Itotzeak
2019/08/28 - 01:00
Bost migratzaile hil eta 20 bat desagertu dira ontzi bat hondoratuta Libian
65 migratzaile erreskatatu dituzte bizirik. Urtea hasi zenetik gutxienez 859 pertsona hil dira Mediterraneoan, Europara iritsi nahian.
2019/08/27 - 20:59
Hainbat migratzaile hil dira Libiako kostaldetik gertu, naufragio baten ondorioz
Oraindik ez dago datu ofizialik, baina 90 pertsona inguru atzeman dituzte ontzian, eta 40 migratzaile inguru desagertuta daude.
2019/07/26 - 18:56
150 migratzaile hil dira Libiako uretan ontzi bat hondoratu ostean
Libiako kosta aurrean gertatu da. Kostazainek eta arrantzaleek beste 150ren bat lagun bizirik erreskatatzea lortu zuten.
2019/07/26 - 10:40
150 pertsona baino gehiago hil dira Libiako uretan ontzi bat hondoratu ostean
Dozenaka pertsona erreskatatu dituzte. 250 lagun bat zeramatzan ontzia Khomsetik (Libia) atera zen.
2019/07/24 - 16:02
Lau urteko mutiko bat bainuontzian itota aurkitu dute Azpeitian
Umea itota hil zen, antza denez, eta bainuontzian topatu zuten. Mutikoaren ama Donostiako Ospitalera eraman zuten, dirudienez, bere buruari egindako zauriengatik artatzeko.
2019/07/23 - 10:40
Gizon bat hil da Hondarribian, uretan itota
Larrialdi zerbitzuek gizona uretatik atera zuten, baina haren heriotza baieztatu baino ezin izan zuten egin.
2019/07/17 - 13:33
Bi lagun hil dira itota EAEn eta Nafarroan uztaileko lehen hamabostaldian
Hala, itotze gutxien dituzten erkidegoen artean daude. Estatuan 41 pertsona hil dira uztaileko 15 egun horietan.
2019/06/04 - 08:19
Gaur egingo da Hondarribian hildako bi anaien aldeko hileta-elizkizuna Ibarran
47 eta 49 urteko bi gizonezkoak larunbat arratsaldean hil ziren itota, Erentzin kala inguruan. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da.
2019/06/02 - 09:49
Bi anaia hil dira itota Hondarribiko kala batean
15:10 inguruan gertatu da ezbeharra Erentzin kala inguruan. Segurtasun Sailak EiTBri baieztatu dionez, 47 eta 49 urteko bi anaia gipuzkoar dira hildakoak.
2019/05/10 - 20:00
Gutxienez 70 pertsona migratzaile hil dira Tunisiako kostaldearen aurrean
Ontzi pneumatikoa jitoan ikusi dute bertako arrantza-ontziek nazioarteko uretan, Sfax hiritik 40 bat miliara (Tunisiako hiriburu ekonomikoa).
2019/04/17 - 11:03
Emakume baten gorpua aurkitu dute Deba ibaian, Arrasate eta Bergara artean
Hildakoa Arrasateko 54 urteko emakume bat da. Lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du kriminalitate zantzurik.
2019/04/16 - 22:33
Emakume bat hilda topatu dute Deba ibaian, Arrasate eta Bergara artean
Lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du kriminalitate zantzurik.
2019/03/30 - 13:24
Cristina Cattaneo, itsasoan itotako migratzaileak identifikatzen dabilen forentsea
Azken urteetan, ehunka iheslariren nortasuna berreskuratu du, DNA probak egin ondoren edota haien arropetan aurkitu dituen objektuak aztertu ostean.
2019/03/22 - 19:27
120 dira Tigris ibaian izandako hondoratzean hildako lagunak
Antza, bidaiari gehiegi zeramatzalako irauli zen ferrya. Oraindik bilaketa-lanetan ari dira eta, beraz, biktima kopuruak gora egin dezake.
2019/03/22 - 00:33
85 pertsona hil dira Tigris ibaian ontzi bat hondoratuta
Ferryan bidaiari gehiegi zihoazen. 50 lagun erreskatatzea lortu dute.
2019/01/30 - 11:23
2018an sei pertsona hil ziren egunero Europara iritsi nahian
ACNURren datuen arabera, 2017arekin alderatuta, pertsona gutxiagok egin zuten heltzeko saiakera, baina gehiago hil ziren.
2018/11/06 - 07:44
17 pertsona hil dira Espainiako kostaldera iritsi nahian ari zirela
Beste 15-20 pertsona desagertuta egon litezke. Gainera, Itsas Salbamenduko kideek 80 pertsona erreskatatu dituzte.
2018/09/27 - 17:59
Gizonezko bilbotar bat hil da Kantabrian, uretara erorita
Saltacaballo inguruko itsaslabar batean zegoen, arrantzan, olatu batek harrapatu eta itsasora eraman duenean.
2018/09/08 - 21:43
Nabigatzen ari zen 72 urteko gizon bat hil da itota Biarritzen
Nabigatzen ari zela desagertu zen atzo, eta azkenean, Donibane Lohitzunen aurkitu dute gorpua, itsas bazterretik bi itsas miliara.
2018/09/06 - 09:26
5 gorpu atera eta beste 501 migratzaile erreskatatu dituzte Andaluziako uretan
12 ontzitan eta uretako moto batean zihoazen migratzaileak. Gibraltargo itsasartean eta Alborango itsasoan egin dituzte erreskateak.