Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Protestak Italian, Cospito anarkistaren gose grebagatik

Carlo Nordio Justizia ministroak uko egin dio atxiloketa baldintzak leuntzeari. Haren ustez, arriskua dago Italiako beste talde anarkistekin kontaktuan jar daitekelako.

Gose greban 114 egun egon ondoren, Alfredo Cospito anarkistaren egoera nabarmen okertu da azken egunotan. Sardiniako espetxe batean dago 41 bis artikuluak ezarritako isolamendu gogorreko erregimenean; hain zuzen ere, mafiako buruzagi arriskutsuei ezartzen zaien erregimenean.

Atxilotuta dagoela protestatzeko, Cospitok gose greba hasi zuen joan den urrian, baina protesta egin eta bere osasun egoera nabarmen okertu arren -40 kilo baino gehiago galdu ditu- Meloniren gobernuak tinko eusten dio bereari. Carlo Nordio Justizia ministroak uko egin dio atxiloketa baldintzak leuntzeari. Haren ustez, arriskua dago Italiako beste talde anarkistekin kontaktuan jar daitekelako.

Duela gutxi Berlinen, Bartzelonan eta Grezian egoitza diplomatiko italiarren aurka izandako erasoak Cospitoren egoeragatik protestatzeko izan zirela, uste dute.

Nor da Alfredo Cospito ?

Alfredo Cospito 2014an atxilotu eta 20 urte eta zortzi hilabeteko espetxealdira zigortu zuten, Roberto Aldinolfi Ansaldo Nuclearen konpainiako administradore ordezkaria jipoitzeagatik. Erasoa Nucleo Olga Fai.Fri (Federazione anarquista informale-Fronte rivoluzionario internazionale) taldeak hartu zuen bere gain. Cospito errudun ere jo zuten, 2006an Fossanoko karabinierien eskolan indar gutxiko bi lehergailu ipintzeagatik. Bi leherketek ez zuten zauriturik eragin.

Cospito Pescaran 1967an jaio zen. Bera izan da "41 bis" erregimenean kartzelaratu duten lehen anarkista. Erregimen hori Giza Eskubideen aurka dagoela salatu dute elkarte ezberdinek.

Zergatik ezarrri zaio atxiloketa erregimen hori?

Epaileek erabaki hori hartu zuten, atxilotuta zegoen bitartean, beste anarkista taldeekin hartu-emanetan zebilelako. Turingo epaileen arabera, kontaktu horiek arriskutsuak ziren, eta hori saihesteko isolamendu egoera gogorrean jarri zuten. Urtarrilaren 12an, Alderdi Demokratikoko diputatu talde batek bisita egin zion. Horrek ere kritika gogorrak eragin zituen Frateli di Italia, Meloni lehen ministroaren alderdi ultraeskundarraren aldetik. Bien bitartean, ezkerreko taldeek manifestaldiak egiten dituzte behin eta berriro, Milanen eta Erroman, atxiloketa horren baldintza gogorrak salatzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X