Babes Zibileko Batzordeak sanferminetan kontuz ibiltzeko eskatu du, koronabirus kasuen gorakadaren aurrean
Iruñeko Udalaren Babes Zibileko Batzordeak herritarrei eskatu die aurtengo sanferminetan kontuz ibiltzeko, azken egunetako koronabirus kasuen gorakadaren harira.
Batzordeak gogorarazi du musukoa eramatea nahitaezkoa dela garraio publikoan. Bestalde, segurtasuneko eta osasuneko langileek azpimarratu dute adin tarte ahulenak babestu eta arrisku-egoerak saihestu behar direla.
Era berean, astelehen honetako bileran, Batzordeak oniritzia eman dio sanferminetan indarrean egongo den segurtasun-zerbitzuari. Polizia-agenteen kopurua handitu egin da, eta horiek guztiak koordinatzeko zentro bat sortu da.
Guztira, 415 udaltzainek parte hartuko dute dispositiboan, eta 2.700 agente inguru hartuko dute parte, polizia nazionala, guardia zibila, Foruzaingoa eta udaltzainak, barne.