Iruñeko Udala
2022/02/04 - 09:39
Maria Solana: "Atzo argi geratu zen batzuentzat zer den politika eta zer demokrazia"
Geroa Bai alderdiko Maria Solana parlamentaria elkarrizketatu dute Euskadi Irratian atzo Diputatuen Kongresuan onartutako lan erreformaren inguruan.
2022/02/03 - 21:51
PSN, UPNrekin oso haserre, hitza jateagatik
UPNko bi diputatuek kontra bozkatzeak zuzenean eragin du Iruñeko udaletxean ere. UPNk erreformaren alde bozkatzearen truke, PSNk ordainetan Maya alkatea ez zuela gaitzetsiko agindu zuen. PSN oso haserre agertu da UPNrekin osoko bilkuran.
2022/02/03 - 20:28
PSNk babestu egin du Iruñeko alkatea gaitzestea, UPNren "desleialtasuna"ren aurrean
PSNk Enrique Maya ez gaitzestea adostu zuen UPNrekin, trukean lan erreformaren alde bozkatzeko. Azkenean, baina, UPNko bi diputatuek hautsi egin dute alderdiaren agindua, eta aurkako botoa eman dute.
2022/02/03 - 17:35
PSNk ez du Maya gaitzetsiko, UPNk lan erreforma babestearen truke
"Sakrifizio handia da guretzat, baina erabaki hau ez da gaur arratsaldeko bilkuratik haratago joango", esan du prentsaurrekoan alderdi sozialistak Iruñeko Udalean duen eledun Maite Esporrinek.
2022/01/28 - 13:49
2022an sanferminak ospatuko direla baieztatu du Iruñeko alkateak
Enrique Maya Iruñeko alkateak aurreratu duenez, datorren urteko San Fermin jaietako txupinazoan "oso pertsona bereziak" parte hartuko du.
2022/01/24 - 13:45
Iruñeko Baluarte plazak Konstituzio Plaza izena hartu du
Enrique Maya Iruñeko alkateak eta udalbatzako kideek Konstituzio Plazaren izen berria duen plaka estalgabetu dute gaur goizean ospatu den ekitaldian.
2022/01/21 - 00:54
Iruñean elkarretaratzea egin dute Maya alkatearen "gorroto diskurtsoa" salatzeko
Dozenaka pertsona bildu dira ostegun honetan Enrique Maya Iruñeko alkatearen adierazpen "xenofoboak" gaitzetsi eta Nafarroako beste alkate eta goi-kargudun batzuen jokabideak kritikatzeko.
2022/01/09 - 21:42
Iruñean larrialdi plana aktibatu dute uholdeengatik
Foru Erkidegoko gainerako eremuak Larrialdi Plan Bereziaren larrialdi aurreko mailan daude, euriteen intentsitatea dela eta. Arakil ibaiak gainezka egin du Uharte Arakilen.
2022/01/06 - 10:50
Eguneko positiboek 3.000 kasuren langa gainditu dute beste behin Nafarroan
Zehazki, 3.384 koronabirus kasu berri atzeman dituzte, Foru Gobernuko Osasun Departamenduaren behin-behineko datuen arabera.
2022/01/05 - 21:33
Melchor, Gaspar eta Baltasarrek magia eta ilusioa banatu dituzte covid-19ari aurre egiteko
Milaka ume hurbildu dira Maiestateak ikustera bertan behera geratu ez diren desfileetara.
2021/12/30 - 13:06
Iruñeko udal oposizioak gehiengoa baliatu eta atzera bota du 2022ko aurrekontuen proposamena
Garbiñe Bueno Joxe Abaurrearen ordez zinegotzi izendatu izanak normalizatu egin du azken bozketa, eta gehiengoa eman dio oposizioari. Kontra bozkatu dute EH Bilduko, PSNko eta Geroa Baiko 14 zinegotziek eta alde Na+ alderdiko 13k. Aurrekontu luzapenaz funtzionatuko du hiriak 2022an.
2021/12/24 - 19:29
Cesareo Soule harginak jaso du 2021eko Txondorra Saria
Sariak kultura herrikoia eta tradizionala zaintzen eta garatzen laguntzen duen pertsona edo erakunde bat saritzen du.
2021/12/23 - 00:17
Garbiñe Buenok, Joxe Abaurrearen ordezkoak, parte hartuko du Iruñeko aurrekontuen osoko bilkuran
Hala, Bueno zinegotzi izateko gaituko duten kredentzialak iritsi direla baieztatu ostean, EH Bilduk atzera bota ahal izango du alkatearen proiektua.
2021/12/21 - 08:39
Aurten ere ez da Olentzeroren desfilerik izango Iruñean
Nafarroaok osasun egoera dela medio, bertan behera gelditu da Olentzeroren desfilea. Olentzeroren Lagunak Elkarteak, desfilea antolatu ohi duen elkarteak, prentsaurrean azalduko ditu goizean erabakiaren zergatiak.
2021/12/20 - 11:15
Iruñeko Udaltzaingoak autobus batean esku hartu du, gazte talde batek maskara erabiltzeari uko egin diolako
Larunbatean gertatu zen, Iruñeako Udaltzaingoak esku hartu eta autobusetik kanporatu behar izan zituen musukorik jantzi nahi ez zuten gazteak.
2021/12/17 - 08:35
Iruñeko Udaleko oposizioko taldeek planto egin dute, Enrique Mayaren "trikimailu antidemokratikoa" salatzeko
EH Bildu, PSN eta Geroa Bai udal taldeek salatu dutenez, Enrique Maya alkateak Joxe Abaurrea EH Bilduren Iruñeko zinegotziaren dimisioa baliatu du bestela aurrera egingo ez zukeen proposamen bat onartzeko.
2021/11/26 - 20:16
Iruñeak Gabonetako argiak piztu ditu
Iruñeak bere Gabonetako argiztapena piztu du ostiral honetan 17: 45ean. Udaletxe plazan izan da eta Oberena Abesbatzak eta Udalbatzak parte hartu dute.
2021/11/26 - 10:32
Iruñeko Runa parkeko haurren jolastokiari su eman diote bi lagunek
Papera pilatu dute parkeko elementuen alboan eta su eman diote. Bizilagunak azkar joan dira sua itzaltzera, eta kalteak handiagoak izatea saihestu dute.
2021/11/18 - 13:54
Mayak indarkeria guztiak errefusatu ditu, baina barkamena ''beste batzuk'' eskatu behar dutela uste du
Iñaki Iriartek esandakoari buruz galdetuta, Iruñeako alkatearen ustez " biktima guztiekin sentikorrak izan behar garela esatea goraipatzeko moduko keinua da".
2021/11/16 - 11:54
Iruñeko San Saturnino eguneko egitaraua
Eguraldia lagun izanez gero, Udalak ekitaldiak berreskuratuko ditu, pandemia dela eta, iaz ekitaldi guztiak bertan behera utzi ondoren.