Europako Parlamentua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Puigdemont Bruselara itzuli da

Generalitateko presidente ohia eta Junts per Catalunyako eurodiputatua Sardiniara bueltatuko da urriaren 4an. Egun horretan erabakiko dute Espainiara estraditatzen duten ala ez.
Carles Puigdemont eta Toni Comin Europako Parlamentuan astelehen honetan. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont eta Toni Comin Europako Parlamentuan astelehen honetan. Argazkia: EFE

Carles Puigdemont astelehenen honetan bueltatu da Bruselara. Joan den ostegunean atxilotu zuten Sardinian (Italia), Espainiako Auzitegi Gorenaren euro-agindu baten ondorioz, baina biharamunean libre geratu zen kautelazko neurririk gabe.

Europako Parlamentuan bildutako kazetarien aurrean azaldu duenez, datorren urriaren 4an bueltatuko da Sardiniara, epaileak agindu bezala; izan ere, egun horretan egingo dute Puigdemonten balizko estradizioari buruzko saioa.

"Konexioak ez dira errazak eta egun horretan bilkura izango dugu, baina han (Sardinia) izango naiz eta epaileak hartuko erabakia. Prest gaude saio horri aurre egiteko", adierazi du.

Puigdemont goizean iritsi da Zaventemgo aireportura eta arratsaldean Europako Parlamentura joan da, Nazioarteko Merkataritzako batzordean parte hartzeko.

Twitter bidez salatu duenez, Bruselako aireportura heldu denenean espainiar batzuk "astakirtenen modura" oihuka hasi zaizkio. Ildo berean, azpimarratu du hegazkinean topatu duen bikote espainiar batek babesa adierazi diola.   

 

Zure interesekoa izan daiteke

DIADA BARCELONA BARTZELONA MANIFESTAZIOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka pertsonak hartu dute parte Bartzelonan, Gironan eta Ampostan egin diren Diadako manifestazioetan

Independentziaren aldeko sugarra bizirik eta indartsu dagoela aldarrikatu dute, gaur arratsaldean, Bartzelonan, Gironan eta Ampostan (Tarragona) egin diren Diada eguneko manifestazioetan. Bartzelonako ekitaldian, ANCk iragarri du independentziaren aldeko elkarteen goi-bilera deituko duela, datorren urterako "mobilizazio handi bat" antolatzeko. 2027an hamar urte beteko dira independentziaren aldeko erreferendumetik, eta bide horretan, beste mugarri bat ezarri nahi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X