Italia

2022/09/26 - 15:58
Enrico Letta alboratu egingo da Italiako hauteskundeetako emaitzak ezagutu ondoren
Italiako Partito Democratico alderdiko liderrak iragarri duenez, ez da PDko idazkari nagusi gisa berriz aurkeztuko martxoan izatekoa den batzarrean, eta lidergoa utziko du hauteskundeetako emaitza kaskarren berri izan ondoren.
2022/09/26 - 15:36
Europako Batzordeak Italiako Gobernu berriarekin "kooperazio eraikitzailea" izatea espero du
Batzordeko bozeramaileak ez du uste Italiako hauteskundeen emaitzak Europako politiken aurkako "epaiketa" gisa ulertu behar direnik.

2022/09/26 - 14:47
OCDEk ohartarazi du Europa atzeraldi ekonomikotik gertu dagoela
Datozen hilabeteetan gas hornidura arazoek jarraituz gero, % 1,5eko atzeraldia espero da Espainian; % 0,7koa, Alemanian; % 0,6koa, Frantzian eta % 0,4koa, Italian.
2022/09/26 - 14:29
Europar Batasuna, kezkatuta Italiako eskuin muturraren garaipenarekin
Bruselan, batez ere, arlo ekonomikoak kezkatzen du. Italiak EBko zor publiko handiena dauka, 2,9 bilioi euro. Erlatiboki, Greziaren ondoren, bigarren zor publiko handiena dauka, BPGren % 155.

2022/09/26 - 13:33
Meloni, neofaxismotik boterera: bere gorakadaren gakoak
Italian ultraeskuinaren garaipena ezagutu ondoren, Fratelli d'Italia (FdI) alderdiaren eskutik, horren lider Giorgia Meloniren profila birpasatuko dugu, haren ibilbidean gako izan diren uneetan zehar.

2022/09/26 - 12:23
Italiako hauteskundetako emaitzak "kezkagarriak" dira Gonzalez Layaren arabera
Espainiako Atzerri Ministroak kezka eragiten dioten hiru puntu aipatu ditu: abstentzio "oso handia", ultraeskuinaren garaipena eta "higadura politikoa".

2022/09/26 - 09:42
Albiste izango dira: Sansoheta auziko epaiketa, txertaketa kanpainaren hasiera eta Italiako hauteskundeak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

2022/09/25 - 16:28
Italiak lehen ministro berria aukeratuko du gaur
Hauteskunde eguna da gaurkoa Italian. Abstentzio handia egongo dela aurreikusi duten arren, eguerdiko 12:00ak arte % 19ko parte hartzea izan da, espero zena baino altuagoa. Giorgia Meloniren alderdi ultraeskuinarra da faborito nagusia.

2022/09/25 - 10:55
Melonik azken ordura arte itxarongo du botoa emateko
51 milioi italiar inguru daude hautetsontzietara deituta. Giorgia Meloni ultraeskuindarra aterako da garaile, galdeketa guztien arabera.
2022/09/25 - 09:42
Hauteskunde eguna da gaur Italian
Herrialdeak atzean utziko du Draghiren aroa, eta, iragarpenak betetzen badira, eskuindarrak izango dira garaile, Giorgia Meloni ultraeskuindarra burua izanik.
2022/09/24 - 16:44
Hauteskundeak izango dira bihar Italian eta inkestek garaile ematen dute Georgia Meloni ultraeskuindarra
Bihar hauteskunde eguna izango da Italian, eta inkestek Georgia Meloni ultraeskuindarrari ematen diote garaipena. Melonik erreforma kontserbadore bat hitzeman du. Poloniarekin eta Hungariarekin harremanak sendotu nahi ditu, eta Mediterraneoan, berriz, itsas-blokeo bat ezarri eta GKEk debekatu.
2022/09/23 - 20:39
Italiako ultraeskuinak agerraldi arranditsua, azken mitinean
Igande honetako hauteskundeetan, inkesta guztien arabera, irabazletzat ematen den Giorgia Meloni Fratelli d'Italiako buruzagia eskuineko bere aliatuekin batera azaldu da ekitaldi politiko horretan, hain zuen ere, Silvio Berlusconirekin eta Mateo Salvinirekin.
2022/09/23 - 20:13
Italiako hauteskundeen gakoak: 'Rosatellum' sistema eta hautagai nagusiak
Inkesten arabera, eskuineko blokea aurretik dago, eta Giorgia Meloni ultraeskuindarra boto-asmoan faboritoa da.

2022/09/23 - 16:29
Giorgia Meloni Italiako lehen emakume gobernuburua izan daiteke
Italian, amaitu da hauteskunde kanpaina eta igandean 50 miloi herritar inguruk lehen ministroa aukeratuko dute. Faborito garbi bat dago garaipenerako, bereziki Mateo Salvini eta Silvio Berlusconiren alderdiekin adostu duen eskuineko koalizioari esker, Giorgia Meloni ultraeskuindarra.
2022/09/18 - 23:34
Charles III.ak Buckinghamen bilduko ditu munduko 500 estatuburu eta agintari
Charles III.a izan da anfitrioi igande honetako ongietorri ekitaldian. Buruzagi eta estatuburu nagusiek Elizabeth II.aren hil-kapera bisitatu dute egunean zehar, bertatik Londresko kaleetan ilara egin duten milaka pertsona igaro bitartean.
2022/09/16 - 14:00
Dagoeneko 10 dira Italian hildakoak, euri-jasa handi baten ondorioz
Ur-erauntsi izugarri batek Italiako erdigunea suntsitu du gaur goizaldean. Urte osoko euriteen herena bota du bi ordutan eta 10 pertsona hil dira gutxienez eta beste lau, bi haur barne, desagertuta daude.

2022/09/16 - 10:32
Gutxienez zazpi pertsona hil dira eta hiru desagertuta daude Italian, euriteen ondorioz
Hildako guztiak Las Marcas eskualdean izan dira. Bertan 400 milimetro ur zenbatu dituzte bi ordutan, hau da, urte osoan zehar izandako euriteen herena. Uraren indarrak inguru hartako herri batzuk suntsitu ditu.
2022/09/04 - 19:38
Brendan Fraser, 'The Whale' filmeko pertsonaiari buruz: ''Inoiz antzeztu dudan gizonik heroikoena da Charlie''
130 kilo gizenduta itzuli da 90eko hamarkadako aktore entzutetsuenetako bat izandakoa, Aronofsky zuzendariak Veneziako Zinema Jaialdian aurkeztu berri duen film berriko pertsonaia haragitzeko, hain zuzen. Mina janaz baretzen saiatzen den gizon baten istorioa kontatzen du fikzioak.
2022/09/02 - 20:46
Errusiar petrolioaren prezioa mugatzea adostu du G7ak
Errusiar jatorriko produktuen itsas bideko garraioa baimentzen duten zerbitzuen debekuaren bitartez ezarriko dute mugaketa.
2022/08/29 - 10:05
Aita santua kardinal guztiekin bilduko da dimisio posible baten alarma piztu ondoren
Igande honetan, Celestino V.a aita santuaren hilobia bisitatu zuen. Kargua utzi zuen lehenengo aita santua izan zen, eta Franciscok gauza bera egingo duen aukera dago mahaigainean.