Italia
2023/01/03 - 20:56
Nolakoa izango da Benedikto XVI.aren aldeko hileta?
Aita santuentzat aurreikusita dagoen errituaren oso antzekoa izango da, nahiz eta aita santu emeritua den, baina aldaketa batzuk ere izango dira. Adibidez, azken erreguetako otoitzak ez dituzte egingo, Erromakoak eta ekialdeko Elizetakoak; izan ere, aita santu aktiboaren oso espezifikoak dira.
2023/01/01 - 14:48
Vatikanoak 60.000 pertsonatik gora espero ditu Benedikto XVI.aren hileta-elizkizunean, ostegunean
Hil-kapera San Petri basilikan egongo da gaurtik aurrera, fededunek azken agurra emateko aukera izan dezaten; eta Frantzisko aita santuak gidatuko du hileta-elizkizuna, ostegunean.

2022/12/13 - 16:16
EBko herrialdeek etena egin dute gasaren prezioari muga jartzeko egindako bileran, jarrerak hurbiltzeko
27ak erdibituta daude. Batetik, proposamena eraginkorra, baina nahikoa ez dela uste dutenak daude, eta bestetik, hornidurarako arriskutsua dela hautematen dutenak.
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.

2022/11/11 - 13:12
''Ocean Viking'' ontzia Frantziaren Tolongo itsas basera iritsi da, Italiaren baimenik ez jaso ondoren
Giorgia Melonik esan du "erasokorra" eta "neurrigabea" dela Frantziaren erreakzioa. Urtea hasi zenetik, Italiak 90.000 migratzaileri utzi diela sartzen gogoratu du.
2022/11/06 - 19:31
Legez kanpoko ''lehorreratze selektiboak'' egiten hasi da Italia
"Humanity 1" erreskate-ontziak 174 migratzaile zeramatzan. Gobernu-langileak ontzira igo dira eta emakumeei eta haurrei bakarrik lehorreratzeko baimena eman diete. Gainerako migratzaileak nazioarteko ureetara itzularaziko dituzte.
2022/11/06 - 15:25
Melonik migratzaile "zaurgarriak" porturatuko ditu, eta gainerakoak nazioarteko uretara itzularaziko ditu
Italiako Gobernuak dekretu bat sinatu du igande honetan, Geo Barents ontzi humanitariotik 144 pertsona, zaurgarrienak, lehorreratzeko. Bitartean, gainerakoak nazioarteko uretara itzularaziko dituzte. 700 pertsona inguru daude orain porturatzeko zain, herrialdeko uretan.
2022/11/05 - 19:19
GKEen hiru ontzi Italiako uretan dira 846 migratzailerekin, porturatzeko zain
Italiako Gobernuak aurreratu du pertsona behartsuenak bakarrik hartuko dituela eta portu itxien politikan jarraituko duela.
2022/10/22 - 19:15
Karguaren zina egin dute gaur Giorgia Melonik eta bere 24 minitroek
Italiako gobernuaren kargu hartze ekitaldia izan da gaur Erroman. Lehen aldiz emakume batek hartu du lehen ministro kargua. Ligako Salvini eta Forza italiako Tajani dira zentro eskuineko gobernuaren presidente ordeak. 24 ministroetatik 6 bakarrik dira emakumeak. Botere traspasoa bihar egingo dute.
2022/10/22 - 15:38
Meloni, Italiako lehen ministro berria
Buruzagi ultraeskuindarrak lehen ministro berriaren karguren zina egin du larunbat goiz honetan. Botere aldaketa bihar gauzatuko da, kargua utziko duen Mario Draghi lehen ministroarekin, eta jarraian Ministroen Kontseiluaren buru izango da lehen aldiz.
2022/10/21 - 20:21
Meloni ultraeskuindarrak Salvini eta Tajani presidenteorde izango dituen Gobernua osatuko du
Sergio Mattarella Italiako presidenteak buruzagi ultraeskuindarrari eskatu dio Gobernua osatzeko. Exekutibo berriaren zina larunbatean izango da, Quirinal jauregian, Estatuko buruzagitzaren egoitzan.
2022/10/13 - 16:21
Giorgia Melonik gobernua osatzeko dituen arazoak agerian geratu dira gaur
Giorgia Meloni ez dago koalizio kideek, Berlusconik eta Salvinik eskatzen dutena emateko prest, eta Berlusconik haserrea agerian utzi du gaur Senatuko bozketan.
2022/10/10 - 13:03
Stromboli sumendiaren erupzioaren eraginez alerta laranja ezarri dute Siziliako uhartean
Igandean hasi zen Siziliako (Italia) Stromboli uharteko sumendiaren erupzioak aurrera jarraitu du gauean, eta laba itsasora iritsi da. Ondorioz, alerta horia izatetik laranja izatera igaro da, eta herritarrei etxetik ez ateratzea gomendatu zaie.
2022/10/09 - 16:35
Kezka handia elkarte humanitarioen artean, Giorgia Meloniren arrakastaren ostean
Mediterraneoan migratzaileak erreskatatzen aritzen diren elkarteek diotenez, litekeena da porturatzeko arazoak areagotzea. Aita Mari ontzia hurrengo misioa prestatzen ari da, eta horixe bera helarazi digute.
2022/09/29 - 14:28
Melonik esan du "hutsik egingo ez duen" gobernua osatzeko lanean ari dela
Italiako hainbat hedabidek gaur zabaldu dutenez, Salvinik Barne ministro kargua nahiko luke, eta baldintza hori jarri du mahai gainean. Bete ezean, eskuineko koalizioa uztearekin mehatxatu omen du.
2022/09/26 - 23:15
Europako herrialde askok atzeraldi ekonomikoa jasango dute 2023an, gas hornidura arazoek jarraituz gero
Datozen hilabeteetan gas hornidura arazoek jarraituz gero, % 1,5eko atzeraldia espero da Espainian; % 0,7koa, Alemanian; % 0,6koa, Frantzian eta % 0,4koa, Italian. Inflazioaren aurrean errenten ituna izenpetzea behar-beharrezkoa jo du Espainiako Bankuko gobernadoreak.

2022/09/26 - 21:30
Italiako ultraeskuinaren garaipenak Europa astindu du negu gordinenaren atarian
Giorgia Meloniren garaipenak Europaren batasuna hautsi lezake, Ukrainako gerra, inflazioa eta energiaren krisia gordintzen ari diren honetan.
2022/09/26 - 20:23
Miquel Ramosek ohartarazi duenez, ultraeskuinak ''debate publikoa eta sen ona kutsatzea lortu du''
Fratelli d'Italia alderdiaren garaipena eta Europan izango dituen ondorioak aztertu ditu ultraeskuinan aditua den kazetariak. Bere ustez, ultraeskuinaren diskurtsoak eta politikek beste alderdiak bere eremura ekarri ditu.

2022/09/26 - 16:48
Ultraeskuinak irabazi ditu Italiako hauteskundeak
Botoen ia % 100 zenbatuta dagoela, Giorgia Melonik zuzentzen duen Italiako Anaiak (FdI) alderdiak botoen % 26,1 eskuratu ditu. Eskuineko koalizioak (FdI, Liga eta Forza Italia) gehiengo osoa lortu du bi ganberetan (% 44). Inoizko parte hartzerik txikiena (% 63,91) izan da bozetan.
2022/09/26 - 16:13
Pozik agertu da Giorgia Meloni garaipenarekin eta hau abiapuntu baino ez dela nabarmendu du
Ezustekorik ezean, bera izango da hurrengo lehen ministroa, kargura helduko den lehen emakumea. Alboan izango ditu Legako Mateo Salvini eta Forza Italiako Silvio Berlusconi.