Ultraeskuinak irabazi ditu Italiako hauteskundeak
Giorgia Meloni FdI (Fratelli d'Italia) alderdiko buruzagia izango da, itxura guztien arabera, Italiako lehen ministro berria, bere alderdiak irabazi baititu hauteskundeak, lehen datuen arabera.
Botoen ia % 100 zenbatuta dagoela —Senatuan zein Kongresuan—, FdIk babesaren % 26,1 eskuratu du; atzetik geratu da Enrico Letta Alderdi Demokratikoa, botoen % 19rekin, eta hirugarren postuan, Giuseppe Conteren Movimento 5 Stelle edo Bost Izarretako Mugimendua (bozen % 15,5).
Tarte handira geratu dira Matteo Salviniren Lega (% 8,9) eta Silvio Berlusconiren Forza Italia ( % 8,3). Boto galera handia izan dute biek ala biek, baina FdIrekin batera osatzen duten eskuineko blokeak gehiengo osoa du bi ganberetan: % 44. Zentro-ezkerrak % 26 du.
Behin betiko datuak daudenean, koalizio kideekin bildu beharko da Meloni akordioa lortzeko.
Adierazpen instituzional batean, alderdi ultraeskuindarraren buruzagiak azpimarratu du "mezu argia" jaso dutela "Italiako Anaiek zuzendutako zentro-eskuineko gobernu bat osatzeko". "Ez dugu zuen konfiantza hautsiko. Prest gaude Italia altxatzeko", erantsi du.
Meloniren hitzetan, "nazio hau zuzentzeko deia badugu, denentzat egingo dugu, italiarrak batzeko".
Koalizio kideen babesa izanda ere, Sergio Mattarella Errepublikako presidentearen bahea igaro beharko luke Melonik. Izan ere, presidenteak lehen ministroari betoa ezar liezaioke, kargurako egokia ez dela irizten badio.
Partito Democrático eta Movimento 5 Stelle, oposiziora
Alderdi demokratikoak bigarren tokia eskuratu du. Enrico Letta buruzagiak ez du adierazpenik egin, eta espero da gaur eguerdian agertuko dela kazetarien aurrera. Dena dela, Alderdi Demokratikoak Kongresuan duen bozeramaileak porrota onartu du.
Bost Izarren Mugimenduak (M5S, italieraz) Alderdi Demokratikoari egotzi dizkio emaitzak, ezkerreko koalizioak erakutsitako batasun falta argudiatuta. Contek iragarri duenez, oposizio progresista eta demokratikoa egingo du. Halaber, erdietsitako hirugarren postua ere nabarmendu du (inkestek desagertutzat jotzen zuten alderdia).
Luigi Di Maioren (egungo jarduneko Atzerri ministroa) Impegno Civico (Konpromiso Zibikoa) alderdia Parlamentutik kanpo geratu da, botoen % 1 baino gutxiago eskuratuta.
Parte hartze txikia
Melonirekin batera, abstentzioa izan da igandeko beste protagonista: inoizko handiena izan da. Boto emaileen % 63,91 joan dira bozkatzera; 2018arekin alderatuta, bederatzi puntu jaitsi da parte hartzea (% 73koa izan zen orduan).
Europako ultraeskuinak Meloniren garaipena ospatu du. Zorion mezuak helarazi dizkiote, besteak beste, Mateusz Morawiecki Poloniako lehen ministroak, Jordan Bardella Frantziako Fronte Nazionalaren presidentegaiak, Viktor Orban Hungariako presidentearen aholkulariak, Eric Zemmour frantsesak, Beatrix von Storch AfD alderdi alemaniarreko presidenteordeak eta Santiago Abascal Voxeko buruzagiak.
Zure interesekoa izan daiteke
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.