Miura mitikoek entzierro garbi eta azkarra egin dute, aurtengo azkena
Azkar eta zintzo itzala dute Sevillako Miura ganadutegiko zezenek, eta gaur, aurtengo azken entzierroan, esperotako mailan izan dira. Bi minutu eta 22 segundoan egin dute ibilbidea, artez egin ere, ez baitzaizkie korrikalariei oldartu. Ondorioz, ez da adarkaturik izan, eta eroriko eta zapalketak tarteko, bost lagun eraman dituzte ospitalera.
Adardunak ez dira aurreko entzierroetan bezain azkar ibili (bi minutu eskaseko lasterketak egin zuten iaz), eta Estafeta kaletik, bi zatitan banatuta ibili dira zezen plazaraino. Joaldun bakarraren konpainian, entzierroaren buru izan dira hiru zezen beltz, eta handik tarte batera, beste hirurak gainerako joaldunekin.
Hainbat korrikalariren ukituak jasanda ere, euren bidetik jarraitu dute animaliek, eta lasterketa politak ikusi dira Santo Domingoko aldapatik bertatik. Adarren aurrean paratzeko espazio nahikoa izan da, gainera.
Buruan ziren hiru zezenak aparteko arazorik sortu gabe sartu dira ukuiluetara, eta gauza bera egin dute, handik gutxira, gainerako hirurek ere.
Lasterketaren abiadura bizia tarteko, erorketak eta zapaltzeren bat edo beste izan dira. Gurutze Gorriaren lehen balantzearen arabera, sei korrikalari artatu dituzte eta horietatik bost erietxeratu. Bi Santo Domingon zauritu dira; bat, Mercaderesen; beste bat Udaletxe parean, eta azkena, Estafetak. Denek kontusioak dituzte. Santo Domingoko zatitik ospitalera eraman dutenetako batek kolpea du zezenak zapalduta, eta Estafeta kalekoak, odoljario masiboa basoan, eroriko bat ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak