NA+ izango litzateke indar bozkatuena Iruñean, baina bi zinegotzi galduko lituzke
Navarra Suma izango litzateke talderik bozkatuena Iruñean, orain udal hauteskundeak egingo balira, EITB Taldeak egindako azken makroinkestaren arabera. Halere, bi zinegotzi galduko lituzke eta botoetan % 6,1 gutxiago jasoko luke herritar iruindarrengandik.
EITB FOCUSen inkesta berria udal hauteskundeetarako urtebete falta denean egin dute, 2023ko maiatzaren azken igandean egin beharko bailituzkete. Gaur, EITBk inkesta honen hirugarren eta azken zatia argitaratu du, kasu honetan Parlamentu nafarreko eta Iruñeko boto asmoan azpimarra jarrita.
Hala, NA+ koalizioa beheranzko joeran dagoela baieztatuko lukete datuek, Nafarroako Parlamenturako inkestek ere aurreikusitako beheranzko joeraren ildo beretik. Edonola ere, lehen indarra litzateke bi kasuetan.
EH Bilduk, aldiz, lau puntu gehiago lortuko lituzke botoetan, eta 7 beharrean, 8 zinegotzi izatea lortuko luke.
Alabaina, Udal iruindarrean emango litzatekeen berritasun handiena Voxen eskutik etorriko litzateke, lehen aldiz ordezkari bat lortuko bailuke, boto asmoan % 1,1etik % 5,2ra igota.
PSNk, Parlamentuan bezalaxe, aurreko hauteskundeetan erdietsitako babesari eutsiko lioke, bost ordezkarirekin.
Seigarren postuan, Izquierda-Ezkerra, eta, zazpigarrenean, Podemos, kanpoan geratuko lirateke, zinegotzi bakar bat ere ez lortuko ez luketelako, 2019an gertatu bezala.
Balorazioa
Joseba Asiron (EH Bildu) da notarik altuena lortu duen Iruñeko ordezkari politikoa, batez beste 5,5 jarri baitiote herritarrek, Patxi Leuzaren (Geroa Bai) aurretik (5). Asiron eta Leuza dira gainditzea lortu duten bakarrak.
Enrique Mayak (NA+), Udalaren buru dagoen ordezkari politikoak, 4,3eko nota izan du, soilik Maite Esporrin (PSN) atzean utzita, 3,8ko nota jaso baitu azken horrek.
Metodologia:
Ikerketa hau burutzeko erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknikaren bidez. Ikerketa teknika honek proposatutako helburu guztiei erantzuna ematea ahalbideratzen du eta balio eta fidagarritasun handiko emaitzak jasotzen direnez eraginkortasunez aritzeko aukera ematen digu.
Ikerketaren unibertsoa EAE eta Nafarroan bizi diren 18 urtetik gorako gizabanakoek osatzen dute; Landa-lana 2022ko maiatzaren 2tik 12ra burutu zen. Laginketa geruzatu bat burutu da, kuotekiko proportzionala den finkapenarekin; hau ere metodologia kuantitatiboa erabiliz burutu da
Fitxa teknikoa:
EAE eta Nafarroan bizi diren 2.400 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan; 400 Iruñean eta 250 Nafarroaren gainerakoan). La= ± % 2,00, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±% 2,34EAE-ko datuetarako, ±% 4,00 Nafarroako datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±% 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±% 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,89 Iruñeako datuetarako, ±% 4,89 Gasteizko datuetarako, ±% 4,89 Bilboko datuetarako eta ±% 4,89 Donostiako datuetarako. Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 23,0 euskaraz egin dira eta gainerako % 77,0 gazteleraz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak. Landa-lana 2022ko maiatzaren 2tik 12ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez. Inkesten batez besteko iraupena 5,42 minutukoa izan da, motzenak 4 minutu eta luzeenak 18 minutu iraun dutelarik.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.