Iruñeko Udala
2021/09/03 - 11:04
Sei atxilotu eta lau udaltzain zaurituta, Iruñean jazotako istiluetan
Agenteek jendez gainezka zeuden Alde Zaharreko zenbait gune hustu dituzte gauean. Udaltzaingoak bizilagunen hainbat kexa jaso ditu.
2021/08/31 - 22:37
TAOko marra urdinak zuriz margotu dituzte Txantrean, protesta moduan
Txantrean, bizilagun askok ez dute ordaindu nahi aparkatzeagatik, neurria zentzugabea iruditzen zaielako, eta Udalak jarritako marra urdinak, gaur goizean, zuriz margotuta agertu dira.
2021/08/27 - 12:25
11 atxilotu eta 8 agente zauritu, goizaldean Iruñean izandako istiluetan
Alde Zaharrean jazo dira gertakariak, Polizia jende pilaketak desegitera joan denean. Agenteetako batek harrikada bat jaso du, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
2021/08/27 - 12:07
11 atxilotu eta 8 polizia zaurituta, bart Iruñean izandako istiluetan
Agenteek jendez gainezka zeuden Alde Zaharreko zenbait gune hustu dituzte gauean zehar. Udaltzainek bizilagunen hainbat kexa jaso dituzte zaratagatik (irudiak: @BSardina eta@PamplonaIrunaPM).
2021/08/20 - 22:42
Afganistango emakumeen eskubideen urraketaren aurkako elkarretaratzea, Iruñean
Ehunka lagunek elkarretaratzea egin dute Iruñeko Udaletxe plazan, talibanek Afganistanen emakumeen eskubideak urratzen dituztela salatzeko.
2021/08/19 - 21:25
Alde Zaharreko Jai Batzordeak bertan behera utzi ditu San Fermin Txikito jaiak
Irailaren 23tik 27ra bitartean, kultur ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute Alde Zaharreko bizilagunek. Alabaina, ez dituzte ospakizunik antolatuko, eta segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko dituzte.
2021/07/07 - 19:09
Arma zuriz zauritutako gazte bat ospitaleratu dute Iruñean
Nafarroako Gobernuaren arabera, gertakaria 13:10 aldera izan da, Artxibo Nagusiaren ondoko aparkalekuan.
2021/07/06 - 12:59
Poliziak kontrolak areagotu ditu San Fermin bezperan jende pilaketak saihesteko
Agintariek gogora ekarri dute sanferminak bertan behera utzi zituztela eta Iruñea erdigunera ez joateko deia egin dute.
2021/07/05 - 22:23
Kezka nabaria da Iruñeko herritarren artean San Fermin egunaren bezperan
Koronabirusaren bilakaera kezkagarria ari da izaten Nafarroan. Nafarroako Gobernuak atzera egin behar izan du deseskalatzean, eta ostiralean malgututako hainbat neurri berriro gogortu ditu.
2021/07/03 - 20:04
Erraldoien Dantzaldia, Iruñeko Ziudadelan
Iaz bezala, pandemiagatik ezin izan dira hiriko karriketan ibili, baina erraldoi konpartsak dantzaldia antolatu du Ziudadelan. Gonbidapenak doan izan dira, eta Udalak hiru emanaldi antolatu behar izan ditu, eskaerak berehala agortu baitira.
2021/07/02 - 13:31
Enrique Maya: "Riau-riau ekitaldia berreskuratu nahi nuke 2022. urtean"
Iruñeko alkateak ohartarazi duenez, ez da San Fermin jaiekin lotutako ekitaldi berezirik izango uztailaren 6an eta 7an.
2021/06/23 - 21:47
Iruñeak Udaletxe Plazan sartzea mugatuko du uztailaren 6an
Hiriguneko kalerik ohikoenetan ere kontrolak ezarriko dira jende pilaketak ekiditeko asmotan.
2021/06/23 - 21:15
Sanferminetako peñen pankartak
Sanferminetako Peñek pankartak berreskuratu nahi izan dituzte, pandemiaren ondorioz 2021eko sanferminak ospatu ez diren arren.
2021/06/21 - 12:41
Gaur hasiko dira epaitzen emakume batek Orkoienen jasandako talde-bortxaketa
Bost akusatuek sare sozialen bidez egin zuten hitzordua biktimarekin. Fiskaltzak 50 urtetik gorako zigorrak eskatu ditu erasoan parte hartu zutenentzat.
2021/06/10 - 14:43
Iruñeko Udalak euskararen ordenantza urratu zuen 2020ko sanferminetan
Hala ebatzi du Nafarroako Administrazio Auzitegiak. Horren arabera, Navarra Sumaren udal gobernuak euskara diskriminatu zuen udaletxean zapi erraldoi bat eskegita eta mezu nagusia gaztelaniaz jarrita.
2021/05/25 - 13:04
Iruñeak behar duen energia elektrikoaren % 76 eguzki plakekin sor lezake
Udalak 'Iruñeko eguzki-mapa' aurkeztu du, hiriak eguzki-energia fotovoltaikoa eta eguzki-energia termikoa sortzeko duen ahalmenaren azterketa.
2021/05/16 - 13:12
151 pertsona identifikatu dituzte legez kanpoko festa batean, Iruñean
Udaltzaingoak jakitera eman duenez, covid-19agatik ezarritako osasun neurriak urratu zituzten.
2021/05/11 - 14:07
DNAk 2015ean Iruñean egindako sexu-eraso baten egilea atxilotzea ahalbidetu du
Polizia Zientifikoak ustezko egilearen gorpuzki biologikoen inguruan egindako txosten genetikoa funtsezkoa izan da atxiloketarako, Polizia Nazionalak jakitera eman duenez.
2021/04/30 - 10:38
Iruñeak "xakearen munduko hiriburu" izan nahi du udan
Nafarroako hiriburuak 400 jarduera baino gehiagoko kultur programazioa aurkeztu du udako hilabeteetarako. Xakea, hipika eta erraldoiak dira aurreikusitako ekitaldietako batzuk.
2021/04/26 - 23:17
Sanferminak bertan behera geratu dira, bigarren urtez jarraian, covid-19a dela eta
Enrique Maya Iruñeko alkateak eman du erabakiaren berri, Udaleko Bozeramaileen Batzordearekin bildu eta San Fermineko Mahaian jakinarazi ostean. Chivitek bat egin du "erabaki arduratsuarekin".