Iruñeko Udala

2023/07/15 - 15:20
Parte-hartzeak "marka guztiak hautsi" ditu aurtengo sanferminetan
Sanferminak "arrakastatsuak" izan direla eta "birizik" daudela esan du Cristina Ibarrola iruñeko alkateak. 1,4 milioi pertsonak guztira parte hartu dute jaietako ekitaldi ofizialetan.

2023/07/15 - 11:25
'Villavesaren entzierroa'-rekin, giro paregabean amaitu dituzte sanferminak Iruñean
Ohiturari eutsiz, uztailaren 15ean dozenaka pertsona batu dira Iruñeko Santo Domingoko aldapen, 'villavesaren entzierroa'-n parte hartzeko.

2023/07/15 - 10:22
Ibarrola: ''Sekulakoak izan dira aurtengo festak, inoizko bisitari kopuru eta parte-hartze handienarekin''
Cristina Ibarrola Iruñeko alkatea 00:00etan puntuan atera da Udaleko balkoira, 2023ko sanferminei agur esatera. Milaka lagunen aurrean, datorren urteko festetako atzera kontaketa iragarri du: "2024ko sanferminetarako gutxiago falta da".

2023/07/14 - 10:52
Miura mitikoek entzierro garbi eta azkarra egin dute, aurtengo azkena
Ez dira beste urteetan bezain arinak izan (2'22''). Ohiko eroriko eta zapalketak izan dira, baina oro har, ez da gorabehera askorik izan. Bost korrikalari eraman dituzte ospitalera, denak kontusioekin.

2023/07/11 - 18:50
Hauteskunde mahaiak zozketatu dituzte berriro Iruñean, 1.051 izen berrirekin eta 512 postu aldaketarekin
1.051 izen berri dira, eta presidenteak, mahaikideak edo ordezkoak izango dira. Gainera, beste 512 pertsona postuz aldatu dira, 1. ordezkotik titularrera edo 2. ordezkotik 1. ordezkora edo titularrera igoz, kasuen arabera.

2023/07/10 - 23:30
Elkarretaratze batek sanferminak hasi zirenetik izandako sexu-erasoak gaitzetsi eta salatu ditu Iruñean
Ehunka lagunek bat egin dute Mugimendu Feministak eta Iruñeko Udalak deitutako elkarretaratzearekin, jaiak hasi zirenetik izandako sexu-erasoak arbuiatzeko eta salatzeko.
2023/07/10 - 16:43
15 sexu eraso salatu dituzte sanferminetan, Batzorde Lokalaren arabera
Bien bitartean, Mugimendu Feministak salatu du 20 bat sexu eraso izan direla. Iratxe Alvarezek nabarmendu du uztailaren 8an, intentsitate handiko erasoa gertatu zela Iruñeko Zabalguneko etxebizitza batean, hain zuzen ere Gazteluko Plazako puntu morean artatu zutena.
2023/07/08 - 13:33
Lau pertsona salatu eta hiru atxilotu dituzte sexu erasoengatik sanferminetan
Cristina Ibarrola alkateak esan duez, hori kenduta festa "oraingoz lasaitasunez" ari dira ospatzen sanferminak, eta "jende asko eta giro ona" nagusitzen ari da.

2023/07/07 - 19:19
Istilurik gabe amaitu da San Ferminetako prozesioa, baina txistu eta txalo artean
Curia kalean, gurutzeak igarotzean, lehen txistuak entzun dira, Kabildoa igarotzean areagotu direnak. Udalbatzarekin batera, txistuen dezibelioak igo dira, "UPN kanpora" oihuekin batera.

2023/07/06 - 14:42
Txistulari eta Gaiteroen Bandak dantzan jarri du Iruñeko Udaletxe plaza ''Animo Pues!'' abestiarekin
Gaur eguerdian Iruñeko Udaletxeko plaza bete duten milaka lagunek Txistulari eta Gaitari Bandaren "Animo Pues!" doinuarekin gozatzeko aukera izan dute.

2023/07/06 - 14:08
Lehertu da festa Iruñean!
Luis Sabalza Osasunako presidenteak bota du 2023ko sanferminei hasiera eman dien txupinazoa. Aurretik, etenik gabeko bederatzi jaiegun geratzen dira Iruñean.

2023/07/06 - 14:04
Hasi dira sanferminak, inoiz baino "gorritxoago"
"Ez dugu amore emango, aupa Osasuna!" oihu eginez eta suziriaren metxa piztuz abiatu ditu festak Luis Sabalza Osasunako presidenteak. Bederatzi eguneko festa lehertu da, horrenbestez, Iruñean. Euria iragarrita zegoen arren, eguraldiak errespetatu egin du momentikoa.

2023/07/06 - 10:02
Dena prest Iruñean 2023ko sanferminei ongietorria emateko
Iruindarrak zapi gorria lepoan lotzeko unearen zain daude. Nafarroako hiriburuan iragarrita dagoen euriak ere ez du zapuztuko bederatzi eguneko festen lehertzea. Txupinazoa eta entzierroak zuzenean eskainiko ditu EITBk.
2023/07/06 - 09:58
Euri mehatxua Iruñean txupinazorako
Iragarpen meteorologikoen arabera, sanferminetako lehen bi egunetan euria egiteko aukera handia dago, baina hurrengo egunetan eguraldiak hobera egingo du. AEMETek abisu horia ezarri du txupina jaurtikiko duten unerako.

2023/07/05 - 16:10
Animalien aurkako tratu txarrak salatu eta tauromakia abolitzea eskatu dute animalistek Iruñean
Eguerdian, AnimaNaturaliseko eta PETAko ordezkariak Udaletxeko Plazan sartu dira, oihal gorri batekin estalita eta buruan zezen-adarrak zituztela. "Iruñea: indarkeria eta heriotza zezenen aurka" zioten kartelak zeramatzatela, hainbat hizkuntzatan.

2023/07/05 - 14:46
Cristina Ibarrola: ''Iruñeak ez du inolako eraso sexistarik onartuko''
Aurtengo sanferminetan ere eraso sexistei buruzko informazio-gunea egongo da Gaztelu Plazan. Bertan, eraso sexistei buruzko informazioa, aholkularitza, orientazioa eta babesa eskainiko dira.

2023/07/04 - 16:54
Sanferminak, ate joka
Azken orduko lanak han eta hemen Iruñean, osteguneko txupinazorako dena prest egon dadin. Iruñeko Udalak 400 profesional eta 120 komunikabide akreditatu ditu datozen egunetarako.

2023/07/04 - 11:58
Sanferminetako entzierroaren ibilbidean ez labaintzeko produktua zabaldu dute bart
Iruñeko Udalak, entzierroko artzainek hala eskatuta, Gaseko ukuiluen irteeran ere aplikatu dute produktua. Entzierroen bezperako gauean zezenak korta horietara eramaten dituzte eta tarteka irristatu egiten ziren.
2023/07/01 - 21:14
Dozenaka pertsonak "animalien sufrimendurik gabeko" San Fermin jaiak aldarrikatu dituzte Iruñean
Nafarroako Libertad Animal elkarteak deitutako protestan, Iruñeko lagunarteak zezen-plazatik ateratzen diren egunean, tauromakiak hirian ez duela tokirik izango azpimarratu dute.

2023/06/23 - 21:05
Kalea sanferminetako protagonista, musikaz beteriko egitarauarekin
Ia 300 ekitaldi izango dira musikaren inguruan. Bestalde, 542 ekitaldi ofizialeko egitarauan tradizioek tarte txikia uzten diete berrikuntzei.