Italia
2021/10/08 - 16:38
Milango makina-erreminta azokako berrikuntza nagusienetakoa presentzialtasuna da
Industria sektoreko euskal enpresa askok Milango makina-erreminta azokan daude euren azken aurrerakuntzak erakusten eta, aspaldiko partez, aurrez aurre egiteko aukera izaten ari dira. Presentzialtasun horren falta somatzen zuten eta ezinbesekoa dela kontatu digute sektoreak aurrea egin dezan.
2021/10/07 - 16:30
24 euskal enpresak euren azken aurrerakuntzak aurkeztu dituzte Milango makina-erremintaren azokan
Milanen 700 enpresa bildu dira, 34 herrialdetatik joandakoak. Eta ez dago leku hoberik Bilboko bi urteko azoka aurkezteko, oso une onean helduko dena. Lau urte igaro eta gero, Bilboko makina erremintaren azoka datorren urteko ekainaren 13tik 17ra bitartean itzuliko da.
2021/10/05 - 18:47
Klimaren eta mekanika estatistikoaren zientzialariek Fisika Nobel saria irabazi dute
Syukuro Manabe japoniarra eta Klaus Hasselmann alemaniarra Lurraren klima ezagutzeko oinarriak jartzeagatik saritu dituzte. Gainera, Giorgio Parisi italiarrak saria lortu du material desordenatu eta ausazko prozesuen teoriari egindako ekarpenagatik.
2021/10/04 - 22:11
Puigdemont Espainiaratzeko prozedura bertan behera utzi du Sardiniako Auzitegiak
Europako Justiziak buruzagi independentistaren immunitatearen eta epaitu aurreko arazoen inguruan erabaki arte, prozedura bertan behera uztea erabaki du Sassariko apelazio Auzitegiak.
2021/10/04 - 16:33
Puigdemontek Llarena epaileak Italiari eskatutako estradizioaren gainean deklaratu du Sardinian
Puigdemontek alboan izan ditu Toni Comin eta Clara Ponsati ere. Gaur eguerdian jakin da Llarena epaileak agiria bidali diela Sardiniako epaileei, gogoratuz Comin eta Ponsatiren aurka ere euroaginduak daudela.
2021/10/04 - 14:12
Puigdemonten estradizioari buruzko lehenengo auzi-saioa egingo dute astelehen honetan Sardinian
Generalitatearen presidente ohia "etxeko lanak eginda" iritsiko omen da auzitegian deklaratzera, irailaren 23an atxilotua izan eta ordu batzuetara aske geratu ostean.
2021/10/03 - 22:07
Zortzi pertsona hil dira hegazkin batek eraikin baten aurka izan duen istripuan, Milanetik gertu
Hegazkina aireratu berria zen ezbeharra gertatu denean, eta jakiteke daude oraindik horren arrazoiak.
2021/10/01 - 20:02
Milaka ekintzailek manifestazioa egin dute Milanen klima aldaketaren aurkako neurriak eskatzeko
Azaroan Glasgown egingo den goi-bileraren atarikoan, aktibistek eskaera zehatza egin diete politikariei: hitzetatik ekintzetara pasa daitezela.
2021/09/27 - 21:33
Puigdemont Bruselara itzuli da
Generalitateko presidente ohia eta Junts per Catalunyako eurodiputatua Sardiniara bueltatuko da urriaren 4an. Egun horretan erabakiko dute Espainiara estraditatzen duten ala ez.
2021/09/25 - 23:00
Puigdemontek Aragonesen eta ERC eta Junts alderdien babesa jaso du L 'Alguerren
Prentsaurrekoan, Puigdemontek Kataluniako independentziaren aldeko konpromisoa berretsi du. Bestalde, Puigdemonten zein erbesteratu guztien kontrako auzi judizialak eta atxilotze aginduak bertan behera uzteko eskatu du Pere Aragonesek.
2021/09/25 - 15:28
Puigdemont Sardiniako agintariekin bildu da, Aragones hartu aurretik
Sassariko (Sardinia, Italia) Apelazio Auzitegiak atzo aske utzi ostean, Generalitateko presidente ohiak esan du "Espainiaren jazarpenera ohituta" dagoela.
2021/09/25 - 14:08
Puigdemontek Espainiako Gobernuaren ''errepresioa'' salatu du
Atzo arratsaldean espetxetik atera ondoren, gaur Sardinian egiten ari diren Adifolk jaialdian agertu da Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohia.
2021/09/24 - 20:26
Puigdemont aske utzi dute eta urriaren 4an Sardinian aurkeztu beharko da
Generalitateko presidente ohia kartzelatik atera da dagoeneko, kautelazko neurririk gabe. Hasiera batean Sardiniatik ezin izango zela atera esan bazuten ere, azkenean ez du mugikortasun murrizketarik izango.
2021/09/24 - 20:16
Puigdemont aske utzi dute
Generalitateko presidente ohia kartzelatik atera da dagoeneko, kautelazko neurririk gabe. Hasiera batean Sardiniatik ezin izango zela atera esan bazuten ere, azkenean ez du mugikortasun murrizketarik izango.
2021/09/24 - 18:08
"Justiziari men" egiteko eskatu dio Sanchezek Puigdemonti, eta elkarrizketarako konpromisoa aldarrikatu du
"Elkarrizketa, inoiz baino beharrezkoagoa da gaur", azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteak. Hala, "elkarrizketarako konpromisoa" aldarrikatu du, 2017ko gertakarien "trauma" gainditzeko helburuarekin.
2021/09/24 - 17:49
Generalitateak "jazarpen politikoarekin eta errepresioarekin" amaitzea eskatu du
Pere Aragones presidenteak iragarri du arratsaldean Sardiniara joango dela, eta egoera "oso larria" dela salatu du. "Honek ez du laguntzen gatazka politikoa konpontzen", kritikatu du.
2021/09/24 - 17:09
Puigdemont epailearen aurrean deklaratzeko zain
Gonzalo Boye haren abokatua "oso lasai" azaldu da, uste baitu "dena lasaitzen denean" Europako zuzenbidea aplikatuko dela eta aske utziko dutela.
2021/09/24 - 16:16
Puigdemont aske utzi ala ez erabaki beharko du Sassariko epaileak
Puigdemont atzo gauean atxilotu zuten, Italiako Sardinia uhartean, L'Alguerreko aireportura iritsi zenean ekitaldi politiko batera joateko. Mugetako poliziak atxilotu zuen, Espainiako Auzitegi Gorenak 2019an zabaldutako atxilotze eta Espainiaratze aginduari erantzunez.
2021/09/24 - 12:38
Puigdemonten abokatua: "Konbentzituta gaude ez dutela estraditatuko"
Gonzalo Boye "oso lasai" azaldu da Kataluniako presidente ohia atxilotu dutela eta. Jakin badakite, esan du, laster aske egongo dela euroagindua ezin delako aplikatu.
2021/09/24 - 11:41
Carles Puigdemonten atxiloketaren aurkako lehen protestak
Dozenaka pertsona bilduta daude gaur goizean Italiak Bartzelonan duen kontsuletxearen inguruan Carles Puigdemonten atxiloketa gaitzesteko.