak izango dira.
2022/06/21 - 13:47
Gustu eta adin guztietarako 500 ekitaldi baino gehiago izango dira aurtengo sanferminetan
Berrikuntza gisa, egun berri bat antolatu dute, "Joten Eguna", Sarasate pasealekuan uztailaren 12an egingo dena, eta adinekoentzako eta familientzako proposamen gehiago egongo dira.
2022/06/08 - 15:07
Zabalik dago entzierrilloak ikusteko zozketan parte hartzeko epea
Ostiralera arte izango da zabalik (hilaren 10era arte). Herritarrentzako Arretaren telefonoari deituz edo Iruñeko Udalaren web-orriaren bidez egin ahalko da.
2022/06/07 - 21:59
Foruen Plazan Gazte Eremua izango da sanferminetan
Uztailaren 7tik 14ra gunean tailerrak, emanaldiak eta puzgarriak egongo dira 19:00etatik 22:45era.
2022/06/06 - 23:25
Takonera parkean sormena ardatz izango duen haurrentzako gunea egongo da sanferminetan
Eremua uztailaren 7tik 14ra egongo da zabalik 11:30etik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era. Uztailaren 6an arratsaldeko ordutegian zabalduko da.
2022/06/06 - 14:00
Iruñeko monumentu nagusiak zapi gorria jantzita esnatu dira
Gaur, ekainak 6, sanfeminetako eskaileraren azken maila igo dute Iruñean. Egun berezi hau ospatzeko, hiriguneko estatua guztiek zapi gorria daramate soinean.
2022/06/06 - 13:03
San Ferminetako eskaileraren azken maila igo dute iruindarrek
Gaur, ekainak 6, erdiguneko estatua guztiak sanferminetako zapi gorria lepoan dutela esnatu dira, eta sanferminetarako gutxiago geratzen dela gogoratu dute. Arratsaldean, gainera, kaleak musikaz beteko dira eskaileraren azken maila ospatzeko.
2022/06/03 - 16:42
Polemika Iruñean, Mayak Labriteko karpak kendu eta Gazteluko plazan 10 barra eta DJak jarriko dituelako
32 urteren ostean, karparik ez da izango aurtengo sanferminetan Labriteko aldapan. Horren ordez Gazteluko plazan barrak jartzea eskaini zaie. Ostalari gehienek ez dute batere gogoko asmo hori.
2022/06/01 - 14:10
Aritmetikak marraz litzakeen aukerak Nafarroan
Parlamentu nafarrean, zein hiriburuan, argazki bat baino gehiago izan litezke inbestidura saioetan, EITB Taldeak egindako markoinkestan jasotako datuek marraztu dutenez.
2022/06/01 - 14:07
Herri Sanferminak: ''Iruñeko Udalak Alde Zaharretik bota gaitu''
Herri Sanferminak kolektiboak iragarri duenez, sanferminetan ez da txosnarik egongo. Iruñeko Udalak Alde Zaharretik atera eta Runa parkera eramateko proposamena ez dute onartu.
2022/06/01 - 14:02
Ez da txosnarik egongo sanferminetan, Iruñeko Udalak "ikusezin" bihurtu nahi dituelako
Herri Sanferminak plataformak azaldu du Udalak ez dituela beren proposamenak kontuan izan. Egitaraua bertan behera utzi duten arren, jai herrikoien “balioak erdigunean jarri eta aldarrikatuko dituzten festak ospatzeko beste modu batzuk” bilatuko dituzte.
2022/06/01 - 12:24
Aznarez: "Zerbitzu publikoak bermatu eta eskuinaren aurrean berme demokratikoa izaten jarraitu behar dugu"
Ainhoa Aznarez Podemos Ahal Dugu Nafarroako parlamentariak "kezkagarri" jo du EITB FOCUSak iragarri duen Vox-en gorakada eta, horren aurrean, ezkerra kontsolidatu eta eskubideen hedapenari eusteko beharrean jarri du azpimarra.
2022/06/01 - 12:15
Ramon Alzorriz: "Nafarroako alderdi progresistok eskuinean dagoen banaketa aprobetxatu behar dugu"
Chivite Foru Gobernura eraman zuen legegintzaldiko akordioa berriz lortu nahi du PSNko bozeramaileak. "Badakigu non egon ginen eta nora ez dugun itzuli nahi", esan du Alzorrizek. Sozialistek boto asmoan gora egiten dutela azpimarratu du.
2022/06/01 - 11:59
Hualde: "Inkestek emaitza okerragoa ematen diote Geroa Bairi gero errealitateak erakusten duena baino”
Nafarroako Parlamentuko presidentea baikor agertu da EiTB Focus inkestaren azken datuen aurrean, nahiz eta inkestek aurreikusi duten Geroa Baik ordezkari bat galduko lukeela hauteskundeak gaur egingo balira.
2022/06/01 - 11:50
Bakartxo Ruiz: "EH Bilduk determinantea izaten jarraituko du gobernu aurrerakoiak osatzeko"
Koalizio subiranistaren bozeramailea zuhur mintzatu da "inkestak beti inkesta" direlako, baina EITB Mediaren galdeketak koalizioaren "goranzko joera" berresten duela aitortu du.
2022/05/31 - 17:18
NA+ izango litzateke indar bozkatuena Iruñean, baina bi zinegotzi galduko lituzke
EH Bilduk babes handiagoa lortuko luke (% 3,3 gehiago), eta horrek ordezkari bat emango lioke, 8ra iritsita. Vox Udalean sartuko litzateke lehen aldiz, eta bai PSNk baita Geroa Baik ere gaur egungo ordezkari kopurua mantenduko lukete.