Iruñeko Udala
2022/05/31 - 13:42
Iruñeko Udalak idazkari lanpostua betetzeko 2019an egindako deialdia bertan behera utzi du Justiziak
Orduko udal gobernuak hauteskundeak egin aurreko azken egun baliodunean onartu zuen deialdia, maiatzaren 24an.
2022/05/25 - 14:31
Erdi Aroko 25 hilobi aurkitu dituzte Iruñeko Basotxo kaleko lanetan
XVI. mendera arte bertan kokatuta zegoen San Frantziskoko komentu zaharrararekin lotura duen kanpai-galdategi bat ere topatu dute.
2022/05/23 - 14:33
Gida batek jaietan eraso matxistak prebenitzeko gakoak emango dizkie udalei, txosnei eta ostalaritzari
Emakundek, Eudelek eta aldundiek jarraibide sorta prestatu dute eraso sexistak identifikatu, prebenitu eta gertatzekotan, artatu eta erantzun publiko bat emateko. "Eraso sexisten normaltasun zaharra iraganean geratzea nahi dugu", azpimarratu dute.
2022/05/09 - 12:08
"Beti bezala" kartelak iragarriko ditu San Fermin jaiak
1.603 pertsonak eman dute horren aldeko botoa. San Fermin jaien bueltan sortzen den jendetza irudikatzen du ilustrazioak, irudi modernisten bitartez.
2022/05/06 - 16:16
EH Bilduk Laura Aznal proposatu du Nafarroako Parlamenturako zerrendaburu
Joseba Asiron izango da Iruñeko Udalerako zerrendaburua. Hautagaiak proposatzeko barne-prozesuak zabalik jarraituko du maiatzaren 8ra arte.
2022/05/05 - 13:59
Ana Elizalde: ''Bozketa aztertzen ari gara eta hainbat aukera ditugu mahai gainean''
Iruñeko Udaleko lehen alkateordeak adierazi duenez, "Udalak prozesuen seriotasuna bermatu behar du. Aztertzen ari garena da sistemak zuzenak diren ala ez".
2022/05/04 - 17:39
2022ko San Fermin jaiak iragartzeko kartelaren hautaketa, bertan behera iruzur susmoengatik
ANIMSA enpresa publikoak, Udaleko webgunearen informatika arduradunak, kartel baten aldeko ezohiko boto kopurua atzeman du ordu-tarte zehatzetan, azken egunetan.
2022/05/03 - 12:31
"Populismoen kontra indarrak batzeko" deia egin dio Enrique Mayak Geroa Bairi, Podemos eta EH Bildu ahotan
Iruñeko alkateak ez du argitu datorren urteko udal hauteskundeetan hautagai izango den, eta esan du erabakitzeke dutela Navarra Suma koalizioaren baitan edo UPN gisa aurkeztuko diren. "Azken orduko erabakia izango da, aukera guztiak daude zabalik", erantsi du.
2022/04/25 - 14:10
2022ko San Fermin jaiak iragartzeko kartel finalistak
Maiatzaren 4ra arte egongo da botoa emateko aukera, eta hurrengo egunean, maiatzaren 5ean, aurtengo sanferminetako kartel irabazlearen izena ezagutuko dugu. Epaimahaiak 10 kartel finalista aukeratu ditu lehiaketan parte hartu duten 601 lanen artean.
2022/04/06 - 16:13
Eskubideak eta askatasunak babesteko deia egin du Eudelek, Ukrainako gerra bezalako mehatxuen aurrean
40. urteurrena ospatzeko ekitaldian, Gorka Urtaran elkarteko presidenteak azaldu du ziur dagoela euskal herritarrak, "herri solidario" gisa, krisi humanitario honetan elkarrekin lan egiteko prest daudela.
2022/03/25 - 14:16
Zein eraikin geratuko da bihar ilunetan Planetaren Orduan?
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 36 udalerrik egin dute bat WWFren kanpainarekin. Ordubetez, 20:30etik 21:30era, argiak itzaliko dituzte euren eraikin eta leku adierazgarrienetan.
2022/03/12 - 00:05
Maya: "Sayasekin eta Garcia Adanerorekin ez dut berriro hitz egin"
Maite Esporrin PSNko bozeramailearen haserrea ulertzen duela azaldu du Iruñeko alkateak; nahiz eta "erreakzio oso gogorra" izan. "Hau ez da ona UPNrentzat, ezta Nafarroarentzat ere", azpimarratu du.
2022/03/09 - 16:16
Elkarretaratze isilak EAEko udaletxeetan, Ukrainako herriari elkartasuna adierazteko
Eudelen ekimenez burutu dira bilkurak, eguerdian.
2022/03/09 - 13:52
Ukrainaren aldeko elkarretaratzeak
EAEko eta Nafarroako udalek bost minutuko elkarretaratze isilak deitu dituzte gaur eguerdirako, Ukrainako herriari babesa emateko.
2022/02/25 - 12:57
Juan Carlos Unzue futbolari ohiak botako du Sanferminetako txupinazoa
Enrique Maya Iruñeko alkateak hartu du erabakia. Entrenatzaile izandakoak ELA gaitza du, eta Mayaren hitzetan, gaixotasun hori "ikusarazteko erreferente" bilakatu da.
2022/02/11 - 17:43
ETAko preso ohien omenaldiak zigortzeko lege aldaketa bat jasotzen zuen UPNren eta PSOEren arteko itunak
Era berean, Tuterako erdialdetik trenbideak ateratzeko azterketa bat egitea eta Nafarroako ibaiak modu jasangarrian garbitzea adostu zuten bi alderdiek.
2022/02/09 - 15:54
Sanferminetako txupinazoa nork botako duen erabakitzeko sistema aldatu nahi du Mayak
Iruñeko alkateak esan du ez duela gustuko orain arte erabili izan duten sistema, "irabazleak eta galtzaileak daudelako". "Aspaldi esan nuen, eta sistema aldatzeko apustua egingo dut", adierazi du.
2022/02/09 - 15:00
Barkos: "Chivitek akordioari buruzko azalpenak eman behar dizkigu gobernukideei eta Nafarroa osoari"
"Sozialistek UPNrekin duten akordioaren berri emateko betebeharra du. Zenbait puntu argitu dizkigute, baina ez digute Javier Esparzak aipatutako gaien inguruan txintik esan", adierazi du Geroa Baiko eledunak.
2022/02/04 - 15:21
UPN eta PSN, aurrez aurre atzoko bozketaren biharamunean
Enrique Maya alkateak bertan behera utzi du gaurko agenda UPNko zuzendaritzaren bileran izateko; baina hemen ere, ez du agerraldirik egin. Atzoko gertakariak utzitako mesfidantza aztarna nabaritzen dute sozialistek.
2022/02/04 - 10:01
Solana: ''Saiatzen gara sozialistekin urratzen den konfiantza osatzen, UPN-PSN tandema terriblea delako''
Geroa Baiko parlamentari Maria Solanaren iritziz, "atzo argi geratu zen batzuentzat zer den politika eta zer demokrazia".