NA+ koalizioak irabaziko lituzke hauteskundeak Nafarroan, PSNk indarra mantendu eta EH Bilduk gora egingo luke
IDEIA NAGUSIAK
-NA+, Geroa Bai eta Podemosek behera egingo lukete
-Vox Nafarroako Parlamentuan eta Iruñeako Udalean sartuko litzateke
-PSNk, EH Bilduk eta Geroa Baik botoak batuz gero sozialisten hautagaiaren inbestidura bermatuta egongo litzateke
-Iruñean ere behera egingo luke NA+ koalizioak, bi zinegotzi galduta, EH Bilduk ez bezala, bat gehiago lortuko luke eta
Navarra Suma (NA+) koalizioak Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak irabaziko lituzke, bozketa orain eginez gero, eta sigla berarekin aurkeztuko balira, baina 2019an lortutako 20 ordezkarietatik hiru galduko lituzke, eta botoetan % 4,5 gutxiago jaso, EITB FOCUS EITB Taldeak egindako hogeita zazpigarren makroinkestaren arabera.
EITB FOCUSen inkesta berria udal hauteskundeetarako urtebete falta denean egin dute, 2023ko maiatzaren azken igandean egin beharko bailituzkete. Gaur, EITBk inkesta honen hirugarren eta azken zatia argitaratu du, kasu honetan Parlamentu nafarreko eta Iruñeko boto asmoan azpimarra jarrita.
Hala, inkestek aurreikusi dutenez, Navarra Sumak, Geroa Baik eta Podemosek behera egingo lukete, eta EH Bilduk, Ezkerrak eta Voxek gora. PSNk ordezkaritza mantentzea lortuko luke.
Zehatz-mehatz, NA+ koalizioak gaur egun dituen 20 eserlekuetatik 17 izango lituzke, alegia, Ganberan daukan ordezkaritzaren % 15 galduko luke, baina indar bozkatuena izaten jarraituta. Ondoren, PSN litzateke bigarren indarra, ordezkari kopuru berarekin (11), eta babes apur bat gehiago jasota.
EH Bilduk, bestalde, hirugarren indarrik bozkatuena izatea lortuko luke eta 7 ordezkari izatetik 9 izango lituzke, 2019an baino ia hiru puntu gehiago jasota. Geroa Baik, ordea, parlamentari bat gutxiago izango luke, eta 8rekin geratuko litzateke. Izquierda-Ezkerrak bi lortuko lituzke, gaur egun baino bat gehiago.
Vox, lehen aldiz, Parlamentu nafarrean sartuko litzateke bi ordezkarirekin, Ganberan zein hiriburuan ordezkaritza izatea erdietsita.
Azkenik, Podemosek behera egingo luke, ordezkari bakar batekin geratuta, EITBk egindako inkestan udal eta foru hauteskundeetarako aurreikusi duten joerarekin bat eginez.
Balorazioa
Nafarroako herritarren % 74,1ek Foru Gobernuak egindako kudeaketa begi onez ikusten du, hau da, 5 eta 10 arteko nota ematen diote, batez bestekoa 5,8an geratuta.
Nafarren iritzia ez dator bat inkestek iragarritako ordezkaritzarekin, PSN baita hoberen egiten ari den taldea % 15,3ren ustean, eta Navarra Sumaren kasuan, aldiz, % 2,7 baino ez dira iritzi berekoak.
EH Bildu da lan politikoaren baloraziorik altuena duen bigarren indarra, inkestan parte hartu dutenen % 12,6ren iritzian koalizio abertzalea baita hoberen egiten ari dena. Hirugarren lekuan Geroa Bai, % 7,9rekin; ondoren, UPN, % 3rekin; NA+, lehen aipatu bezala, % 2,7rekin eta, azkenik, PP, % 0,8rekin.
Maria Chivitek 5,6ko nota jaso du eta inkestan erantzuna eman duten ia guztiek (% 96,5) ezagutzen dute nor den presidente sozialista.
Era berean, Uxue Barkos bozeramalerekin ezagunena eta notarik altuena jaso duena da, 6,7ko notarekin. Haren ostean, Barkartxo Ruiz, bigarren, 5,1eko notarekin. Bi horiek dira 5etik gorako nota izan duten bakarrak. Sokaren beste muturrean, Javier Esparza agertzen da, bera baita baloraziorik okerrena jaso duen bozeramalea, 3,8ko notarekin.
Metodologia:
Ikerketa hau burutzeko erabilitako metodologia kuantitatiboa izan da, telefono bidezko elkarrizketa teknikaren bidez. Ikerketa teknika honek proposatutako helburu guztiei erantzuna ematea ahalbideratzen du eta balio eta fidagarritasun handiko emaitzak jasotzen direnez eraginkortasunez aritzeko aukera ematen digu.
Ikerketaren unibertsoa EAE eta Nafarroan bizi diren 18 urtetik gorako gizabanakoek osatzen dute; Landa-lana 2022ko maiatzaren 2tik 12ra burutu zen. Laginketa geruzatu bat burutu da, kuotekiko proportzionala den finkapenarekin; hau ere metodologia kuantitatiboa erabiliz burutu da
Fitxa teknikoa:
EAE eta Nafarroan bizi diren 2.400 pertsona (400 Gasteiz-en eta 150Arabaren gainerakoan; 400 Bilbon eta 200 Bizkaiaren gainerakoan; 400Donostian eta 200 Gipuzkoaren gainerakoan; 400 Iruñean eta 250 Nafarroaren gainerakoan). La= ± % 2,00, konfiantza-maila: % 95, p=q=0´5, datu orokorretarako, ±% 2,34EAE-ko datuetarako, ±% 4,00 Nafarroako datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, ±% 4,00 Bizkaiko datuetarako, ±% 4,00 Gipuzkoako datuetarako, ±% 4,89 Iruñeako datuetarako, ±% 4,89 Gasteizko datuetarako, ±% 4,89 Bilboko datuetarako eta ±% 4,89 Donostiako datuetarako. Lurralde historiko, udalerri, sexua eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.
Inkesten % 23,0 euskaraz egin dira eta gainerako % 77,0 gazteleraz. Inkesta egindako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak. Landa-lana 2022ko maiatzaren 2tik 12ra burutu zen telefono bidezko elkarrizketa bitartez. Inkesten batez besteko iraupena 5,42 minutukoa izan da, motzenak 4 minutu eta luzeenak 18 minutu iraun dutelarik.
Zure interesekoa izan daiteke
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.
Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko
Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.
Ceutako adingabe migratzaileak beren familiekin bueltatzearen alde eta, ezin den kasuetan, hartzearen alde egin du Jaurlaritzak
Txema Ezkerra Haur, Nerabe eta Familia zuzendariaren ustez, "onartezina" da Voxek arlo hori kudeatzen duen erkidegoetan legea ez betetzea, eta Estatuari esku-hartzeko eskatu dio.
Burlatako Udalak aho batez gaitzetsi du UPNko zinegotzi bati jaietan egindako erasoa
Pasa den larunbatean Carlos Oto UPNko zinegotziari eraso egin zioten alderdi erregionalistaren egoitzan, hainbat alderdikide eta beste hainbat pertsona bilduta zeudela.